- 49/2011 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu49/2011 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 8
- Hurrenkera-zk.: 175
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/12/15
- Argitaratze-data: 2012/01/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak; Instituzional
Testu legala
Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau
Akitaniako Eskualdearekin lankidetzan aritzeko hitzarmena, «Akitania-Euskadi Euroeskualdea» izeneko Lurralde Lankidetzarako Europar Taldea eratzeko dena (I. eranskina).
Justizia Ministerioarekin lankidetzan aritzeko hitzarmena, auzitegiko laborategietan prestakuntza, ikerketa eta kalitateko jarduerak egiteko dena (II. eranskina).
Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Arrazua-Ubarrundiako udalaren artekoa, Herri administrazioen araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza) (III. eranskina).
Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Eako udalaren artekoa, Herri administrazioen araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza) (IV. eranskina).
Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Muskizeko udalaren artekoa, Herri administrazioen araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza) (V. eranskina).
Lankidetza-hitzarmena, Ingurumenaren eta Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren artekoa, klima-aldaketaren arloko lankidetza formalizatzeko, eta Euskadiko kostaldetik zortzi kilometrora petrolioa erauzteko dagoen Gaviota plataformaren isurpen-eskubideen baimenak kudeatzeari dagokionez kudeaketa-gomendioa adosteko dena (VI. eranskina).
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 15a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
M.ª JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko uztailaren 5eko 1082/2006 (EE) Erregelamendua, Lurralde Lankidetzarako Europar Taldeari (LLET) buruzkoa, ikusirik.
Frantziako Errepublikak eta Espainiako Erresumak 1995eko martxoaren 10ean izenpetutako Baionako hitzarmena, eskualdeetako gizataldeen arteko mugaz gaindiko lankidetzari buruzkoa, ikusirik,
Eskualdeetako gizataldeen kode orokorra, bereziki L1115-4-2 eta L5721-1 artikuluak nahiz hurrengoak ikusirik.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko uztailaren 5eko 1082/2006 (EE) erregelamendua, Lurralde Lankidetzarako Europar Taldeari (LLET) buruzkoa, benetan aplikatzeko behar diren neurriak hartzen dituen urtarrilaren 18ko 37/2008 Errege Dekretua ikusirik.
Akitania Eskualdeko prefetaren 2011ko azaroaren 8ko agindua ikusirik.
Euskal Autonomia Erkidegoaren erabakia, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko maiatzaren 31n egindako bileran hartutakoa, ikusirik.
Akitaniako Eskualdeko Kontseiluaren 2011ko uztailaren 11ko 2011.1640.CP zenbakidun erabakia ikusirik.
Alde batetik, Patxi Lopez lehendakaria, Euskal Autonomia Erkidegoaren (Espainia) izenean eta hura ordezkatuz.
Bestetik, Alain Rousset Eskualde Kontseiluko lehendakaria, Akitaniako Eskualdearen (Frantzia) izenean eta hura ordezkatuz.
HONAKO HAU AZALTZEN DUTE:
1992. urtetik, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Akitaniako Eskualdeak mugaz gaindiko lankidetza handia izan dute, eta horren ondorioz, proiektu komunak abiarazi eta finantzatu dituzte.
Lurralde horietako eremu batzuen arteko kulturaren eta hizkuntzaren arloko gertutasunak bultzaturik, edo Europar Batasunaren baitan dauden gune geografikoetan, bereziki Kantauri aldekoan eta Pirinio ingurukoetan, interesak etengabe bat egitearen ondorioz, lankidetza dela-eta gizataldeen artean hurbiltzea gertatu da, eskualde berri horren identitatea eratzeaz gainera.
Hori dela-eta, bi eskualdeek, 2009ko azaroaren 30ean Bordelen izandako «Akitania-Euskadi goi-bileran», beste aldi bati hasiera ematea erabaki zuten. Goi-bilera horren eraginez elkarrekin egindako adierazpenean, Patxi LOPEZ, Euskadiko lehendakariak, eta Alain ROUSSET, Akitaniako Eskualde Kontseiluko lehendakariak, egun horretan adierazi zuten «Akitania / Euskadi Euroeskualdea» sortzeko prozesua irekitzeko borondatea zutela, eskualde horri nortasun juridiko propioa emanda, eta lurralde-lankidetzarako europar talde baten forma hartuta. Asmoa bi eskualdeen arteko elkarlanean sakontzea da, harremanetarako, elkartrukerako eta proiektu komunetarako espazio zabal bat sortzea, Europan leku adierazgarria izateaz gainera.
Aurrez azaldutakoaren ondorioz, aldeek egoki iritzi diote «Akitania / Euskadi Euroeskualdea» izeneko Lurralde Lankidetzarako Europar Taldea eratu eta hitzarmen bat izenpetzeari; hona hemen, bada, bete beharreko
KLAUSULAK
Lehenengoa. Izena.
Lurralde Lankidetzarako Europar Talde horrek (LLET) izen hau izango du: «Akitania / Euskadi Euroeskualdea».
Bigarrena. Egoitzaren kokalekua.
Egoitza Hendaian egongo da, Akitanian (Frantzia). Akitania Eskualdeko beste edozein lekutara alda daiteke egoitza, taldeko kide guztiek aho batez horrela erabakitzen badute eta horren ondorioz hitzarmena eta estatuak aldatzen badira.
Hirugarrena. Lurraldea.
Lurralde Lankidetzarako Europar Talde horrek hartzen duen jarduera eremua kide diren lurraldeek barne-zuzenbidearen arabera dituzten eskumenak baliatzekoa izango da.
Laugarrena. Helburua.
Euroeskualdearen ekonomia, gizartea eta kultura garatzen lagunduko duten lankidetza-jarduerak burutzea da LLETaren berariazko helburua. Orobat, euroeskualdea toki, eskualde eta nazio-instantzietan eta Europakoetan zein nazioartekoetan ordezkatzea da beste helburuetako bat.
LLETak kide direnen arteko eta haien aldeko mugaz gaindiko edo eskualdez gaindiko elkarlana erraztu eta sustatuko du; aurrerantzean «lurralde-lankidetza» deituko diogu. Hori guztia Europar Batasunaren barruan lurralde horien ekonomia eta gizarte mailako kohesioa sustatzeko helburuarekin egingo da, eta estatu barruko lurralde-antolaketa errespetaturik jardungo da.
LLETaren helburuarekiko ordezkaritza bermatzen du LLETak hirugarren erakundeen aurrean (toki, eskualde, nazio, europar edota nazioarte mailan).
Bosgarrena. Egitekoak.
Esparrua.
Kideek zehaztutako zereginak kide bakoitzak bere barne-zuzenbidearen arabera dituen eskumenen barrukoak dira.
Esparru horretan, LLETak beharrezko egintzak gauza ditzake helburu hori eta bere zereginak betetzeko.
LLETaren eginkizunak, nagusiki, Europar Batasunak ere finantzaturiko lurralde-lankidetzarako programa edo proiektuak abiaraztearekin zerikusia dutenak izango dira; bereziki, Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin, Europako Gizarte Funtsarekin eta Kohesio-Funtsarekin zerikusia dutenak.
Lurralde-lankidetzarako beste ekintza zehatz batzuk ere eraman ahal izango ditu aurrera, horien helburu bakarra ekonomia eta gizarte arloko kohesioa indartzea baldin bada; Europar Batasunaren finantziazioa izatea edo ez izatea gerta daiteke.
Zereginak eta jarduera-eremuak.
Honako hauek dira zereginak eta honako jarduera-eremuetan burutuko dira:
Mugaz haraindiko ekonomia- gizarte- eta ingurumen-jarduerak gauzatzea lurralde-garapen iraunkorraren aldeko estrategia bateratuen bitartez.
Lurralde-lankidetza sortzea eta garatzea, lurralde-garapen integratuaren alde egingo duten sare eta egintzak finantzatuz, ondorengo eremuetan:
Berrikuntzan.
Ingurumenean.
Irisgarritasunean.
Hiri-garapen iraunkorrean.
Batzuk aipatzearren, honako jarduera hauek aipatzen dira:
Eskualde bien arteko komunikazioak hobetzea, bereziki irisgarritasuna erraztuz eta, pertsonak eta salgaiak eramateko, ingurumena errespetatzen duten garraiobideak sustatuz;
Ikerketa eta berrikuntza jarduerak osatzea eta balioztatzea, lurralde osoan teknologia, ekonomia, gizarte eta gobernantza dinamika berri bat sor dadin;
Lurraldearen garapen iraunkorra sustatzeko egitasmoak abiaraztea, bereziki energia berriztagarrien eta basoak baloratzearen arloan;
Hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloan, herritarren erabateko garapena bermatuko duten metodoak eta bitartekoak partekatzea;
Nekazaritzari, elikadurari eta osasunari lotutako gaiak elkarrekin tratatzea eta, ildo horretatik, kalitatearen, jatorriaren eta trazabilitatearen inguruko jarduerak bultzatzea eta lurraldeei balioa emango dieten nekazaritza-praktika iraunkorrak garatzea.
Kultura eta arte-dinamika sendotzea eta, bereziki, euskara eta euskal kultura sustatzea, sorkuntzaren adierazpenetan integratutako dimentsio berri baten bitartez;
Elkarren laguntzaz, turismo-baliabideei balioa ematea, betiere, geografia eta kultura-identitateak errespetatuko dituen garapen kontrolatuaren esparruan.
Lurraldeko politikaren eraginkortasuna hobetzea, ondorengoak sustaturik:
Lurraldeen arteko lankidetza, nagusiki berrikuntza, ezagutzaren ekonomia, ingurumena eta arriskuei aurre hartzearen arloan.
Praktikarik onenak zein diren identifikatu, horiek eskualdatu eta hedatzeko esperientziak elkartrukatzea, horien artean direla hiri-garapen iraunkorrarekin loturik daudenak.
Europar Batasunean garapenerako ardatzak direnak aztertu, horiei buruzko datuak jaso nahiz gainbegiratzearekin zerikusia duten ekintzak.
LLETaren zereginak burutzeko behar diren baliabideak kudeatzea.
Bitartekoak.
LLETak beharrezkoak jotzen dituen bitartekoak eskuratuko ditu; honakoak, batez ere:
azterlanak edota zerbitzu-emateak, bere kasa edo kideen bitartez, bere helburua lortzeko.
Bere finantzabidea ezarri eta Europar Batasuneko edota LLETko kideen estatuetatik diru-laguntzak jaso ditzake.
Estatutuetan ezarritakoaren arabera eskuordetu ahal izango dira zereginak.
LLETaren zereginetatik kanpo gelditzen dira zuzenbide publikoak emandako estatu-botereak gauzatzea eta Estatuaren edo bestelako agintaritza publikoen interes orokorrak babesteko zereginak eta, horien artean, polizia- eta araugintza-arloko eskumenak, justizia eta kanpo-politika.
Seigarrena. Iraupena.
Lurralde Lankidetzarako Europar Talde hau mugaegun zehatzik gabe eratu da.
Zazpigarrena. LLETko kideak.
Hauek dira LLETko kideak:
Euskal Autonomia Erkidegoa.
Akitaniako Eskualdea.
Estatutuetan jasota dago kide berriak sartzeko aukerak eta prozedura zein diren.
Zortzigarrena. Hitzarmenak bete beharko duen zuzenbidea, eta interpretazioa.
Hitzarmen hau burutzeko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko uztailaren 5eko 1082/2006 (EE) erregelamenduak, Lurralde Lankidetzarako Europar Taldeari (LLET) buruzkoak, xedatutakoari jarraitu zaio.
Hitzarmen honek bete beharko duen zuzenbidea eta interpretazioetan kontuan hartuko dena Frantziakoa izango da, betiere Europar Batasuneko zuzenbidea errespetaturik.
Hitzarmen hau interpretatu edo aplikatzearen inguruan desadostasunen bat egonez gero, bi aldeek arazoa adiskidetasunez konpontzen laguntzeko konpromisoa hartzen dute, eta beharrezkoa balitz, LLETtik kanpokoak diren hiru kidek osatutako bitartekaritzako batzorde baten eskuetan geratuko litzateke gaia. Euskal Autonomia Erkidegoak eta Akitaniako Eskualdeak pertsona bana izendatuko dute batzorde horretarako, eta inpartziala izan dadin saiatuko dira. Hirugarren kidea beste bi pertsona horiek aukeratuko dute.
Adiskidetasunez konpontzerik ez badago, hitzarmen hau eta estatutuak interpretatu edo aplikatzeak eragindako auziak Frantziako legeriaren eskumenekoak izango dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko uztailaren 5eko 1082/2006 (EE) erregelamenduaren 15. artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe.
Bederatzigarrena. Elkarrekiko aitorpena eta kontrol-modalitateak.
Lurralde Lankidetzarako Europar Taldeko kideak taldean onartzen dituzten ekintzak beren lurraldeetan ezartzea erraztuko duten neurri eta erabakia guztiak abiarazten ahaleginduko dira.
LLETaren eraketa, antolaketa, funtzionamendu eta kontrolerako araudiari dagokionez, Frantziako legeriak arautzen du talde hori; eta taldearen estatutuetan agindutako jarduerei dagokienez, jarduera horiek burutzen diren lurraldeko kidearen legeriak.
LLETaren aurrekontu eta finantza kontrol administratiboa Frantziako zuzenbideak xedatutakoaren arabera burutuko da. Kontuen eskualde ganberak kontuak ikuskatzeko kanpoko erakunde independente gisa hartuko du parte taldearen kontrolean.
Kontrolaz arduratzen diren frantziar agintariek kontrol horretaz egin daitezkeen iruzkinen berri emango diete espainiar agintariei eta azken horiek eskatutako informazio guztia emango diete.
Espainiar agintariek LLETak Espainian burututako jarduerak kontrolatuko dituzte, Espainiako legediak hori eskatzen duenean.
Aurrekoa gorabehera, LLETaren funtzioak Europar Batasunak ere finantzatutako ekintzak hartzen dituenean, Europar Batasunaren funtsak kontrolatzeari buruzko legeria ezarriko da.
Hamargarrena. Hitzarmena aldatzea.
Estatutuen 17. artikuluan zehaztutako modalitateen arabera, hitzarmen hau aldatzen bada, aldaketa eraginkorra izan dadin, LLETko kide guztiek onartu beharko dute, aho batez, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko uztailaren 5eko 1082/2006 (EE) erregelamenduak, Lurralde Lankidetzarako Europar Taldeari (LLET) buruzkoak, xedatutakoa bete beharko da, batez ere erregelamendu horren 4. artikuluko azken paragrafoak, hor aurreikusten baita estatu kideak horretarako baimena ematea horien berariazko araudiaren arabera.
Hamaikagarrena. Desegitea.
Kideek aho batez erabaki ahal izango dute LLETa desegitea, betiere Europar Batasuneko eta Frantziako erregelamenduek diotena betez. LLETa desegiteko moduak estatutuetan daude jasota.
Hamaikagarrena. Indarrean jartzea.
LLETak nortasun juridikoa lortzen duen egunean jarriko da indarrean hitzarmena.
LLETak nortasun juridikoa hartuko du Akitaniako Eskualdeko prefetaren Aginduz taldea sortzeko erabakia argitaratzen denean, Frantziako zuzenbideak jasotako modalitateen arabera, eskualdeetako gizataldeen kode orokorreko L1115-4-2 artikuluan, bereziki.
Vitoria-Gasteizen izenpetuta, 2011ko abenduaren 12an.
Euskadiko lehendakaria,
PATXI LOPEZ.
Akitania Eskualdeko Kontseiluaren presidentea,
ALAIN ROUSSET.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko uztailaren 5eko 1082/2006 (EE) erregelamendua, Lurralde Lankidetzarako Europar Taldeari (LLET) buruzkoa, ikusirik.
Frantziako Errepublikak eta Espainiako Erresumak 1995eko martxoaren 10ean izenpetutako Baionako hitzarmena, eskualdeetako gizataldeen arteko mugaz gaindiko lankidetzari buruzkoa, ikusirik.
Eskualdeetako gizataldeen kode orokorra, bereziki L1115-4-2 eta L5721-1 artikuluak nahiz hurrengoak ikusirik.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko uztailaren 5eko 1082/2006 (EE) erregelamendua, Lurralde Lankidetzarako Europar Taldeari (LLET) buruzkoa, benetan aplikatzeko behar diren neurriak hartzen dituen urtarrilaren 18ko 37/2008 Errege Dekretua ikusirik.
Akitania Eskualdeko prefetaren agindua ikusirik.
Euskal Autonomia Erkidegoaren erabakia, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko maiatzaren 31n egindako bileran hartutakoa, ikusirik.
Akitaniako Eskualdeko Kontseiluaren 2011ko uztailaren 11ko 2011.1640.CP zenbakidun erabakia ikusirik.
Euskal Autonomia Erkidegoak eta Akitaniako Eskualdeak, eta onartua izan dadin beste edozein pertsonak, zuzenbide publikoko lurralde-lankidetzarako europar talde bat (LLET) osatzen dute. Talde hori xedapen hauek arautuko dute: Lurralde Lankidetzarako Europar Taldeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren uztailaren 5eko 1082/2006 (EE) Erregelamenduak; eratzeko hitzarmenak; estatutu hauek; ordezko izaeraz, Frantziako Zuzenbideak; eta estatutuetan agintzen zaizkion jarduerez, jarduera horiek burutu beharreko lurraldearen zuzenbideak.
Lurralde lankidetzarako europar talde horrek izen hau izango du: Akitania / Euskadi Euroeskualdea.
Egoitza Hendaian egongo da (helbidea), Akitanian (Frantzia). Akitania Eskualdeko beste edozein lekutara alda daiteke egoitza, LLETaren kide guztiek aho batez horrela erabakitzen badute eta horren ondorioz hitzarmena eta estatuak aldatzen badira.
Lurralde Lankidetzarako Europar Talde horrek hartzen duen jarduera eremua kide diren lurraldeek barne-zuzenbidearen arabera dituzten eskumenak baliatzekoa izango da.
Euroeskualdearen ekonomia, gizartea eta kultura garatzen lagunduko duten lankidetza-jarduerak burutzea da LLETaren berariazko helburua. Orobat, euroeskualdea toki, eskualde eta nazio-instantzietan eta Europakoetan zein nazioartekoetan ordezkatzea da beste helburuetako bat.
LLETak kide direnen arteko eta haien aldeko mugaz gaindiko edo eskualdez gaindiko elkarlana erraztu eta sustatuko du; aurrerantzean «lurralde-lankidetza» deituko diogu. Hori guztia Europar Batasunaren barruan lurralde horien ekonomia eta gizarte mailako kohesioa sustatzeko helburuarekin egingo da, eta estatu barruko lurralde-antolaketa errespetaturik jardungo da.
LLETaren helburuarekiko ordezkaritza bermatzen du LLETak hirugarren erakundeen aurrean (toki, eskualde, nazio, europar edota nazioarte mailan).
Esparrua.
Kideek zehaztutako zereginak kide bakoitzak bere barne-zuzenbidearen arabera dituen eskumenen barrukoak dira.
Esparru horretan, LLETak beharrezko egintzak gauza ditzake helburu hori eta bere zereginak betetzeko.
LLETaren eginkizunak, nagusiki, Europar Batasunak ere finantzaturiko lurralde-lankidetzarako programa edo proiektuak abiaraztearekin zerikusia dutenak izango dira; bereziki, Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin, Europako Gizarte Funtsarekin eta Kohesio-Funtsarekin zerikusia dutenak.
Lurralde-lankidetzarako beste ekintza zehatz batzuk ere eraman ahal izango ditu aurrera, horien helburu bakarra ekonomia eta gizarte arloko kohesioa indartzea baldin bada; Europar Batasunaren finantziazioa izatea edo ez izatea gerta daiteke.
Zereginak eta jarduera-eremuak.
Honako hauek dira zereginak eta honako jarduera-eremuetan burutuko dira:
Mugaz haraindiko ekonomia- gizarte- eta ingurumen-jarduerak gauzatzea lurralde-garapen iraunkorraren aldeko estrategia bateratuen bitartez.
Lurralde-lankidetza sortzea eta garatzea, lurralde-garapen integratuaren alde egingo duten sare eta egintzak finantzatuz, ondorengo eremuetan:
Berrikuntzan.
Ingurumenean.
Irisgarritasunean.
Hiri-garapen iraunkorrean.
Batzuk aipatzearren, honako jarduera hauek aipatzen dira:
Eskualde bien arteko komunikazioak hobetzea, bereziki irisgarritasuna erraztuz eta, pertsonak eta salgaiak eramateko, ingurumena errespetatzen duten garraiobideak sustatuz;
Ikerketa eta berrikuntza jarduerak osatzea eta balioztatzea, lurralde osoan teknologia, ekonomia, gizarte eta gobernantza dinamika berri bat sor dadin;
Lurraldearen garapen iraunkorra sustatzeko egitasmoak abiaraztea, bereziki energia berriztagarrien eta basoak baloratzearen arloan;
Hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloan, herritarren erabateko garapena bermatuko duten metodoak eta bitartekoak partekatzea;
Nekazaritzari, elikadurari eta osasunari lotutako gaiak elkarrekin tratatzea eta, ildo horretatik, kalitatearen, jatorriaren eta trazabilitatearen inguruko jarduerak bultzatzea eta lurraldeei balioa emango dieten nekazaritza-praktika iraunkorrak garatzea.
Kultura eta arte-dinamika sendotzea eta, bereziki, euskara eta euskal kultura sustatzea, sorkuntzaren adierazpenetan integratutako dimentsio berri baten bitartez;
Elkarren laguntzaz, turismo-baliabideei balioa ematea, betiere, geografia- eta kultura-identitateak errespetatuko dituen garapen kontrolatuaren esparruan.
Lurraldeko politikaren eraginkortasuna hobetzea, ondorengoak sustaturik:
Lurraldeen arteko lankidetza, nagusiki berrikuntza, ezagutzaren ekonomia, ingurumena eta arriskuei aurre hartzearen arloan.
Praktikarik onenak zein diren identifikatu, horiek eskualdatu eta hedatzeko esperientziak elkartrukatzea, horien artean direla hiri-garapen iraunkorrarekin loturik daudenak.
Europar Batasunean garapenerako ardatzak direnak aztertu, horiei buruzko datuak jaso nahiz gainbegiratzearekin zerikusia duten ekintzak.
LLETaren zereginak burutzeko behar diren baliabideak kudeatzea.
Bitartekoak.
LLETak beharrezkoak jotzen dituen bitartekoak eskuratuko ditu; honakoak, batez ere:
Azterlanak edota zerbitzu-emateak, bere kasa edo kideen bitartez, bere helburua lortzeko.
Bere finantzabidea ezarri eta Europar Batasuneko edota LLETko kideen estatuetatik diru-laguntzak jaso ditzake.
Estatutuetan ezarritakoaren arabera eskuordetu ahal izango dira zereginak.
LLETaren zereginetatik kanpo gelditzen dira zuzenbide publikoak emandako estatu-botereak gauzatzea eta Estatuaren edo bestelako agintaritza publikoen interes orokorrak babesteko zereginak eta, horien artean, polizia- eta araugintza-arloko eskumenak, justizia eta kanpo-politika.
LLETa iraupen-mugarik gabe eratzen da.
LLETko kideek aho batez hala erabakita deuseztatu ahal izango da, Europar Batasuneko eta Frantziako legerian ezarritako baldintza eta moduetan.
Hauek dira LLETko kideak:
Euskal Autonomia Erkidegoa.
Akitaniako Eskualdea.
LLETan kide berri bat sartzen bada, estatutuak aldatu beharko dira.
LLETak organo hauek ditu:
Batzarra.
Lehendakaria,
Batzorde betearazlea.
Zuzendaria.
Batzarra.
Batzarra da LLETko organo erabakitzailea eta 20 kide izango ditu, Akitaniako Eskualdeak eta Euskal Autonomia Erkidegoak modu paritarioan aukeratuak. Eskubide osoko eskumena du LLETari buruzko gai guztietan. Hala ere, bere eskumen batzuk LLETaren beste organo batzuen esku uztea erabaki dezake.
Urtean bitan bilduko da, gutxienez, LLETaren politika orokorreko orientabideei, proiektuei eta ekintza-programei buruz erabakitzeko.
Batzarra behar bezala osatu ahal izateko, gutxienez 10 batzarkide edo horien ordezkariak izan beharko dute bertan; horietako 5ek Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatuko dute, eta beste 5ek Akitaniako Eskualdea.
Batzarrak lan-batzordeak sortzeko erabakia hartu ahal izango du LLETaren zereginei dagozkien esparruetan. Batzorde horiek ez dute erabakitzeko ahalmenik izango. LLETtik kanpoko pertsonak bildu ahal izango dituzte beren lanetara, lan horien helburuen arabera.
Batzarrak LLETko kide bakoitzean dagoeneko eratuta dauden organo aholku-emaileen iritzia eskatu ahal izango du erabakiak hartzeko eta horien jarraipena egiteko.
Batzarrak adostasuna bilatuko du eta, adostasunik ez bada, bertaratutakoen hiru bosteneko gehiengo kualifikatuz hartuko ditu erabakiak.
Batzarrak LLETko lehendakariaren eta kontulari publikoaren urteko txostenari buruz eztabaidatu eta onartuko du.
Batzarrak urtero ezarriko du LLETko kide bakoitzak nahitaez egin beharreko ekarpenaren zenbatekoa eta, hala badagokio, LLETaren hurrengo urteko aurrekontua onartuko du.
Batzarkideek beste batzarkide baten esku utz dezakete beren botoa, gai-zerrendako gai guztiak edo zerrenda horretako gairen bat dela eta.
Lehendakaria.
Batzarrak aukeratuko du lehendakaria.
Lehendakaritza LLETko kide bakoitzak hartuko txandaka bi urtetik bi urtera, eta LLETko eskualde kide bakoitzeko lehendakaritzan dagoen pertsona izango da lehendakaria. Lehenengo lehendakaritza Akitania Eskualdeari dagokio.
Lehendakariak Batzorderako deialdia egingo du, eta batzorde-buru izango da. Berak ezarriko du eguneko gai-zerrenda ere.
LLETa ordezkatuko du, eta horren izenean eta kontura jardungo du. Batzarrak hartutako erabakiak beteko ditu. Gastuak egitea eta sarrerak ordaintzea aginduko du. Zuzendariaren esku utz dezake bere sinadura, Batzarrak horretarako baimena eman ondoren.
LLETa ordezka dezake justiziaren aurrean Batzarraren aldez aurreko baimenarekin.
Batzorde Betearazleko buru izango da.
Batzorde Betearazleko kide batek ordezka dezake lehendakaria.
Bileretako eztabaidak moderatuko ditu; LLETaren urteko aurrekontua proposatuko dio Batzarrari, horrek onar dezan; eta urteko txostena egin eta aurkeztuko du.
Batzorde Betearazlea.
Batzarrak aukeratuko du Batzorde Betearazlea bere baitan. Sei kide izango ditu, eskualde kide bakoitzak modu paritarioan aukeratuak. Horietako bat LLETko lehendakaria izango da.
Batzorde Betearazleak aukeratuko du bere kideetatik zeinek egingo dituen koordinazio-lanak.
Batzorde Betearazlea urtean hirutan bilduko da gutxienez, eta Batzar bakoitzaren aurretik.
Gai-zerrenda proposatuko dio Batzarrari eta Batzarrak hartutako erabakiak egoki gauzatzen direla zainduko du. Batzorde Betearazleak zuzendaria bil dezake bere lanetara.
Hala badagokio, kontuak ikuskatzeko kanpoko erakunde independente bat izendatu ahal izango du, lehia-arauak errespetatuta, estatutu hauetako 12. artikuluan zehaztutako kontrola osatzeko.
Zuzendaria.
Zuzendaria LLETko lehendakariak izendatu eta kenduko du kargutik, Batzorde Betearazlearen proposamenez.
Administrazio orokorra ziurtatu eta LLETaren jarduera zuzenduko du Batzarrak erabakitako orientabideen eta zereginen barruan, eta lehendakariaren agintaritzapean.
Lehendakariak aginduak emango dizkio, Batzarraren erabakiak gauza daitezen. Proposamenak egiteko ahalmena du eta Batzorde Betearazleak entzun diezaiola eska dezake.
Langileen zuzendaria eta arduraduna izango da. Beharrezko diren lanpostuen profilak proposatuko ditu, baina ez du eskumen esklusiboa izango. Batzorde Betearazleak du aginpide guztia alor horretan.
Zuzenean kontratatua izan bada, Frantziako zuzenbidearen arabera kendu ahal izango da kargutik; LLETaren esanetara jarria edo bereizia bada, berriz, jatorrizko erkidego edo eskualdera itzuliko da.
LLETaren kontabilitatea Frantziako kontabilitate publikoko arauen, Europar Batasuneko finantza-erregelamenduaren eta hori aplikatzeko testuen arabera egin eta kudeatuko da.
LLETaren kontulari publikoa Akitaniako Eskualdeko prefetak izendatuko du, diruzain ordaintzaile orokorrak iritzia eman ondoren.
Urteko aurrekontuak funtzionamendu-atal bat izango du eta, hala badagokio, baita eragiketa-atal bat ere. Batzarrak onartuko du, lehendakariaren proposamenez. Lehenengo aurrekontua hiru hilabeteko epean onartuko da, estatutu hauek argitaratu edo erregistratzen direnetik kontatzen hasita.
Hauek dira aurrekontua finantzatuko dutenak:
Zati berdinetan, kideen nahitaezko ekarpenak funtzionamendu eta eragiketa ataletarako, Batzarrak erabakitakoaren arabera LLETko kide bakoitzak nahitaez sartuko du dagokion gastua bere urteko aurrekontu arruntaren barruan.
Diru-laguntza publikoak.
Dohaintzak eta legatuak.
Indarrean dagoen legeriak baimentzen duen beste edozein diru-sarrera.
Lurralde Lankidetzarako Europar Taldeko kideak taldean onartzen dituzten ekintzak beren lurraldeetan ezartzea erraztuko duten neurriak eta erabakiak abiarazten ahaleginduko dira.
Taldearen aurrekontu eta finantza kontrol administratiboa Frantziako zuzenbidearen arabera burutuko da. Kontuen eskualde ganberak kontuak ikuskatzeko kanpoko erakunde independente gisa hartuko du parte Taldearen kontrolean.
Kontrolaz arduratzen diren frantziar agintariek kontrol horretaz egin daitezkeen iruzkinen berri emango diete espainiar agintariei eta azken horiek eskatutako informazio guztia emango diete. Espainiar agintariek LLETak Espainian burututako jarduerak kontrolatuko dituzte, Espainiako legediak hori eskatzen duenean.
Aipatutako xedapenez gain, LLETaren zereginak Europar Batasunak ere finantzatutako jarduerak hartzen dituenean, Europar Batasunaren funtsak kontrolatzeari buruzko legeria ezarriko da.
Estatutu hauetan besterik aurreikusi ezean, adostasuna bilatuko da.
14 artikulua. Lan-hizkuntzak.
LLETaren lan hizkuntzak dira: gaztelania, euskara eta frantsesa.
Langileak kideek LLETaren esanetara jarriak edo bereiziak izan daitezke, edo, bestela, LLETak berariaz kontratatuak.
Zuzendariaz gain, talde tekniko batek osatuko du langile-taldea. Talde tekniko hori zuzendariaren esanetara egongo da LLETak erabakitako lanak zuzentzeko.
Langileen kudeaketa.
LLETak zuzenean kontratutako langileen lan-kontratuen izaera Frantziako legeriatik eratorritakoa izango da eta bereziki, Funtzio Publikoaren Estatutu Orokorreko I eta II tituluetatik.
LLETa deuseztatzeari edo likidatzeari lotutako iraizpenak ez du eskubiderik emango LLETko kideen langile-taldean sartzeko.
LLETaren esanetara jarritako edo bereizitako langileak beren jatorrizko estatutuaren menpe egongo dira aurrerakinei, antzinatasunari, erretiroari, graduari lotutako eskubideei eta karrerari dagokienez.
Kontratatzeko prozedurak.
Lehendakariak kontratatu eta, hala badagokio, kargutik kenduko ditu langileak, zuzendariaren proposamenez, Batzorde Betearazleak onartu ondoren, eta pertsona interesduna entzun ondoren, interesdunak hori eskatzen badu. LLETko langileak kontratatzeko, hautagaientzako deialdi publikoa egingo da aldez aurretik.
LLETaren esanetara egondako aldiaren amaiera zuzendariak proposatuko du eta lehendakariak ebatziko du. LLETaren esanetara egoteko aldira itzuli aurretik, langileak Batzorde Betearazleak entzun diezaiola eskatu ahal izango du. Gizataldeetako batek bereizitako edota LLETaren esanetara jarritako langileak mailaz gora egin nahi badu, jatorrizko gizataldearen menpe egongo da horretarako.
Lizentziak direla eta, zuzendariak proposatu eta lehendakariak ebatziko ditu horiek.
LLETa izango da dituen zorren, bere izenean diren kontratu bidezko konpromisoen eta bere baitako organoen jardueraren erantzule bakarra.
LLETaren baliabideak nahikoak ez badira konpromisoak betetzeko edota era guztietako zorrei aurre egiteko LLETa iraungitzearen egunera arte hartutako guztiak barne, finantza ekarpenen banaketaren arabera banatuko dira zorrak.
LLETa deseginez gero, bertan kide zirenak bihurtuko dira ordura arteko jardueren ondoriozko betebeharren erantzule.
Lurralde Lankidetzarako Europar Taldeko kideek taldean onartzen dituzten ekintzak beren lurraldeetan ezartzea erraztuko duten neurriak eta erabakiak hartuko dituzte.
Finantza arloko kontrola Frantzian eskumena duten agintariek gauzatuko dute, eta Batasuneko funtsak erabiltzean Europako legeriak dioena betetzen ote den kontrolatuko dute. Dena den, gaiak eragiten dien Europar Batasuneko estatuek erraztu egingo dute kontrol hori.
Estatutuak aldatzeko proposamen oro lehendakariak edo Batzarrak egingo du, eta emandako botoen 3/5eneko gehiengoa behar izango da horretarako. Proposamena idatziz aurkeztu beharko da, eta arrazoiak zein diren azaldu.
Lehendakariak gai horri buruz hitz egiteko Batzarrerako dei berezia egin beharko du. Bileraren gai-zerrendarekin batera, aldaketaren proposamena egiten duen testu bat ere jaso beharko da.
Batzarrak erabakiari buruz eztabaidatu beharko du, eta gero, erabaki hori bertaratutakoen 3/5eneko gehiengoz hartuko da.
Estatutuen aldaketa nabarmenak egin nahi badira, LLETko kideek eta estatu kideek onartu beharko dituzte aldaketa horiek, Europar Batasuneko legerian esaten denaz bat.
Prozedura hori baldintza berberetan ezarri beharko zaio hitzarmenaren aldaketei.
Europar Batasuneko legeriak dioenaz bat, LLETa likidatzean, Frantziako zuzenbideak dioena beteko da. Batez ere, CGCTaren L. 5222-25-1 eta 5211-26 artikuluetan zehazten dira horretarako baldintzak.
Europar Batasuneko legeria aplikatuz, LLETak kaudimenik ez badu, ordainketak etetea erabaki edo antzeko beste edozein prozedura aurrera eramaten badu, Frantziako legeriak dioena bete beharko du.
Estatu kideek finantza arloko erantzukizuna izango badute ere LLETak egitura eta kohesio-funtsengatik jasotakoa finantzatzea beharrezkoa den kasuetan (bitarteko erakundeak direlako), kideen finantza arloko erantzukizuna erabatekoa izango da.
LLETaren baliabideak ez badira nahikoa dituen konpromisoei aurre egiteko, sortutako zorra, era batekoa zein bestekoa izan, kideetako bakoitzak egindako finantza arloko ekarpenaren proportzioan banatuko da.
LLETaren jarduera dela-eta era bateko zein besteko desadostasunen bat sortzen bada, kasu horietan Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko uztailaren 5eko 1082/2006 (EE) erregelamenduaren 15. artikulua aplikatuko da.
Barne-erregelamendua Batzorde Betearazleak idatziko du, eta ondoren Batzarrak onartuko.
Erregelamendu horretan LLETaren funtzionamenduari buruzko baldintzak finkatuko dira, estatutuetan jaso gabekoen inguruan.
Erregelamendua aldatzeko aukera egongo da, erregelamendu hori onartzeko erabilitako bide bera erabilita.
LLETak nortasun juridikoa hartzen duen egunean sartuko dira indarrean estatutu hauek.
LLETak nortasun juridikoa hartuko du Akitaniako Eskualdeko prefetaren Aginduz taldea sortzeko erabakia argitaratzen denean, Frantziako zuzenbideak jasotako modalitateen arabera, eskualdeetako gizataldeen kode orokorreko L1115-4-2 artikuluan, bereziki.
Estatutuok Europar Batasuneko aldizkari ofizialean argitaratuko dira, eskualdeko prefetaren agindu hori argitaratzen denetik 10 lan-egun igaro baino lehen, betiere Europar Batasuneko legerian ezarritako baldintzetan esaten den moduan.
Vitoria-Gasteizen, gaztelaniaz, euskaraz eta frantsesez, 2011ko abenduaren 12an.
Euskadiko lehendakaria,
PATXI LOPEZ.
Akitania Eskualdeko Kontseiluaren presidentea,
ALAIN ROUSSET.
Madrilen, 2011ko azaroaren 18an.
Alde batetik, Francisco Caamaño Domínguez jauna, Justiziako ministroa, otsailaren 23ko 240/2009 Errege Dekretuaren bidez kargu horretarako izendatua, Justizia Ministerioaren izenean eta hura ordezkatuz, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1991 Legeko hamahirugarren xedapen gehigarriari urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazkera berriaren arabera dagozkion eskumenak erabiliz.
Beste aldetik, Idoia Mendía Cueva andrea, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburua, maiatzaren 8ko 8/2009 Dekretuaren bidez kargu horretarako izendatua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean eta hura ordezkatuz, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 26. artikuluaren eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 4. artikuluaren arabera dagozkion eskumenak erabiliz.
Hitzarmen hau sinatzeko legezko gaitasun nahikoa dutela aitortzen diote elkarri bi alderdiek, eta ordezkatzen dituzten erakundeen izenean eta betetzen dituzten karguek ematen dizkieten ahalmenekin, hauxe
AZALtzen DUTE:
Lehenengoa. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 3.1 artikuluarekin bat etorriz, herri-administrazioek objektibotasunez egiten dute lan interes orokorraren alde eta, halaber, eraginkortasun, hierarkia, deszentralizazio, deskontzentrazio eta koordinazioaren printzipioei begira dihardute, erabat errespetatuta konstituzioa, legeak eta zuzenbidea.
Gainera, arau-testu berbereko 6. artikuluak ezartzen duenez, Administrazio Orokorrak eta bere mendean edo berari lotuta dauden herri-erakundeek elkarri laguntzeko hitzarmenak izenpetu ditzakete autonomia-erkidegoetako dagokien organoekin, beti ere bakoitzaren eskumenen eremuan.
Bigarrena. Espainiako Konstituzioaren 149.1.5 artikuluak ezarritakoaren arabera, estatuak dauka Justizia Administrazioaren gaineko eskumen esklusiboa.
Hirugarrena. Euskal Herriaren Autonomia Estatutuko 35.3 artikuluak, 13.1 artikuluarekin batera, autonomia-erkidegoari ematen dizkio Justizia Administrazioaren beharrizanak asebetetzeko eskumenak eta, azaroaren 6ko 1684/1987, martxoaren 1eko 410/1996 eta martxoaren 15eko 514/1996 Errege Dekretuekin bat etorriz Justizia Administrazioaren funtzionamendurako baliabide material eta ekonomikoen nahiz giza baliabideen arloan egin beharreko eginkizun eta zerbitzu-eskualdaketa gauzatu delarik, Justizia eta Herri Administrazio Sailari dagokio aipatutako beharrizanak asebetetzeko zeregin hori, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuko 9. artikuluaren arabera.
Laugarrena. Toxikologia eta Auzitegiko Zientzia Institutu Nazionala (aurrerantzean TAZIN) Justizia Ministerioari atxikitako organo teknikoa da eta, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoko 480. artikuluaren arabera, helburu hauek ditu: Justizia Administrazioari laguntza ematea, irizpide zientifikoaren batasuna nahiz trebetasun analitikoaren kalitatea lortzen laguntzea, eta auzitegiko zientziak garatzea. Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiari dagokio berau antolatu eta ikuskatzea (zuzendaritza hori, Justiziako Estatu Idazkaritzaren mende dagoen Berrikuntzarako eta Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren mende dago, eta ekainaren 5eko BOEn argitaratutako maiatzaren 8ko 862/1998 Errege Dekretuaren bidez onartu zen bere erregelamendua).
Aipatutako errege-dekretuko IV. kapituluak arautzen ditu TAZINen eta auzitegi-medikuntzako erakundeen arteko harremanak eta, hain zuzen ere arau-testu horretako 22. artikuluak ezartzen du TAZINeko sailek eta auzitegi-medikuntzako erakundeek helburu jakin batzuk lortzera bideratutako harreman etengabeko eta arina ezarri behar dutela, bateko eta besteko zuzendarien bidez.
Arau-testu berbereko 23. artikuluaren arabera, toxikologia- eta auzitegi-analisien arloko erreferentziazko laborategia izateko eratu zen TAZIN eta, hortaz, artikulu horretan bertan adierazitako jarduerak egingo ditu.
Horregatik guztiagatik, Justizia Ministerioa «harremanetarako jarduera-plana» garatzen ari da, TAZINen eta auzitegi-medikuntzako erakundeen arteko jarduerak optimizatzeko eta harremanak homogeneizatzeko helburuz. Testuinguru horretan, Justizia Ministerioak hitzarmen hau sinatzeko interesa azaldu du.
Bosgarrena. Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundea (aurrerantzean AMEE) abenduaren 1eko 328/1998 Dekretuaren bidez sortu zen, eta, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 2. artikuluaren arabera, Justizia eta Herri Administrazio Sailari atxikitako organo teknikoa da, egiteko hau duena: bere lurralde-esparruko barruti judizialetako epaitegiei, auzitegiei, fiskaltzei eta erregistro zibilei laguntzea, medikuen peritu-probak hala proba tanatologikoak nola proba klinikoak eta laborategikoak eginez. Bestalde, auzitegiko medikuntzarekin zerikusia duten irakaskuntza-lanak eta ikerketak ere egiten ditu. Bere sorrerak, TAZINen ikuskaritzapeko laborategi-zerbitzuaren azpiegitura eta lan-teknika egokiekin, jauzi kualitatibo eta kuantitatiboa ekarri du Euskal Autonomia Erkidegoko auzitegiko zientzien garapenean.
Seigarrena. TAZIN da auzitegiko zientzien arloan estatuko erreferentziazko zentroa, eta hainbat arlotako punta-puntako profesionalek lan egiten dute bertan.
AMEE, sortu zenetik, berari atxikitako auzitegiko medikuen nahiz bertako auzitegiko laborategia osatzen duten langileen prestakuntza eta gaikuntza teknikoaren oinarrizko zutabe bezala finkatu da. Benetan funtzionatzen hasi zenean 2002ko urtarrilaren 14an auzitegiko medikuak hainbat arlotan aditu bihurtzeko prozesua hasi zen, eta arlo horietako bat da hain zuzen ere Auzitegiko Patologia. Era berean, auzitegiko laborategiak dituen instalazioak eta bitarteko materialak erabiltzeko, langileek auzitegiko zientzietako prestakuntza behar dute.
TAZINeko profesionalek ematen duten prestakuntza interesgarria da, zalantzarik gabe, AMEEri atxikitako langileek prestakuntza tekniko kualifikatua jaso dezaten, eta prestakuntza hori, maiatzaren 8ko 862/1998 Errege Dekretuko 23.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, bi erakundeen artean dagoen lankidetza-harreman emankorraren emaitza da. Lankidetza-esparru horretan, prestakuntza-jarduerak gauzatzeko lankidetza-hitzarmen bat sinatu zen 2005eko apirilaren 18an Justizia Ministerioaren eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren artean, Toxikologia eta Auzitegiko Medikuntza Zientzien Institutu Nazionalaren eta Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearen bitartez, hurrenez hurren.
Aipatutako arloetako prestakuntza (Anatomia Patologikoa, Kimika-Toxikologia eta Biologia) izatea AMEEko Laborategi Zerbitzuko auzitegiko medikuek eta langile teknikoek, lagungarria izango litzateke laborategia osatzen duten langileak trabatuago egoteko, eta horrek mesede egingo lioke eguneroko zereginetako aplikazio praktikoari. Horrek guztiak helburu garbi bat dauka: prozesu irmo, etengabeko eta fidagarri bat gauzatuz, Justizia Administrazioaren eta bere zerbitzuak jasotzen dituzten herritarren eskakizunekin bat datorren aditu-mailako kalitatea lortzea.
Zazpigarrena. Ikerketa eta berrikuntza arloetan, TAZINek eta AMEEk komenigarritzat jotzen dute indarrak bateratzea eta elkarrekin lan egitea, auzitegiko zientzien garapen eta berrikuntzara bideratutako ikerketa-jarduerei modu koordinatuan ekinez, bai AMEEko auzitegiko mediku nahiz langile teknikoen aldetik eta bai TAZINeko mediku eta gainontzeko langileen aldetik.
Zortzigarrena. Eman beharreko zerbitzuen kalitatea oso kontu garrantzitsua da TAZINentzat eta AMEErentzat, bi alderdiek bat egiten dute horretan.
Maiatzaren 8ko 862/1998 Dekretuko 23.4 artikulua betez, TAZINek kalitatea ziurtatzeko programak antolatuko ditu. Programa horiek, laborategi guztiek metodo desberdinetan autoebaluazioa egitea ahalbidetuko dute eta analisiak egiteko nahiz justizia-epaitegiei emaitzak aurkezteko irizpideak bateratzea bilatuko du, aditu-irizpenean emaitzarik onena lortu ahal izateko.
Aditu judizialen berme handienak kalitate-arauak betez lortzen direnak dira eta, horretarako, laborategietako prozesuen kalitatea etengabe kontrolatzeko prozesu bat behar da. Ondorioz, aldian behin administrazio-prozesuak eta prozesu analitikoak berraztertu behar dira. Nolanahi ere, laborategiak modu progresiboan egokitu behar dira agindutako kalitate-arauetara, batez ere laborategi bakoitzaren egitura- eta ekipamendu-baldintza espezifikoengatik.
Beraz, aurretik adierazitako guztiarekin bat etorriz, auzitegiko laborategietako prestakuntza, ikerketa eta kalitatearen arloan lankidetzan aritzea komeni dela pentsatzen dute alderdiek eta, horretarako, honako lankidetza-hitzarmen hau sinatzea adostu dute. Jarraian azaltzen diren klausulek arautuko dute hitzarmena.
KLAUSULAK
Lehenengoa. Helburua.
Auzitegiko laborategien prestakuntza, ikerketa eta kalitatearen arloan TAZINek eta AMEEk izan beharreko harremanak garatzeko esparrua ezartzea da lankidetza-hitzarmen honen helburua.
Bigarrena. Lankidetza-erregimena.
Prestakuntzaren arloan, erabilgarri dagoen euskarri teknikoa jarriko dio TAZINek AMEEren laborategi-zerbitzuari.
Kalitatearen arloan:
Laborategi-zerbitzuko kalitatearen eskuliburu-eredu bat emango dio TAZINek AMEEri, prozedurak barne, eta kalitatea kudeatzeko sistema bat sortzeko eta laborategirako betekizun teknikoak ezartzeko orientazioa emango dio.
TAZINek, kalitatea kudeatzeko sistemaren eta AMEEren betekizun teknikoen jarraipena egingo du, horretarako AMEErekin protokolo bat adostuta. Protokolo horrek ez du zerikusirik izango AMEEk erabiltzea erabakitzen duen beste edozein kalitate-sistemarekin.
TAZINek egiten dituen auditoriak gainditzen dituzten AMEEko Laborategi Zerbitzuaren metodo analitikoak homologatuko ditu TAZINek.
Justizia Ministerioak homologatutako metodo analitikoak barne hartzen dituzten AMEEko Laborategi Zerbitzuaren txostenek, metodo horien aipamena egin behar dute.
Auzitegiko Laborategi Zerbitzuak gaitasunik ez duen kasuetan, txosten analitikoak egiteko beharrezkoak diren laginak eta informazioa TAZINi bidaltzen jarraituko du AMEEk. Kasu horietan, emaitza analitikoak AMEEk egiten duen txostenean transkribatzeko baimena emango du TAZINek, bi txostenak organo judizialari batera bidaltzen zaizkion ala ez alde batera utzita.
Ikerketaren arloan, AMEEk eta TAZINek, bi organoek garatzen dituzten ikerketa-proiektu espezifikoak elkarrekin egingo dituzte, behar izanez gero auzitegiko medikuntzako estatuko beste erakundeengana joz.
Hirugarrena. Jarraipen-batzordea.
Hitzarmen hau garatzeko koordinazio egokia bermatzeko, kide hauez osatutako Jarraipen Batzordea eratzen da: erakunde sinatzaile bakoitzeko bi ordezkari eta Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu Ordezkaritzako ordezkari bat. Honako hauek izango dira batzordearen zereginak:
Jardueren egutegia ezartzea.
Hitzarmen hau gauzatzerakoan sor daitezkeen zalantza guztiak interpretatu eta ebaztea.
Hitzarmenaren jarraipena eta ebaluazioa egitea.
Hitzarmenaren edukia aldatzen duen edozein inguruabar gertatzen denean, hitzarmena berrikusi edo/eta aldatzeko edo hitzarmenean gehigarriak eransteko proposamenak egitea.
Prestakuntza-programak zuzendu eta hobetzeko proposamenak egitea.
Jarraipen Batzordeak Batzorde Tekniko bat izendatu ahal izango du hitzarmen honen helburuak gauzatzeko. Horretarako egutegia egingo du, eta TAZINeko bi ordezkarik eta AMEEko beste bik osatuko dute.
Jarraipen Batzordea gutxienez urtean behin bilduko da, alderdietako edozeinen ekimenez.
Laugarrena. Datu-babesa.
Hitzarmen honen eraginpeko pertsonek datu pertsonalen babesaren araudiko xedapenak errespetatu beharko dituzte, zehazki esanda, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta berau garatzeko arauak.
Bosgarrena. Indarraldia.
Hitzarmen honek, formalizatzen den egunetik 2011ko abenduaren 31ra arte izango ditu ondorioak, eta isilbidez luzatuko da egutegiko urteka, salbu eta alderdietako batek hitzarmenaren amaiera iragartzen badu, gutxienez hitzarmenaren mugaeguna iritsi aurreko hiru hilabeteen barruan.
AMEEren barruan Irakaskuntza eta Ikerketa Batzordea eratzen den unean, hitzarmen hau, prestakuntza eta ikerketa-proiektuekin zerikusia duten beste edozein ekimen bezala, aztertu eta berretsi egin beharko da erakundean bertan, indarraldiari luzapena ematen jarraitu ahal izateko.
Seigarrena. Hitzarmena suntsiaraztea.
Hitzarmen hau suntsiarazi egingo da honako inguruabarren bat gertatzen denean:
Hitzarmena sinatzerakoan hartutako konpromisoak behin eta berriz eta modu larrian ez betetzea. Ez betetzeek izan beharreko lege-ondorioak izango dituzte, bete ez denaren eta ez-betetzea gertatzen den unearen arabera.
Indarrean dauden legeetan hitzarmena suntsitzeko azaltzen den beste edozein arrazoi.
Hitzarmen hau aplikatuta interpretazio, aldaketa, suntsiketa edo ondorioei buruzko auzirik sortzen bada, auzi horiek elkarren arteko adostasunarekin konpondu beharko dira Jarraipen Batzordearen bidez, eta, besterik ezean, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen arabera dagokien administrazioarekiko auzien jurisdikzioko epaitegiek izango dute auzi horiez arduratzeko eskumena, non dauden alde batera utzita.
Zazpigarrena. Indargabetze-klausula.
Hitzarmen honek indarrik gabe uzten du Justizia Ministerioak Toxikologia eta Auzitegiko Medikuntza Zientzien Institutu Nazionalaren bidez eta Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundearen bidez, prestakuntza-jarduerak egiteko 2005eko apirilaren 18an sinatu zuten Lankidetza Hitzarmena.
Zortzigarrena. Izaera.
Lankidetza-hitzarmen hau administrazio-hitzarmena da eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen aplikazio-eremutik kanpo geratzen da, hala ezartzen baitu bere 4.1.c) artikuluak, artikulu bereko 2. paragrafoan ezarritako ñabardurarekin.
Sinatzaileek, aurreko guztiarekin ados daudela adierazten dute, eta dauzkaten eskumenez baliatuz, hitzarmen honen bi kopia sinatzen dituzte, goian adierazitako lekuan eta datan.
Justiziako ministroa,
FRANCISCO CAMAÑO DOMÍNGUEZ.
Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
Idoia Mendia Cueva.
HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA ARRAZUA-UBARRUNDIAKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOARI ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEARI BURUZKO 30/1992 LEGEAREN 38.4.b) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO (EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA)
Vitoria-Gasteizen, 2011ko azaroaren 9an.
BILDU DIRA:
Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua dena, EAEren ordezkari gisa, eta bestetik.
Rufino Saez de Ibarra Ruiz de Arbulo, Arrazua-Ubarrundiako Udaleko Alkate-Presidente jauna, esandako Udalaren ordezkari gisa.
Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Batzordeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubide arloko indarrean dauden xedapenen Testu Bategina onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.
Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako, honako hau
ADIERAZTEN DUTE:
30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz Autonomi Elkarteetako edozein organotako erregistroan edota Toki-Administrazioko erakunderen batean aurkez daitezke, beti ere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.
Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Arrazua-Ubarrundiako Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da honako hitzarmen hau dela medio.
Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren
KLAUSULAK
Lehenengoa. Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkioten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Arrazua-Ubarrundiako Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.
Bigarrena. EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Arrazua-Ubarrundiako Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; ildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.
Hirugarrena. Arrazua-Ubarrundiako Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:
EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horri atxikiriko Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere Erregistroetan onartzea.
EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere Erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikulua eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.
Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunetara, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, beti ere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; beti ere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.
Laugarrena. EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:
Arrazua-Ubarrundiako Udalari, administrazioa osatzen duten organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, hala nola informazio hori, etengabe, eguneratzea.
Arrazua-Ubarrundiako Udalari baliabide egokiak ematea, honek, EAEko Administrazioari eta honi atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.
Erregistroak informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.
Bosgarrena. Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren Erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, beti ere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasuna eragiten badute; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren Erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatzen dute.
Seigarrena. Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek, hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espresuki, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.
Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.
Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta Arrazua-Ubarrundiako Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.
Zazpigarrena. Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Justizia eta Herri Administrazio sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.
Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi aleak sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
Idoia Mendia Cueva.
Arrazua-Ubarrundiako Udaleko alkate-lehendakaria,
Rufino Saez de Ibarra Ruiz de Arbulo.
HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA EAKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOARI ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEARI BURUZKO 30/1992 LEGEAREN 38.4.b) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO. (EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA)
Vitoria-Gasteizen, 2011ko azaroaren 4an.
BILDU DIRA:
Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua dena, EAEren ordezkari gisa, eta bestetik.
Juan Luis Landazabal Lamikiz, Eako Udaleko Alkate-Presidente jauna, esandako Udalaren ordezkari gisa.
Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Batzordeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubide arloko indarrean dauden xedapenen Testu Bategina onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.
Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako, honako hau
ADIERAZTEN DUTE:
30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz Autonomi Elkarteetako edozein organotako erregistroan edota Toki-Administrazioko erakunderen batean aurkez daitezke, beti ere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.
Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Eako Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da honako hitzarmen hau dela medio.
Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren
KLAUSULAK
Lehenengoa. Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkioten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Eako Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.
Bigarrena. EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Eako Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; ildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.
Hirugarrena. Eako Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:
EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horri atxikiriko Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere Erregistroetan onartzea.
EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere Erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikulua eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.
Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunetara, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, beti ere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; beti ere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.
Laugarrena. EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:
Eako Udalari, administrazioa osatzen duten organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, hala nola informazio hori, etengabe, eguneratzea.
Eako Udalari baliabide egokiak ematea, honek, EAEko Administrazioari eta honi atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.
Erregistroak informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.
Bosgarrena. Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren Erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, beti ere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasuna eragiten badute; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren Erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatzen dute.
Seigarrena. Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek, hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espreski, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.
Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.
Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Eako Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.
Zazpigarrena. Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.
Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi aleak sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
Idoia Mendia Cueva.
Eako Udaleko alkate-lehendakaria,
Juan Luis Landazabal Lamikiz.
HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA MUSKIZKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOARI ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEARI BURUZKO 30/1992 LEGEAREN 38.4.b) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO (EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA)
Vitoria-Gasteizen, 2011ko azaroaren 3an.
BILDU DIRA:
Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua dena, EAEren ordezkari gisa, eta bestetik,
Borja Liaño Abarrategi, Muskizko Udaleko Alkate-Presidente jauna, esandako Udalaren ordezkari gisa.
Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Batzordeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubide arloko indarrean dauden xedapenen Testu Bategina onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.
Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako, honako hau
ADIERAZTEN DUTE:
30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz Autonomi Elkarteetako edozein organotako erregistroan edota Toki-Administrazioko erakunderen batean aurkez daitezke, beti ere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.
Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Muskizko Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da honako hitzarmen hau dela medio.
Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren
KLAUSULAK
Lehenengoa. Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkioten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Muskizko Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.
Bigarrena. EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Muskizko Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; ildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.
Hirugarrena. Muskizko Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:
EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horri atxikiriko Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere Erregistroetan onartzea.
EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere Erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikulua eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.
Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunetara, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, beti ere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; beti ere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.
Laugarrena. EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:
Muskizko Udalari, administrazioa osatzen duten organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, hala nola informazio hori, etengabe, eguneratzea.
Muskizko Udalari baliabide egokiak ematea, honek, EAEko Administrazioari eta honi atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.
Erregistroak informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.
Bosgarrena. Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren Erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, beti ere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasuna eragiten badute; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren Erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatzen dute.
Seigarrena. Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek, hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espreski, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.
Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.
Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Muskizko Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.
Zazpigarrena. Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.
Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi aleak sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
Idoia Mendia Cueva.
Muskizko Udaleko alkate-lehendakaria,
Borja Liaño Abarrategi.
Madrilen, 2011ko azaroaren 4a.
PARTE HARTZEN DUTE:
Alde batetik, Teresa Ribera Rodríguez andreak, Klima Aldaketarako estatu-idazkariak, apirilaren 21eko 573/2008 Errege Dekretuaren bidez izendatuak (apirilaren 22ko BOE), eskumenak eskuordetzeari buruzko ekainaren 8ko ARM/1603/2010 Aginduan (ekainaren 17ko BOE) xedatutakoari jarraituz.
Eta, bestetik, M.ª del Pilar Unzalu Pérez de Eulate andreak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko sailburuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren (aurrerantzean, EAEko Administrazioa) izenean eta ordezkari gisa.
Alde biek hitzarmen hau sinatzeko beharrezko lege-gaitasuna aitortu diote elkarri, eta, horretarako, honako hau
AZALTZEN DUTE:
Lehenengoa. Espainiako Konstituzioaren 149.1 artikuluko 13. eta 23. paragrafoen arabera, Estatuak eskumen esklusiboa daukala jarduera ekonomikoaren plangintza orokorrari buruzko oinarriak zehazteko eta koordinazio orokorra egiteko, eta ingurumenaren arloko oinarrizko legegintza onartzeko. Xedapen horietan oinarrituta, 1/2005 Legea onartu zuen, martxoaren 9koa, berotegi-efektuko gasen isurpen-eskubideen merkataritza-araubidea arautzeko.
Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoak, Espainiako Konstituzioaren 149.1.23 artikuluan eta haren Autonomia Estatutua onartu zuen 1979ko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 11. artikuluan xedatutakoaren arabera, eskumena daukala Estatuak ingurumenaren arloan onartutako oinarrizko legeak bere lurraldean garatzeko eta betearazteko.
Hirugarrena. Administrazio publikoen arteko lankidetza-printzipioa betez, Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak aktiboki elkarlanean jardun nahi dutela, klima-aldaketari lotutako politikak garatzeko, beren estrategiak koordinatuz eta gaiari buruzko informazio interesgarria partekatuz.
Laugarrena. 1/2005 Legeak berotegi-efektuko gas-isurpenen baimenen araubidea ezartzen duela, eta han xedatzen dela lege horren aplikazio-eremuko instalazio guztiek berotegi-efektuko gas-isurpenen baimena izan beharko dutela 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera. Baimen hori ematea instalazioa dagoen autonomia-erkidegoko organo eskudunaren ardura izango da.
Baimenak emateko eskumen horri loturik, autonomia-erkidegoei dagokie orobat 1/2005 Legearen arabera:
Emandako isurpen-baimenen aldaketari eta iraungitzeei buruz erabakitzea, eta isurpen-eskubideen erregistro nazionalari erabaki horien berri ematea.
Berotegi-efektuko gas-isurpenen baimenak bost urtetik behin berraztertzea.
Jarraipen-planen eguneratzeak onartzea.
Instalazioaren titularrek urtero bidali behar dituzten isurpenei buruzko txosten egiaztatuak aztertzea eta ontzat eman edo gaitzetsi egiten dituen ebaztea, egiaztatutako isurpenei buruzko datuak isurpen-eskubideen erregistro nazionalean inskribatuz; eta txostenik bidaltzen ez bada, isurpenen zenbatespena eginez eta zenbatespen hori erregistroan inskribatuz.
Zehatzeko ahala, instalazio finkoei dagokienez, 1/2005 Legearen 29.2.4 artikuluan xedatutakoa izan ezik.
Bosgarrena. Kontuan hartuta gaiari buruzko eskumenen banaketa autonomia-erkidegoek beren lurraldean dauden instalazioetan izango dute eskumena eta Konstituzio Auzitegiak, besteak beste, 38/2002 epaian autonomia-erkidegoen lurralde kontzeptuari buruz eginiko interpretazioa, azalpen honetako hirugarren paragrafoan aipaturiko eskumenak egikaritzea ez dagokiela autonomia-erkidegoei, jurisdikziopeko uretan dauden instalazio finkoen kasuan.
Seigarrena. Bereziki, Repsol Investigaciones Petrolíferas enpresa dela Euskadiko kostaldetik zortzi kilometrora jurisdikziopeko uretan petrolioa erauzteko dagoen Gaviota plataformaren titularra, eta plataforma hori 1/2005 Legean aurreikusitako berotegi-efektuko gas-isurpenen baimen-araubideari loturik dagoela. Baina instalazio hori jurisdikziopeko uretan dagoenez, eta, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik kanpo, Estatuko Administrazio Orokorrari egokituko litzaioke azalpen honetako hirugarren paragrafoan zehaztutako eskumenak egikaritzea, petrolioa erauzteko plataforma horri dagokionez.
Zazpigarrena. Autonomia-erkidegoek beren administrazioa sortu dutela eta administrazio horiek badauzkatela, berotegi-efektuko gasak isurtzeko baimenak emateari dagokionez, 1/2005 Legean aurreikusitako eskumen betearazleak egikaritzeko behar beste giza baliabide eta baliabide tekniko. Ez litzateke eraginkorra izango Estatuko Administrazio Orokorrak, 1/2005 Legeak eskatzen dituen alderdi tekniko eta materialak gauzatzeko, antolakuntza-egitura garatu behar izatea petrolioa erauzteko plataformari buruzko eskumenak bere gain hartzeko, araubide horretan dagoen instalazio bakarra baita plataforma. Hori dela-eta, egokia dirudi, petrolioa erauzteko plataformari dagokionez, berotegi-efektuko gasen baimenari lotutako jardunen kudeaketa Euskal Autonomia Erkidegoari gomendatzea.
Zortzigarrena. Kudeaketa-gomendioa administrazio desberdinetako organoen artekoa denez, lankidetza-hitzarmen bat formalizatu behar dela kudeaketa-gomendio hori gauzatzeko, 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 15. artikuluan xedatutakoaren babesean.
Bederatzigarrena. Eraginkortasun- eta koordinazio-printzipioei erantzuten diela Ingurumenaren eta Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren arteko lankidetzak; izan ere, herri-administrazioak direnez, horretara beharturik daude 30/1992 Legearen 3. artikuluaren arabera.
Horretarako, erakunde sinatzaileek honako hitzarmen hau sinatzea erabaki dute, 30/1992 Legearen 15. artikuluaren esparruan kudeaketa-gomendioa formalizatzeko, ondorengo klausula hauen arabera.
KLAUSULAK
Lehenengoa. Helburua.
Hitzarmen honen helburua hauxe da: Ingurumenaren eta Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioak-Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoaren bitartez eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak klima-aldaketaren arloan duten lankidetza sendotzea, eta, bereziki, hirugarren klausulan aipatutako kudeaketa-gomendioa Administrazio autonomikoari eskuordetzea.
Bigarrena. Administrazioen arteko lankidetza.
Ingurumenaren eta Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioa Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoaren bitartez eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila lankidetza estuan arituko dira, klima-aldaketari lotutako ingurumen-politikak garatzeko orduan.
Horretarako, goi-mailako bilera batzuk egingo dituzte urtero, bi administrazioak klima-aldaketari aurre egiteko gauzatzen ari diren murrizte-estrategiei buruzko esperientziak eta informazioa trukatzeko, bai eta klima-aldaketaren eraginak, nazioarteko negoziazioen egoera edo eskura dituzten isurpen-datuak aztertzeko ere, eta bi aldeentzat interesgarriak izan daitezkeen bestelako gai batzuk jorratzeko.
Hirugarrena. Euskadiko kostaldetik zortzi kilometrora petrolioa erauzteko dagoen Gaviota plataformari buruzko isurpen-eskubideen baimenak kudeatzeko gomendioa.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren ardura izango da petrolioa erauzteko plataformari berotegi-efektuko gasak isurtzeko eman beharreko baimenak kudeatzeari lotutako prozedurak izapidetzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko laguntza ematea, bai eta euskarri tekniko, administratibo eta juridikoak ematea ere, honako esparru hauetan:
Berotegi-efektuko gasak isurtzeko baimenak emateko, aldatzeko eta iraungitzeko prozeduren instrukzioa, ebazpen-proposamen bat egin eta Klima Aldaketaren Espainiako Bulegora bidaliz, bulego horrek, 1/2005 Legearen 4.etik 7.era arteko artikuluen arabera, dagozkion ebazpen-eskumenak erabil ditzan.
Berotegi-efektuko gasak isurtzeko baimenak bost urtetik behin berraztertzea, eta, hala dagokionean, beharrezkotzat jotzen diren aldaketen gaineko proposamena egitea, 1/2005 Legearen 4.5 artikuluaren arabera Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoak ebazpena eman dezan.
Jarraipen-planen eguneratzeak onartzeko prozeduraren instrukzioa egiteak, dagokion ebazpen-proposamena prestatuz, 1/2005 Legearen 4.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoak azter eta onar ditzan.
Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoari Isurpen Eskubideen Erregistro Nazionalari jakinarazi beharreko proposamenak igortzea, 1/2005 Legearen 8. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Instalazioaren titularrek isurpenei buruz urtero igorri behar dituzten txosten egiaztatuak onartzeko edo ezesteko prozeduren instrukzioa egitea; edo, instalazioaren titularrek txostenik igorri ez duten kasuan, isurpenen kalkuluari dagokiona. Kasu batean zein bestean, Ingurumen Sailak ebazpen-proposamen bat prestatuko du, Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoak azter eta onar dezan. Proposamena onartuz gero, Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoak kalkuluak Erregistroan inskribatzeko gomendatuko dio Ingurumen Sailari.
Abiaraz daitezkeen zehapen-espedienteak bideratzea, dagozkien ebazpen-proposamenak ere prestatuz. Prozedura horien instrukzioa, betiere, 1/2005 Legean eta 30/1992 Legean eta zehatzeko ahalmena gauzatzeko prozeduraren erregelamendua onartzen duen 1993ko abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera egingo da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren laguntzak honako fase hauek bilduko ditu: prozeduren hastapena, instrukzioa eta antolaketa eta, hala dagokionean, aldez aurreko ekimenen aldia, eta amaierako fasera bitartekoak, bai eta aipaturiko espedienteen ondorioz izan daitezkeen helegite administratibo edo/eta judizialak ere.
Laugarrena. Informazioa emateko eta lankidetzan aritzeko betebeharrak.
Ingurumenaren eta Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioak Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoaren bitartez eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak aldian behin kudeaketa-gomendio honen bitartez egin diren edo egingo diren ekintzen berri emango diote elkarri, eta elkarlanean arituko dira isurpen-eskubideen merkataritza-arauak zuzen aplika daitezen.
Bosgarrena. Eskumenak egikaritzea.
Kudeaketa-gomendio honen xede diren lanak egiteak ez du inolako eragozpenik edo kalterik eragingo hitzarmena sinatu duen herri-administrazio bakoitzak isurpen-eskubideen merkataritza arautzen duen araudiaren arabera dituen eskumenen erabileran.
Seigarrena. Eskumenen titulartasuna.
1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 15. artikuluko 2. paragrafoan xedatutakoaren arabera, gomendio honen bidez ez da inolako eskumenen titulartasuna aldatzen; beraz, Ingurumenaren eta Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioaren esku egongo da aurkez litezkeen helegite eta erreklamazioak ebaztea.
Gomendioko xedapen bakar bat ere ez da alegatu ahal izango Administrazioaren eskumenen bat eskuratzeko, uko egiteko edo eskuordetzeko.
Zazpigarrena. Hitzarmenaren izaera juridikoa.
Hitzarmen honek izaera administratiboa du, eta 2007ko urriaren 30eko 30/2007 Legeak, Sektore Publikoaren Kontratuenak, duen aplikazio-eremutik kanpo geldituko da, lege horren 4.1.c) artikuluaren arabera. Dena dela, legearen printzipioak aplikagarri izango dira hitzarmena aplikatzean sor daitezkeen zalantzak edo hutsuneak argitzeko edo betetzeko.
Hitzarmen honen bidez gauzatutako kudeaketa-gomendioa 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 15. artikuluan xedatutakoari egokituko zaio.
Nolanahi ere, hitzarmen honen interpretazioari, aldaketari, gauzatzeari, indargabetzeari eta ondorioei buruz sor daitezkeen eztabaidak bi aldeen artean ebatziko dira, eta elkarrekin modu adiskidetsuan konponbidea aurkitzeko bide guztiez baliatuko dira horretarako.
Konponbide adiskidetsurik ezean, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organoen eskumenera joko dute liskarrak ebazteko.
Zortzigarrena. Bitariko batzordea.
Hitzarmen honen jarraipena egiteko, interpretatzeko eta betetzeko, bi aldeek bitariko batzorde bat eratzea erabaki dute. Batzordeak lau kide izango ditu: bi Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoak izendatutakoak, eta bi, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak hautatutakoak.
Batzordea aldeetako batek hala eskatutakoan elkartuko da, eta 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, II. tituluko II. kapituluan kide anitzeko organoen funtzionamendurako xedatutakoari egokitu beharko zaio bere jardueran.
Batzordearen bilerak eta bigarren klausulan aipatutako goi-mailakoak aldi berean egin ahal izango dira.
Bederatzigarrena. Hitzarmena suntsiaraztea.
Hitzarmen hau honako arrazoi hauengatik suntsiarazi ahal izango da:
Bi aldeek espresuki hala erabakitzean.
Aldeetakoren batek hitzarmena ez betetzean edota hitzarmena gauzatzerakoan irregulartasun larriak egitean.
Aldeek hitzarmena salatzean.
Indarrean dagoen legedian ezarritako beste edozein arrazoirengatik.
Hamargarrena. Iraupena.
Hitzarmen hau sinatutako egunaren biharamunean sartuko da indarrean, eta hiru urteko iraupena izango du. Gero, automatikoki, urtebeterako luzatuko da, gehienez ere bederatzi urtera arte, salbu eta aldeetako batek espresuki salatzen ez duen; salaketa idatziz egin beharko da, iraupen-aldia amaitu baino hiru hilabete lehenago, gutxienez.
Eta bat datozela adierazteko, alde biek honako hitzarmen hau formalizatzen eta sinatzen dute, ale bitan eta efektu bakarrerako, goiburuan adierazitako tokian eta egunean.
Ingurumenaren eta Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioaren aldetik, Klima Aldaketarako Estatu-Idazkaria,
Teresa Ribera Rodríguez.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aldetik, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko sailburua,
MARIA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


