- EBAZPENA, 2012 urtarrilaren 2koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (472/2011 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak epatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012 urtarrilaren 2koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 6 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (472/2011 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak epatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 17
- Hurrenkera-zk.: 379
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/01/02
- Argitaratze-data: 2012/01/25
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (472/2011 prozedura laburtua) Herrizaingoko sailburuaren 2011ko irailaren 13ko Aginduaren aurka aurkeztu da. Izan ere, agindu horren bitartez ez zen onartu Herrizaingo Sailaren Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2011ko apirilaren 4ko Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Aipatutako 2011ko apirilaren 4ko Ebazpenak, Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Herritarren Segurtasuneko Ofizialondoko kategorian karreradun funtzionario izendatzen dituen 2011ko martxoaren 28ko Ebazpena Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean noiz jarri zen iragartzen zuen. Eta Epaitegiak jatorrizko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu duela aintzat hartuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran, eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin dezaten.
Arkauti, 2012ko urtarrilaren 2a.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,
ELENA MORENO ZALDIBAR.


