- 1829/2011 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Fernando Martín Navascues jauna Mendaroko ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari kargutik kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1829/2011 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Fernando Martín Navascues jauna Mendaroko ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari kargutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 21
- Hurrenkera-zk.: 486
- Xedapen-zk.: 1829
- Xedapen-data: 2011/12/09
- Argitaratze-data: 2012/01/31
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendaria nagusiaren abuztuaren 24ko 3891/2009 Ebazpenaren bidez, Fernando Martín Navascues izendatu zen Mendaroko ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari.
Zuzendaritza Nagusi honek ikusi ditu ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak, eta
Lehenengoa. Fernando Martín Navascues jauna Mendaroko ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2011ko abenduaren 16tik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari, Erakunde Zentraleko Giza Baliabideen Zuzendariordetzari, Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuari eta Santiago Ospitaleari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 9a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


