- EBAZPENA, 2011ko azaroaren 29koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, EAEko enpresek garatzen dituzten lan-prestakuntzarako babes- eta laguntza-ekintzak finantzatzeko diru-laguntzak ematea ebazten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko azaroaren 29koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, EAEko enpresek garatzen dituzten lan-prestakuntzarako babes- eta laguntza-ekintzak finantzatzeko diru-laguntzak ematea ebazten da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 33
- Hurrenkera-zk.: 723
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/11/29
- Argitaratze-data: 2012/02/15
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Funtzio publikoa; Herri Administrazioa
Testu legala
2011ko uztailaren 14ko bileran, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak erabaki zuen Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek garatzen dituzten prestakuntzarako babes eta laguntza-ekintzak finantzatzeko diru-laguntzetarako deialdia egitea.
Deialdiaren 13. artikuluan aurreikusten denez, Hobetuz-ek aztertuko ditu aurkezten diren eskaerak, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari beharrezko proposamenak egingo dizkio, zerbitzu horretako zuzendari nagusiak ebazpena eman dezan; artikulu horren arabera, orobat, enpresa onuradunen zerrenda eta emandako kopuruak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.
Deialdiaren 11. eta 12. artikuluan, ordea, eskaeren balorazio-irizpideak ezartzen dira, bai eta laguntzak zehazteko irizpideak ere.
Horrenbestez, honako hau
Lehenengoa. Diru-laguntzak ematea (guztira, 1.800.000 euro), lan-prestakuntzarako babes eta laguntza-ekintzak garatzeko, I. eranskinean adierazten diren zenbatekoen arabera.
Bigarrena. II. eranskinean jasotako eskaerak ez onartzea, bertan adierazten diren arrazoiak direla eta.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkez daiteke, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian zuzenean, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 29a.
Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JAVIER RAMOS SALAZAR.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


