Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko azaroaren 29koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (387/2011-C prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak epatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 29koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (387/2011-C prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak epatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 12
  • Hurrenkera-zk.: 260
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/11/29
  • Argitaratze-data: 2012/01/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoak (387/2011-C prozedura laburtua) Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariaren 2011ko urriaren 10eko Ebazpenaren kontra egiten du. Ebazpen horren bidez ezetsi egiten zen Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Lehena kategorian sartzeko hautaketa prozedurako (2011ko urtarrilaren 18ko EHAA, 11. zk.) Epaimahai Kalifikatzailearen 2011ko ekainaren 6ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenak epatu egiten dira, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, prozeduran ager daitezen, eta, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

Arkauti, 2011ko azaroaren 29a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

ELENA MORENO ZALDIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.