- EBAZPENA, 2011ko abenduaren 21ekoa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena. Ebazpen honen bidez indargabetu egiten da Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen 2011ko azaroaren 24ko Ebazpena; ebazpen horren bitartez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko abuztuaren 30eko Aginduan (2011ko abenduaren 19ko EHAA) araututako laguntzak ematen dira, 2010-2011 ikasturtean, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko abenduaren 21ekoa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena. Ebazpen honen bidez indargabetu egiten da Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen 2011ko azaroaren 24ko Ebazpena; ebazpen horren bitartez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko abuztuaren 30eko Aginduan (2011ko abenduaren 19ko EHAA) araututako laguntzak ematen dira, 2010-2011 ikasturtean, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 2
- Hurrenkera-zk.: 35
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/12/21
- Argitaratze-data: 2012/01/03
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2010-2011 ikasturtean, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuetan eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan atzerriko hizkuntzak indartzeko ikastaroak eta berrikuntza-jarduerak egin ditzaten.
Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen 2011ko azaroaren 24ko Ebazpena 2011ko abenduaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (238. zk.), eta beraren bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko abuztuaren 30eko Aginduan (2011ko abenduaren 19ko EHAA) araututako diru-laguntzak ematen dira, 2010-2011 ikasturtean, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuetan eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan atzerriko hizkuntzak indartzeko ikastaroak eta berrikuntza-jarduerak egin ditzaten. Bada, ebazpen honen bidez indargabeturik geratzen da azaroaren 24ko Ebazpena (2011ko abenduaren 19ko EHAA).
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 21a.
Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea,
JOSÉ CARLOS CRESPO VELASCO.


