- EBAZPENA, 2011ko azaroaren 29koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan prestakuntza-premiak hautemateko azterlan eta analisiak egiteko diru-laguntzetarako deialdia egiten da. Azterlan horiek, enpresa horietako langileen gaitasun eta kualifikazioak hobetzeko izango dira, enpresen lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko azaroaren 29koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan prestakuntza-premiak hautemateko azterlan eta analisiak egiteko diru-laguntzetarako deialdia egiten da. Azterlan horiek, enpresa horietako langileen gaitasun eta kualifikazioak hobetzeko izango dira, enpresen lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 33
- Hurrenkera-zk.: 724
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/11/29
- Argitaratze-data: 2012/02/15
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Ekonomia; Funtzio publikoa
Testu legala
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2011ko uztailaren 14ko bileran (abuztuaren 4ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek garatzen dituzten prestakuntza-premiak hautemateko azterlan eta analisiak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia onartu zuen, Azterlan horiek, enpresa horietako langileen gaitasun eta kualifikazioak hobetzeko izango dira, enpresen lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.
Deialdiaren 7. artikuluan jasotzen da Hobetuzek aurkezten diren eskaerak aztertuko dituela eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari dagozkion proposamenak egingo dizkiola, zerbitzu horretako zuzendari nagusiak bidezko ebazpena eman dezan; eta enpresa onuradunen zerrenda eta emandako kopuruak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla.
Halaber, agindu horren 4. artikuluan balorazio-irizpideak ezartzen dira, eta analisia eta balorazioa egin ondoren 50 puntura iristen ez diren prestakuntza-premiak hautemateko azterlan eta analisiak finantzatuko ez direla finkatzen da. Gainera, 5. artikuluan, laguntza zehazteko irizpideak finkatzen dira.
Horrenbestez,
Lehenengoa. Enpresei I. eranskinean agertzen diren diru-laguntzak ematea, bertan jasotako zenbatekoen arabera. Diru-laguntzen zenbateko osoa 1.200.000 eurokoa da, eta adierazitako enpresek aurkeztutako prestakuntza-premiak hautemateko azterlan eta analisiak finantzatzera bideratuko da.
Bigarrena. Agindu horren 5.4 artikuluaren arabera, I. eranskinean aipatzen diren zenbatekoak baldintzatuta daude dakartzan inbertsio-ahalegina egin izana egiaztatzera.
Hirugarrena. II. eranskinean jasotako eskaerak ez onartzea, bertan adierazten diren arrazoiak direla eta.
Ebazpen honek administrazio-bideari amaiera ematen dio eta beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita hilabete bateko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian zuzenean, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 29a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JAVIER RAMOS SALAZAR.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


