- 860/2011 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena; honen bitartez, laguntzak ematen dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileek ikasketak handitu ditzaten. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu860/2011 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena; honen bitartez, laguntzak ematen dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileek ikasketak handitu ditzaten.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 10
- Hurrenkera-zk.: 221
- Xedapen-zk.: 860
- Xedapen-data: 2011/12/21
- Argitaratze-data: 2012/01/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 14ko 1204/2011 Ebazpenaren bidez, osasun-arloan etengabeko prestakuntza-ikasketak estatuko zentro edo instituzio ospetsuetan eta estaldura-aldiaren barruan, hau da, 2010eko irailaren 1etik 2011ko abuztuaren 31ra bitartean burutzeko laguntzak emateko deialdia egin zen. Ebazpen horren hamargarren oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdia Giza Baliabideetako zuzendariak ebatziko du, Balorazio Batzordearen proposamena aintzat hartuta, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Aurreko guztiagatik, eta balorazio-batzordearen proposamena aintzat hartuta, hau
Lehenengoa. Ikasketak handitzeko laguntzak ematea I. eranskinean adierazten diren lagunei eta bertan azaltzen den diru-kopuruaren arabera.
Bigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Hirugarrena. Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatua), Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta, azkenik, Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari (Araba kalea 45, 01006, Vitoria-Gasteiz). Horretarako epea hilabetekoa izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 21a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendaria,
TOMÁS MENDOZA CARNICERO.
(Ikus .PDF)


