- EBAZPENA, 2011ko abenduaren 5ekoa, Lan Aktibazioko zuzendariarena. Honen bidez publizitatea ematen zaio 2007., 2008., 2009. eta 2010. urteetan Kultura Ekintzailea eta Enpresen Sorrera Sustatzeko 2003ko abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuaren III. Kapituluan aurreikusitako laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrendari. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko abenduaren 5ekoa, Lan Aktibazioko zuzendariarena. Honen bidez publizitatea ematen zaio 2007., 2008., 2009. eta 2010. urteetan Kultura Ekintzailea eta Enpresen Sorrera Sustatzeko 2003ko abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuaren III. Kapituluan aurreikusitako laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrendari.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 2
- Hurrenkera-zk.: 43
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/12/05
- Argitaratze-data: 2012/01/03
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Publizitate-printzipioa betetzearren, betiere diru-laguntza emateko ebazpenak esanbidez eta banan-banan jakinaraztea alde batera utzi gabe, 2003ko abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuaren 34.3. artikuluan honakoa xedatzen da: aipatutako xedapenaren babespean emandako laguntzen erakunde onuradunen zerrenda bat argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jasotako zenbatekoak eta emandako diru-laguntza aldatu zaien erakundeak adierazita.
Helburu horretarako,
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2007., 2008., 2009. eta 2010. urteetan Kultura Ekintzailea eta Enpresen Sorrera Sustatzeko 2003ko abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuaren III. kapituluaren babespean emandako laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda bat. Halaber, dagokion espediente-zenbakia, erakunde onuraduna eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa zehaztuko dira, ebazpen honen eranskinean adierazten den moduan.
Zenbateko horiek EGIFaren baterako finantzaziorako (% 50) aurkeztuko dira, EAEko EGIF 2007-2013 programa operatiboaren kargura, programa operatiboaren esparruan aukeratzen diren jarduerei dagokien zatian.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 5a.
Lan Aktibazioko zuzendaria,
MARIANO CORTÉS SÁEZ.
(Ikus .PDF)


