- EBAZPENA, 2011ko azaroaren 29koa, Hezkuntzako sailburuordearena, Irale programan parte hartzen duten euskaltegiei 2011ko udako eta 2011-2012 ikasturtearen lehen txandako ikasleen matrikula-gastuak ordaintzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko azaroaren 29koa, Hezkuntzako sailburuordearena, Irale programan parte hartzen duten euskaltegiei 2011ko udako eta 2011-2012 ikasturtearen lehen txandako ikasleen matrikula-gastuak ordaintzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 245
- Hurrenkera-zk.: 6275
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/11/29
- Argitaratze-data: 2011/12/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Irale programa arautzen duen 1994ko urtarrilaren 28ko Aginduak (1994ko otsailaren 11ko EHAA), Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko klase-emankizunez diharduenean, honela dio bere 23. artikuluko 4. paragrafoan: Hezkuntza Sailburuordetzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko du, aldiro-aldiro, ekitaldi jakin batean Irale programan parte hartzeko onartzen diren ikasketa-elkarteen zerrenda.
Eginbide hau zuzen eta garaiz burutu ahal izateko, Hezkuntzako sailburuordearen 2011ko maiatzaren 17ko Aginduak (EHAA, 2011ko ekainaren 6koa) 2011ko udarako eta 2011-2012 ikasturterako Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ekitaldiak (konkretuki, irakastorduz kanpokoak) jakinarazi zituen, eta beraien mamikuntzan parte hartu nahi duten ikasketa-elkarteentzako deialdia zabaldu.
Agindu horren ondorioz ebazpen bi jakinarazi ditu, biak 2011ko uztailaren 12koak (EHAA, 2011ko abuztuaren 2koa), Hezkuntza sailburuordeak: bata, Iraleren 2011ko udako klase-emankizunetan parte har dezaketen ikasketa-elkarteak onesten dituena, eta bestea 2011-2012 ikasturtean Irale programaren Sailburuordetzaz kanpoko ikastaro-emankizunetan parte har dezaketen ikasketa-elkarteak onesten dituena.
Ebazpen horiek, beren xedapen gehigarrietan, material-prestakuntza eta zenbait kasutako joan-etorri gastuak ere zehatz arauturik dituzte.
Horren guztiaren garapenez, 2011ko udako eta 2011-2012 ikasturtearen lehen hiruhilabeteko hainbat klase-emankizun burutu dute kasuan kasuko ikasketa-elkarteek. Emandako klase-emankizunak ordaintzea dagokio, beraz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari.
Hori dela-eta, honako hau
Lehenengoa. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta handik hilabeteko epean.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unetik izango da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 29a.
Hezkuntzako sailburuordea,
M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.
(Ikus .PDF)


