Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko urriaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, administrazio-espediente bat bidaltzeko eta prozeduran interesdun direnak epatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko urriaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, administrazio-espediente bat bidaltzeko eta prozeduran interesdun direnak epatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 217
  • Hurrenkera-zk.: 5568
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/11/26
  • Argitaratze-data: 2011/11/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak eskatu du 323/2011-E prozedura laburtuari dagokion administrazio-espedientea bidaltzeko. Prozedura hori, Mirian Alonso Lacastak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko ekainaren 14ko Aginduaren kontra aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondorio da. Agindu haren bidez ezetsi egiten zen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko maiatzaren 6ko Aginduaren kontra aurkeztutako berraztertze-errekurtsoa. 2011ko maiatzaren 6ko Aginduaren bidez, behin betiko egiten da Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, Lanbide Heziketako ikastetxeetan, hizkuntza-eskola ofizialetan, Musika eta Arte Eszenikoetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikastetxeetan hutsik dauden behin-behineko lanpostuen zerrenda.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Eskatutako administrazio-espedientea Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea.

Bigarrena. Prozeduran interesdun direnak epatzea, aipatutako prozeduran demandatu gisa pertsona daitezen. Hala egingo dute, beren interesak defendatzeko egoki ikusten badute. Horretarako, bederatzi eguneko epea izango dute, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriaren 26a.

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ANA ISABEL CARO MUÑOZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik