- EBAZPENA, 2011ko abenduaren 15ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, garapen-lankidetzarako «Ignacio Ellacuría» sariaren 2011. urteko ediziorako deialdia ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko abenduaren 15ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, garapen-lankidetzarako «Ignacio Ellacuría» sariaren 2011. urteko ediziorako deialdia ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 247
- Hurrenkera-zk.: 6366
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/12/15
- Argitaratze-data: 2011/12/30
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
Lehendakaritzako idazkari nagusiak 2011ko urriaren 5eko Ebazpenaren bidez (EHAA, 190. zenbakia, 2011-11-05ekoa), garapen-lankidetzarako «Ignacio Ellacuría» sariaren 2011. urteko ediziorako deialdia egin zuen.
Garapen-lankidetzarako «Ignacio Ellacuría» saria sortu eta arautzen duen azaroaren 18ko 189/2008 Dekretuan (EHAA, 229. zenbakia, 2008-11-28koa), eta, alde batetik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 11.2 artikuluan (EHAA, 131. zenbakia, 2008-07-10ekoa), eta bestetik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko Erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuaren 11.1 artikuluan (EHAA, 65. zenbakia, 2010-04-09koa) ezarritakoarekin bat etorriz, eta 2011ko abenduaren 14an Epaimahiak egindako proposamena ikusita (azaroaren 18ko 189/2008 Dekretuaren 7. artikuluak eta 2011. urterako deialdiaren bosgarren oinarriak araututako Epaimahia), honako hau
Lehenengoa. 2011. urteko ediziorako Garapen-lankidetzarako «Ignacio Ellacuría» saria ondoko elkarteari ematea: Fundación FIARE Fundazioa (Fundación de Inversión y Ahorro Responsable); izan ere, gailendu egin baita ondoko arloetan: gizarteratze gaietan pobreziaren aurkako borrokan ekimenak bultzatzeko irizpide etikoetan oinarritutako kudeaketaren bidez giza garapena sustatzea; emakumeen eskubideak defendatzea; eta garapen lankidetzan ekarpen esanguratsuak burutzea.
Bigarrena. Saritzat oroigarrizko arte-lan bat eta 15.500 euroko zenbateko gordina ematea.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Laugarrena. Administrazio-bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabeteko epean ebazpenik ematen ez bada, errekurtsoa ezetsi egin dela ulertuko da, eta administrazioarekiko auzietako bidea zabalik geldituko da.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 15a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
MARTA ARES GODOY.


