- EBAZPENA, 2011ko abenduaren 30ekoa, Ikastetxeen zuzendariarena; honen bidez, CPEIPS San José HLBHIP ikastetxeari diru-laguntza ematen zaio 2.0 Eskola proiektuan jasotako ekintzak gauzatzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2011ko abenduaren 30ekoa, Ikastetxeen zuzendariarena; honen bidez, CPEIPS San José HLBHIP ikastetxeari diru-laguntza ematen zaio 2.0 Eskola proiektuan jasotako ekintzak gauzatzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 59
- Hurrenkera-zk.: 1398
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/12/30
- Argitaratze-data: 2012/03/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Ikastetxeen zuzendariak 2011ko azaroaren 29an emandako Ebazpena 2011ko abenduaren 23an argitaratu zen EHAAn (242. zk.). Bertan, argitara eman zen itunpeko ikastetxe pribatuek zer diru-laguntza jasoko duten 2.0 Eskola proiektuan jasotako ekintzak gauzatzeko.
Aipaturiko ebazpen horretan ez da agertzen CPEIPS San José HLBHIP ikastetxea. Baina eskaera sasoiz egin zuen, hala egiaztatzen baitu Saileko sarrera erregistro-liburuak.
Aurkeztutako eskabidea eta deialdiaren bosgarren artikuluan adierazitako irizpideak ikusita, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hau
Lehenengoa. CPEIPS San José HLBHIP ikastetxeari 4.702,39 euroko diru-laguntza ematea 2.0 Eskola proiektuan jasotako ekintzak gauzatzeko.
Bigarrena. Diru-laguntza 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren zortzigarren artikuluan ezarritako irizpideen arabera jasoko da.
Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea, eta beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, Ebazpen hau argitaratu eta hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 30a.
Ikastetxeen zuzendaria,
MARCELINO HERNÁNDEZ GARDUÑO.


