- EBAZPENA, 2011ko azaroaren 30ekoa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatu edo Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planei dagozkien 2011ko diru-laguntzak esleitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko azaroaren 30ekoa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatu edo Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planei dagozkien 2011ko diru-laguntzak esleitzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 34
- Hurrenkera-zk.: 739
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/11/30
- Argitaratze-data: 2012/02/16
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua; Kultura eta Kirola
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
2011ko maiatzaren 11n Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Kulturako sailburuaren 2011ko apirilaren 20ko Agindua. Agindu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatu edota entitateotako administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko planak onartzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen du.
Aginduaren 8. artikuluak diru-laguntzak emateko prozedura finkatzerakoan laguntza-deialdi hau lehiaketa bidez ebatziko dela esaten du. Horrezaz gain, 11. artikuluan ebazpen-proposamena balorazio-batzorde batek landuko duela azaltzen da bai eta batzorde hori zein kidek osatuko duten ere. Bukatzeko, batzordekideek jarraituko dituzten irizpideen nondik norakoak 9. artikuluan jasotzen dira.
Horiek guztiak, eta balorazio-batzordearen erabaki-proposamena aintzat hartuta,
Lehengoa. I. eranskinean jasotzen diren toki-entitateei bertan zehazten diren diru-laguntzak esleitzea. Eranskin horretan onuradun bakoitzari multzo eta azpimultzo desberdinetan esleitutako guztirako kopuruak ematen dira, 2011n bakoitzari dagokion % 60a zehaztuz eta 2012an, % 40a. II. eranskinak I.a osatzen du eta bertan multzo eta azpimultzo bakoitzean esleitutako diru-kopuruak emateaz gain, 1. multzoko 1. azpimultzoan onartutako ekintza bakoitzari esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa jasotzen da.
Bigarrena. III. eranskinean jasotzen diren toki-entitateen eskabideak bazterrean uztea eranskinean bertan adierazten diren arrazoiengatik.
Hirugarrena. Agindutako diru-laguntza ordaintzeko eta justifikatzeko deialdia arautzen duen Kulturako sailburuaren 2011ko apirilaren 20ko Aginduak (2011ko maiatzaren 11ko EHAAn) bere 13., 17. eta 18. artikuluetan dioena hartuko da aintzat.
Laugarrena. Honako Ebazpen hau interesatu orori jakinaraztea.
Bosgarrena. Ebazpen honek esleitutako diru-laguntzak eta laguntza horien jasotzaileak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Seigarrena. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta bere aurka Kultura sailburuari gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ebazpen hau jakinarazten den egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan, hau guztia azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. ataletan (4/1999 Legeak emandako idazketan) aurreikusitakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 30a.
Hizkuntza Politikarako sailburuordea,
LOURDES AUZMENDI AYERBE.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


