- EBAZPENA, 2011ko abenduaren 7koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2011. urtean antzerki-produkziorako emandako laguntzen berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko abenduaren 7koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2011. urtean antzerki-produkziorako emandako laguntzen berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 1
- Hurrenkera-zk.: 9
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/12/07
- Argitaratze-data: 2012/01/02
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Herrizaingoa
Testu legala
2011ko maiatzaren 30ean argitaratu zen EHAAn 2011ko maiatzaren 12ko Agindua, Kulturako sailburuarena, antzerki-produkziorako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.
Agindu horren 9.1 artikuluak dioenez, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizatua egingo ez zaienik.
Horiek horrela izanda, honako hau
Lehenengoa. Kulturako sailburuaren 2011ko maiatzaren 12ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta baita horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 7a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.
(Ikus .PDF)


