- EBAZPENA, 2011ko azaroaren 29koa, Ikastetxeen zuzendariarena, itunpeko ikastetxe pribatuentzat diru-laguntzen deialdia egiten duena 2.0 Eskola proiektuan jasotako ekintzak gauzatzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko azaroaren 29koa, Ikastetxeen zuzendariarena, itunpeko ikastetxe pribatuentzat diru-laguntzen deialdia egiten duena 2.0 Eskola proiektuan jasotako ekintzak gauzatzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 242
- Hurrenkera-zk.: 6177
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/11/29
- Argitaratze-data: 2011/12/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Ekonomia
Testu legala
Ikusi da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Agindua, diru-laguntzetarako deia egin zuena Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo maila emango duten itunpeko ikastetxe pribatuentzat; ikastetxe horietan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak hezkuntzaren esparruan integratzeko 2.0 Eskola Proiektua barne hartu ahal izatea lortu nahi duena.
Ikusi dira, halaber, aurkeztu diren eskabideak, deialdiaren bosgarren artikuluan adierazitako irizpideak eta artikulu bera horren arabera sortutako Batzordeak egindako ebazpen-proposamena. Horregatik, hau
Lehenengoa. I. eranskinean adierazten diren ikastetxeei diru-laguntzak ematea, 2.0 Eskola proiektuan jasotako ekintzak gauzatzeko (eranskinean dago jasota ikastetxe bakoitzari emango zaion zenbatekoa).
Bigarrena. Diru-laguntza 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren zortzigarren artikuluan ezarritako irizpideen arabera jasoko da.
Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako Sailaren Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, Ebazpena argitaratu eta hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 29a.
Ikastetxeen zuzendaria,
MARCELINO HERNÁNDEZ GARDUÑO.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: EBAZPENA, 2011ko abenduaren 30ekoa, Ikastetxeen zuzendariarena; honen bidez, CPEIPS San José HLBHIP ikastetxeari diru-laguntza ematen zaio 2.0 Eskola proiektuan jasotako ekintzak gauzatzeko.
- Aldatutakoa: EBAZPENA, 2012ko irailaren 17koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako Sailaren Ikastetxeen zuzendariarena; honen bidez, CPEIPS Sta. Teresa HLBHIP eta CPEIPS Presentación de María HLBHIP ikastetxeei diru-laguntza ematen zaie Eskola 2.0 Proiektuan jasot
- Ikus: EBAZPENA, 2011ko abenduaren 30ekoa, Ikastetxeen zuzendariarena; honen bidez, CPEIPS San José HLBHIP ikastetxeari diru-laguntza ematen zaio 2.0 Eskola proiektuan jasotako ekintzak gauzatzeko.


