Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko abenduaren 13koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoaren Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko eremuko Uholde Arriskuaren Aldez Aurretiko Ebaluazioaren (UAAE) dokumentua onartzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko abenduaren 13koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoaren Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko eremuko Uholde Arriskuaren Aldez Aurretiko Ebaluazioaren (UAAE) dokumentua onartzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Uraren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 7
  • Hurrenkera-zk.: 165
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/12/13
  • Argitaratze-data: 2012/01/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ingurumena

Testu legala

Ekainaren 23ko 1/2006 Legeak, bere 5. artikuluan eta ondorengoetan, Ura-Uraren Euskal Agentzia zuzenbide pribatuko erakunde publiko gisa sortu eta arautu zuen, Euskadiko uraren politikaz ardura zedin eta administrazioek eta erabiltzaileek erakunde bakar baten bitartez esku har zezaten.

Uholde-arriskuen ebaluazioari eta kudeaketari buruzko urriaren 23ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2007/60/CE Zuzentarauak, Estatuko ordenamendu juridikora uztailaren 903/2010 Errege Dekretuaren bitartez egokitu zenak, ezartzen du, lehen fase batean, Mugape Hidrografiko bakoitzak Uholde Arriskuaren Aldez Aurretiko Ebaluazioa (UAAE) egin behar duela, ezinbestean, eta ebaluazio hori Zuzentarau horretan aurreikusitako hurrengo faseak gauzatzeko oinarri izango dela.

Bestalde, urtarrilaren 14ko 29/2011 Errege Dekretuak Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoa izenekoa mugatzen du, Uraren 2000/60/CE Esparru Zuzentarauko jarraibideak betez.

Mugape horretako plangintza hidrologikoa eta uraren kudeaketa Estatuko Administrazio Orokorrarekin koordinatuta egiten da, Kantauriko Ur Konfederazioaren, berorrena delako erkidego arteko arroen eskumena, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren bitartez, bere barne-arroen lurraldean, Ura-Uraren Euskal Agentziaren bidez. Azken horri, Euskadiko Urei buruzko ekainaren 23ko 1/2006 Legearen arabera, uraren administrazioaren eskumena dagokio.

Kantauriko Ur Konfederazioak eta Ura- Uraren Euskal Agentziak Kantauri Ekialdeko Mugape osorako UAAE proiektua egin zuten, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldeari dagokionean Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzarekin elkarlanean. Ondoren, jendaurrean jarri zuten agiria ur-administrazio bi haiek batera eta aldi berean, 2011ko uztailaren 15ean, eta 2011ko urriaren 15ean amaitu zen hiru hilabeteko epealdian zehar.

Beste administrazio batzuen eta partikularren iradokizunak, ekarpenak eta proposamenak jaso eta aztertu ondoren, Kantauriko Ur Konfederazioak zein Ura-Uraren Euskal Agentziak, zegozkion aplikazio-organoei igorri zieten agiria, beren eskumenekoa zen Kantauri Ekialdeko Mugapearen zatia behin betiko onar zezaten, eta horrela, azken batez, Mugape osoaren UAAE bereizezina eratzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokion eskumenaren barruan, Ura-Uraren Euskal Agentziak Erabiltzaileen Batzarrari igorri zion agiria, eta 2011ko urriaren 14an egin zuen bilera aho batez onartu zuten. 2001/60/CE Zuzentarauaren eraginpeko alderdietan eskumena duten aginte guztiek osatzen dute Erabiltzaileen Batzar hori.

Izapide horren ostean, Euskadiko Babes Zibileko Batzordeari bidali zitzaion agiria, Erabiltzaileen Batzarraren onespenarekin batera, eta batzordea 2011ko abenduaren 1ean bildu eta aldeko txostena egin zuen hark ere.

2011ko abenduaren 7an, berriz, UAAE agiria onartzearen aldeko txostena egin zuen Ura-Uraren Euskal Agentziako Plangintza eta Obra Zuzendariak.

Uholde-arriskuen ebaluazio eta kudeaketari buruzko uztailaren 9ko 903/2010 Errege Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik