- EBAZPENA, 2011ko abenduaren 7koa, Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gobernuko Idazkaritzan «goi-kargudunaren idazkari» lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazteko dena. Deialdi hori Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariaren 2011ko irailaren 20ko Ebazpenaren bidez egin zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko abenduaren 7koa, Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gobernuko Idazkaritzan «goi-kargudunaren idazkari» lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazteko dena. Deialdi hori Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariaren 2011ko irailaren 20ko Ebazpenaren bidez egin zen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 6
- Hurrenkera-zk.: 140
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/12/07
- Argitaratze-data: 2012/01/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
2011ko irailaren 20ko Ebazpenaren bidez (2011ko urriaren 15eko BOE; 2011ko urriaren 14ko EHAA), Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioen artean «goi-kargudunaren idazkari» lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen.
Justizia Administrazioaren Zerbitzupeko Funtzionarioak Lanera Sartzeko, Lanpostuak Hornitzeko eta Lanpostuz Igotzeko Arautegia onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, eta prozedura behar bezala bideratu dela eta izangaiek deialdiko baldintzak eta zehaztasunak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, honako hau
Lehenengoa. Izendapen askeko deialdia ebaztea, deialdiko lanpostua eranskinean adierazten den Izapidetzako Kidegoko funtzionarioari esleituz.
Bigarrena. Destino berriaz jabetzeko, Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamenduko 52. artikuluan xedatutakoa beteko da.
Hirugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari.
Gora jotzeko errekurtsoa ezarri zenetik hiru hilabete igaro badira, eta ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da, eta administrazioarekiko auzietako bidea zabalik geratuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 7a.
Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendaria,
ROSA GÓMEZ ÁLVAREZ.
DEIALDIA: 2011KO IRAILAREN 20KO EBAZPENA (2011KO URRIAREN 15EKO BOE; 2011ko urriaren 14ko EHAA)
Esleitutako lanpostua: «goi-kargudunaren idazkaria».
Jatorrizko lanpostua: Prozesu eta Administrazio izapidegilea, destinoa Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuan duena (Bizkaiko Zuzendariordetza), eta zerbitzu eginkizunetan dagoena Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gobernuko Idazkaritzan.
Esleipendunaren izen-abizenak:
Idoia M.ª Gorordo Vigiola.
NAN: 14604936-M.


