Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko abenduaren 2koa, HABEren zuzendari nagusiarena, 2010eko urria eta 2011ko iraila bitarteko euskara-ikastaroengatik, Euskal Etxeei esleitutako diru laguntzak argitara ematen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko abenduaren 2koa, HABEren zuzendari nagusiarena, 2010eko urria eta 2011ko iraila bitarteko euskara-ikastaroengatik, Euskal Etxeei esleitutako diru laguntzak argitara ematen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila; HABE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 5
  • Hurrenkera-zk.: 124
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/12/02
  • Argitaratze-data: 2012/01/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2010eko urriaren 7ko EHAAn argitaratu zen 2010eko urria eta 2011ko iraila bitarteko euskara-ikastaroengatik, Euskal Etxeei esleituko zaizkien diru laguntzak arautzen dituen HABEren zuzendari nagusiaren 2010eko irailaren 15eko Ebazpena.

Aipatu Ebazpenaren 8.3 artikuluak dioenez, diru laguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako diru laguntzak eta horien onuradunak.

Horiek horrela izanda, honako hau

Lehenengoa. HABEren zuzendari nagusiaren 2010eko irailaren 15eko Ebazpenaren babesean esleitutako diru laguntzak eta horien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Donostia-San Sebastián, 2011ko abenduaren 2a.

HABEren zuzendari nagusia,

JOSEBA IÑAKI URIBE BURGOA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik