- 1950/2011 EBAZPENA, 2011ko abenduaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuari atxikitako kontratazio-mahaia sortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1950/2011 EBAZPENA, 2011ko abenduaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuari atxikitako kontratazio-mahaia sortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 27
- Hurrenkera-zk.: 613
- Xedapen-zk.: 1950
- Xedapen-data: 2011/12/19
- Argitaratze-data: 2012/02/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Ogasun
Testu legala
Azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Erakunde Publikoaren estatutuak ezarri ziren. Dekretu horren 20.4 artikuluak xedatzen duenez, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak beharrezko iritzitako kontratazio-mahaiak sortuko ditu, entitate publikoaren erakundeen tamaina aintzat hartuta, eta Administrazio Kontseiluak horretarako baimena eman ondoren. Mahai horien egitekoa kontratazio-organoari kontratuak esleitzen laguntzea izango da, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 320. artikuluan ezarritako aurreikuspenak betez.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Erakunde Publikoaren estatutuak onartu zituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluak honako hau ezartzen du:
Sortzen diren kontratazio-mahaietako kideak honako hauek izango dira:
Lehendakaria: erakundeko zuzendaritza-kargua, kontratazio-organokoa ez dena.
Bi bokal, kontratazio-organoak izendatutakoak.
Bokal-idazkari bat. Kontratazio-organoak izendatuko du erakundeari atxikita dauden legelarien artetik edo zuzenbidean lizentziatu diren kudeaketa-teknikarien artetik. Lege-aholkulari eta mahaiko idazkari arituko da, hitza zein botoa dituela.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Erakunde Publikoaren Administrazio Kontseiluaren 2011ko urriaren 3ko Erabakiaren bidez (2011ko abenduaren 16ko EHAA, 237. zk.), Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratua Gipuzkoako osasun-barrutiaren lurralde-eremuan eratu zen, eta erakunde horren barruan honako hauek zeuden: Mendaroko Ospitalea, Ermu, Eibar, Torreku, Elgoibar eta Debako lehen laguntzako unitateak (dagoeneko desagertua den Gipuzkoa-Mendebaldeko eskualdean zeudenak).
Osakidetza Erakunde Publikoaren estatutuetan ezarritako prozedurari jarraiki, eta administrazio-kontratazioa planifikatu eta egikaritzea atzeraezinak direla aintzat hartuta, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratua bateratu eta integratu beharra dago.
Horregatik, Zuzendaritza Nagusi honek, legez eman zaizkion ahalmenez baliatuta, honako hau
Mendaroko Ospitaleko zerbitzu-erakundeko kontratazio-mahaiaren osaerari buruzko aurreko ebazpen guztiak indargabetzea, eta sortu berri den Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuarentzat mahai berri bat sortzea, aurrekoa ordeztuko duena, eta kide hauek izango dituena:
Lehendakaria:
Titularra: Fernando Martín Navascues - Ekonomia eta Finantzako zuzendaria
Ordezkoak: Constancio Núñez Gañan - Erosketetako burua
Lehenengo bokala:
Titularra: Nicolás Gurrutxaga Arrillaga
Ordezkoak: Iñaki Urquidi Valmaña
Joaquín Martínez Navarro
Peio Arrosagaray Echepare
Bigarren bokala:
Titularra: Nerea Larrañaga Garaikoetxea
Ordezkoak: Alberto Ariz Eskisabel
Ricardo Bastida Rementeria
Goretti Urcelay Zaldua
Bokal-idazkaria:
Titularra: Francisco Urtusagasti Orue
Ordezkoak: Antonio Bellido García
Ana Mendiola Azurmendi
Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (4/1999 Legeaz aldatua) 107., 114. eta hurrengo artikuluetan ezartzen den moduan, ebazpen honen aurka ez baitu administrazio-bidea amaitzen gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 19a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: ERABAKIA, 2011ko urriaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena. Honen bidez, Gipuzkoako Osasun Barrutian Debagoieneko, Debabarreneko eta Goierri-Urola Garaiko erakunde sanitario integratuak sortzen dira, Gipuzkoa Ekialdek
- Deuseztatzen du: 1516/1998 ERABAKIA, uztailaren 10ekoa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Mendaroko Ospitaleari atxikitako Kontratazio Mahaia sortzeko dena.


