Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2011ko abenduaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez handitu egiten baita ordainketa eskuordetuaren eraginpean dauden eta erretiro partziala hartu duten langileei lanaldi partzialeko kontratuak egiteko itunpeko ikastetxe pribatuetara zuzendutako dirulaguntza-deialdiaren guztizko zenbatekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2011ko abenduaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez handitu egiten baita ordainketa eskuordetuaren eraginpean dauden eta erretiro partziala hartu duten langileei lanaldi partzialeko kontratuak egiteko itunpeko ikastetxe pribatuetara zuzendutako dirulaguntza-deialdiaren guztizko zenbatekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 23
  • Hurrenkera-zk.: 544
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/12/29
  • Argitaratze-data: 2012/02/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2011ko ekainaren 22an emandako Aginduak ordainketa eskuordetuaren eraginpean dauden eta erretiro partziala hartu duten langileei lanaldi partzialeko kontratuak egiteko itunpeko ikastetxe pribatuetarako dirulaguntzak deitzen ditu (2011-07-13ko EHAA.) Agindu horren 5. artikuluan ezartzen denez, deialdira gehienez ere 3.607.052,52 euro zuzenduko dira eta guztizko aurrekontu hori eguneratu ahal izango da, beti ere eguneratze hori kredituen atxikidurari edo aurrekontu-aldaketari buruz indarrean dagoen legerian ezarritako araubidearen arabera egingo delarik eta eguneratzearen berri Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpenaren bidez emango delarik.

Kontuan izanda, dirulaguntza-deialdi hori ebazteak berekin dakartzan diru-premiak eta 2011ko ekainaren 22ko Aginduko 5. artikulua (2011-07-13ko EHAA) betez, hau

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.