- EBAZPENA, 2011ko abenduaren 7koa, Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariarena, «Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakariaren laguntzaile» lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena; deialdi hori Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariaren 2011ko irailaren 20ko Ebazpenaren bidez egin zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko abenduaren 7koa, Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariarena, «Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakariaren laguntzaile» lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena; deialdi hori Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariaren 2011ko irailaren 20ko Ebazpenaren bidez egin zen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 6
- Hurrenkera-zk.: 141
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/12/07
- Argitaratze-data: 2012/01/10
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
2011ko irailaren 20ko Ebazpenaren bidez (2011ko urriaren 15eko BOE; 2011ko urriaren 14ko EHAA), Prozesu eta Administrazio Kudeaketako kidegoko eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako kidegoko funtzionarioen artean «Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakariaren laguntzaile» lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen.
Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, eta prozedura behar bezala bideratu dela eta izangaiek deialdiko baldintzak eta zehaztasunak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, honako hau
Lehenengoa. Izendapen askeko deialdia ebaztea, deialdiko lanpostua eranskinean adierazten den Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioari esleituz.
Bigarrena. Destino berriaz jabetzeko, Justizia Administrazioaren zerbitzupeko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamenduko 52. artikuluan xedatutakoa bete beharko da.
Hirugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari.
Gora jotzeko errekurtsoa ezarri zenetik hiru hilabete igaro badira, eta ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da, eta administrazioarekiko auzietako bidea zabalik geratuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 7a.
Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendaria,
ROSA GÓMEZ ÁLVAREZ.
Esleitutako lanpostua: «Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakariaren laguntzailea».
Jatorrizko lanpostua: Prozesu eta Administrazio izapidegilea (Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritza).
Esleipendunaren izen-abizenak:
Fernando Tomás Larrea Arambarría.
NAN: 30552133Z.


