- EBAZPENA, 2011ko abenduaren 22koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, «Mendia» ENSaren desegitea eta deuseztapena Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatu dela argitara ematekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko abenduaren 22koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, «Mendia» ENSaren desegitea eta deuseztapena Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatu dela argitara ematekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 26
- Hurrenkera-zk.: 600
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/12/22
- Argitaratze-data: 2012/02/06
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Ogasun; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuaren bidez Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari esleitu zitzaizkion eginkizunak betetzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa sortu zuen martxoaren 14ko 53/1983 Dekretua kontuan hartuz.
Eta eraldaketarako nekazaritza-sozietateak arautzen dituen abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretuan, bereziki 13. eta 14. artikuluetan, eta aplikatzekoak diren gainontzeko arauetan finkatutakoaren arabera, honako hau
Argitara ematea egoitza soziala Alegria-Dulantzin (Araba) daukan «Mendia» eraldaketarako nekazaritzasozietatearen (zk.:148) desegitea eta deuseztapena 2011ko abenduaren 22an inskribatu dela Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan. Argitalpen hau, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroko Inskripzio Liburuaren ondorioa da.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 22a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
MARÍA PILAR SANTAMARÍA MARTÍNEZ.


