Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko abenduaren 14koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko Zuzendariarena, Berdintasunaren Aldeko 2011ko Emakunde Saria nori eman ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko abenduaren 14koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko Zuzendariarena, Berdintasunaren Aldeko 2011ko Emakunde Saria nori eman ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 13
  • Hurrenkera-zk.: 284
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/12/14
  • Argitaratze-data: 2012/01/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2011ko uztailaren 26ko Ebazpenaren bidez, Berdintasunaren Aldeko 2011ko Emakunde Sarirako deialdia egin zen.

2011ko azaroaren 18ko Ebazpenaren bidez izendatutako Epaimahaiak aho batez erabakitako proposamena kontuan hartuta, hau

Lehenengoa. Berdintasunaren aldeko 2011ko Emakunde Saria Irungo San Martzial Alardeari eta Hondarribiko Jaizkibel Konpainiari ematea -Alarde Publikoaren Alde «Alardezaleak» elkarteak ordezkatuta daudela, Sariaren balorazio-irizpideetara ongien egokitzen den hautagaitza delako. Alarde mistoetan emakumeek parte hartzeak agerian uzten du legezko berdintasunak ez dakarrela nahitaez benetako berdintasuna; hori aitortu nahi du epaimahaiak. Nabarmentzekoa da, halaber, hautagaitza horrek emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde argiro egin duela hastapenetatik, eta oztopoak oztopo, hamabost urte baino gehiago daramala lanean beti bide baketsuak direla medio, emakumeei jaietan eta ospakizun herrikoietan berdintasunez parte hartzeko eskubidea aitor dakien.

Epaimahaiak, halaber, azpimarratu nahi du emakumeek eta gizonek parte hartu dutela hautagaitzaren jardunean, elkarrekin aritu direla aldarrikapenean, eta hori lagungarri izan dela errituek eta sinboloek, emakumeen eta gizonen sozializazio-prozesuen parte diren aldetik, zer nolako garrantzia duten erakusteko. Izan ere, horietan esku hartzea beharrezkoa da berdintasuna lortzen eta emakumeen aurkako indarkeria prebenitzen laguntzeko. Orobat, alarde mistoen jarduerak oihartzun handia izan du Antropologiaren eta Gizarte Zientzien eremu akademikoan: ikaskuntza kolektiboa sortu da, alegia, jarduera horren bidez azterlanak, ikerketak, lanak, esku hartzeko proposamenak eta arauak bultzatu dira, emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko beste kausa batzuk defenditzeko erreferente izan direnak, hain zuzen ere.

Bigarrena. Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Beraz, aurka egiteko, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo berari, hilabeteko epean (ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera); bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean (ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera).

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 14a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA SILVESTRE CABRERA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik