- 1937/2011 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuari atxikitako kontratazio-mahaia sortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1937/2011 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuari atxikitako kontratazio-mahaia sortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 40
- Hurrenkera-zk.: 877
- Xedapen-zk.: 1937
- Xedapen-data: 2011/12/19
- Argitaratze-data: 2012/02/24
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Ogasun
Testu legala
Azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Erakunde Publikoaren estatutuak ezarri ziren. Dekretu horren 20.4 artikuluak xedatzen duenez, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak beharrezko iritzitako kontratazio-mahaiak sortuko ditu, entitate publikoaren erakundeen tamaina aintzat hartuta, eta Administrazio Kontseiluak horretarako baimena eman ondoren. Mahai horien egitekoa kontratazio-organoari kontratuak esleitzen laguntzea izango da, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 320. artikuluan ezarritako aurreikuspenak betez.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Erakunde Publikoaren estatutuak onartu zituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluak honako hau ezartzen du:
Sortzen diren kontratazio-mahaietako kideak honako hauek izango dira:
Lehendakaria: erakundeko zuzendaritza-kargua, kontratazio-organokoa ez dena.
Bi bokal, kontratazio-organoak izendatutakoak.
Bokal-idazkari bat. Kontratazio-organoak izendatuko du erakundeari atxikita dauden legelarien artetik edo zuzenbidean lizentziatu diren kudeaketa-teknikarien artetik. Lege-aholkulari eta mahaiko idazkari arituko da, hitza zein botoa dituela.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Erakunde Publikoaren Administrazio Kontseiluaren 2011ko urriaren 3ko Erabakiaren bidez (2011ko abenduaren 16ko EHAA, 237. zk.), Gipuzkoako eremu sanitarioan, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratua eratu zen, eta erakunde horren barruan honako hauek zeuden: Zumarragako Ospitalea, Azpeitia, Azkoitia, Legazpia, Zumarraga, Lazkao, Ordizia eta Beasaingo lehen laguntzako unitateak (dagoeneko desagertua den Gipuzkoa-Mendebaldeko eskualdean zeudenak).
Osakidetza Erakunde Publikoaren estatutuetan ezarritako prozedurari jarraiki, eta administrazio-kontratazioa planifikatu eta egikaritzea atzeraezinak direla aintzat hartuta, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratua bateratu eta integratu beharra dago.
Horregatik, Zuzendaritza Nagusi honek, legez eman zaizkion ahalmenez baliatuta, hau
Zumarragako zerbitzu-erakundeko kontratazio-mahaiaren osaerari buruzko aurreko ebazpen guztiak indargabetzea, eta sortu berri den Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuarentzat mahai berri bat sortzea, aurrekoa ordeztuko duena, eta kide hauek izango dituena:
Lehendakaria:
Titularra: Laura Aguirre Alberdi Ekonomia eta Finantzako zuzendaria.
Ordezkoa: M.ª Luz Jáuregui García Zuzendari medikoa.
Lehengo bokala:
Titularra: M.ª Jesús Arocena Ciganda.
Ordezkoa: Ane Miren Arrázola Hernández.
Bigarren bokala:
Titularra: Antonio Bolinaga Carriqui.
Ordezkoak: M.ª Isabel Salegi Mendizabal.
Bokal-idazkaria:
Titularra: M.ª Dolores Blanco Pompeyo.
Ordezkoa: M.ª Teresa Jiménez Sáez.
Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko (4/1999 Legeak aldatua) 107., 114. eta hurrengo artikuluetan ezartzen den moduan, ebazpen honen aurka ez baitu administrazio-bidea amaitzen gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 19a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Deuseztatzen du: 848/1998 ERABAKIA, martxoaren 27koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Zumarragako Ospitaleari atxikitako Kontratazio-Mahaia sortzeko dena.
- Partzialki deuseztatutakoa: 897/2017 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez Goierri-Urola Garaiko erakunde sanitario integratuari atxikitako kontratazio-mahaia sortzen da.


