Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko abenduaren 5ekoa, Enplegu Prestakuntzako zuzendariarena. Honen bidez publizitatea ematen zaio 2007, 2008, 2009 eta 2010. urteetan enplegagarritasuna hobetzeko eta laneratzea sustatzeko 2003ko abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren II. Kapituluan aurreikusitako laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrendari. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko abenduaren 5ekoa, Enplegu Prestakuntzako zuzendariarena. Honen bidez publizitatea ematen zaio 2007, 2008, 2009 eta 2010. urteetan enplegagarritasuna hobetzeko eta laneratzea sustatzeko 2003ko abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren II. Kapituluan aurreikusitako laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrendari.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 2
  • Hurrenkera-zk.: 42
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/12/05
  • Argitaratze-data: 2012/01/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Publizitate-printzipioa betetzearren, betiere diru-laguntza emateko ebazpenak esanbidez eta banan-banan jakinaraztea alde batera utzi gabe, 2003ko abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren 50.3 artikuluan honako hau xedatzen da: aipatutako xedapenaren babespean emandako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jasotako zenbatekoak eta emandako diru-laguntza aldatu zaien erakundeak adierazita.

Helburu horretarako, honako hau

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2007, 2008, 2009 eta 2010. urteetan, enplegagarritasuna hobetzeko eta laneratzea sustatzeko 2003ko abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren II. kapituluaren babespean emandako laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda. Halaber, dagokion espediente-zenbakia, erakunde onuraduna eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa zehaztuko dira, ebazpen honen eranskinean adierazten den moduan.

Zenbateko horiek EGIFaren baterako finantzaziorako (% 50) aurkeztuko dira, EAEko EGIF 2007-2013 programa operatiboaren kargura, programa operatiboaren esparruan aukeratzen diren jarduerei dagokien zatian.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 5a.

Enplegurako Prestakuntzako zuzendaria,

PEDRO MARÍA SÁNCHEZ AMADO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik