Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko azaroaren 30ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko liburutegi publikoetan teknologia berriak ezartzeko eta/edo garatzeko diru-laguntzak emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko azaroaren 30ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko liburutegi publikoetan teknologia berriak ezartzeko eta/edo garatzeko diru-laguntzak emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 244
  • Hurrenkera-zk.: 6245
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/11/30
  • Argitaratze-data: 2011/12/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kulturako sailburuaren 2011ko ekainaren 22ko Aginduak, Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko liburutegi publikoetan teknologia berriak ezartzeko eta/edo garatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta udal liburutegi publikoen alorreko eskumenak dituzten toki-erakundeei diru-laguntzak emateko modua arautzen du (2011ko uztailaren 19ko EHAA, 137. zenbakia).

Aipatutako 2011ko ekainaren 22ko Aginduaren 11. artikuluari jarraituz, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren Ebazpen Proposamena ikusita, hauxe

Lehenengoa. Eranskinean aipatzen diren udalei eta entitateei diru-laguntzak ematea, bertan zehazten den bezala.

Bigarrena. Deialdia arautzen duen Aginduaren 5. artikuluari jarraituz, Samaniegoko Udalaren eskaera bertan behera uztea.

Hirugarrena. Deialdia arautzen duen Aginduaren 4. artikuluko 5b) idatzi-zatian ezartzen denari jarraituz, Mendaroko Udalaren eskaera ukatzea.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote Kulturako sailburuari, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluak ezartzen dutenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 30a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik