- EBAZPENA, 2011ko abenduaren 5ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, Garapen Lankidetza Sustatzeko 2011rako Fondoaren kontura ekintza humanitario bati diru-laguntza ematen diona, Asociación Paz con Dignidad erakundearen alde. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko abenduaren 5ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, Garapen Lankidetza Sustatzeko 2011rako Fondoaren kontura ekintza humanitario bati diru-laguntza ematen diona, Asociación Paz con Dignidad erakundearen alde.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 42
- Hurrenkera-zk.: 930
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/12/05
- Argitaratze-data: 2012/02/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Instituzional; Herri Administrazioa
Testu legala
Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak arautzen ditu Garapenerako Lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako laguntzak, eta bi jarduera-mota bereizten ditu. Alde batetik, larrialdietan laguntzeko proiektuak daude: haien bidez, oinarrizko ondasunak eta zerbitzuak eskuragarri jarri nahi dira, biziraupena bermatzeko eta hondamendiek eragindako pertsonen sufrimendua eramangarriago egiteko. Beste aldetik, ekintza humanitarioko proiektuak, zentzu zabalago batean; horri lotutako jarduerak larritasun-maila txikiagokoak dira eta garapena, giza eskubideak eta bakegintza sustatzeko oinarri batzuk bultzatzeko dira.
Aipatutako dekretuaren 4. artikuluak dioenez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren bidez urtero egingo da laguntza-deialdia. Hala ere, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta abiarazi ondoren, eta ikusirik Jaurlaritzaren Lehendakaritzari esleitu zaiola garapenerako lankidetzaren arloa, eta lehendakaritza horrixe atxiki zaiola Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia izeneko zuzenbide pribatuko erakunde publikoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiak egin behar du diru-laguntzen deialdi hau. Aipatutako eskumena erabiliz, 2011ko martxoaren 9ko Ebazpena, 2011rako garapena eta lankidetza sustatzeko funtsaren kargurako ekintza humanitarioetarako laguntzen deialdia egiten duena, ezarri zuen.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak erabakiko du nola kudeatu aipatutako laguntzak eta arlo honetan eman beharko diren ebazpenak.
Horren ondorioz, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 11.2 artikuluaren arabera; Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuaren 11.1 artikuluaren arabera, eta 2011ko azaroaren 25ean elkartu zen Kontseilu Errektorearen proposamenez, honako hau
Lehenengoa. Larrialdi eta ekintza humanitarioa sustatzeko laguntza-eskari bati diru-laguntza ematea. Diru-laguntza hori finantzaketa-lerro iraunkorrean Asociación Paz con Dignidad erakundeak aurkeztu zuen «Convirtiendo la emergencia en oportunidad a través de la construcción de viviendas, la rehabilitación productiva y el fortalecimiento organizativo de las mujeres y sus familias en la comunidad El Colorado» proiektua ordaintzekoa izango da.
Bigarrena. Laguntza 170.855,98 euroko ordainketa bakar baten bidez emango da. Proiektua 2011ko abenduaren 31n hasiko da eta 2012ko ekainaren 30ean bukatuko da. Beraz, dirulaguntza zuritzeko epea 2012ko urriaren 30ean bukatuko da.
Hirugarrena. Agindu hau erakunde eskatzaileari bertatik bertara jakinaraztea eta Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.
Laugarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 5a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaria,
MARTA ARES GODOY.


