- EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 9koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, zeinen bidez zuzentzen baita «Kale antzerkia bultzatuz» programari emandako laguntzen berri ematen duen 2011ko abenduaren 5eko Ebazpena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 9koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, zeinen bidez zuzentzen baita «Kale antzerkia bultzatuz» programari emandako laguntzen berri ematen duen 2011ko abenduaren 5eko Ebazpena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 21
- Hurrenkera-zk.: 503
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/01/09
- Argitaratze-data: 2012/01/31
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
«Kale antzerkia bultzatuz» programari emandako laguntzen berri ematen duen Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen 2011ko abenduaren 5eko Ebazpenaren eranskinean era horretako akatsak egin direnez, zuzendu egin behar dira. Ebazpen hori 2012ko urtarrilaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (1. zenbakia).
Aipatu eranskinean, akats batengatik ez dira agertzen 2011ko ekitaldiko onuradunak.
Ondorioz, honako hau
Lehenengoa. «Kale antzerkia bultzatuz» programari emandako laguntzen berri ematen duen Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen 2011ko abenduaren 5eko Ebazpenaren eranskina aldatzea. Ebazpen honi erantsi zaio idazketa berria.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 9a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.
(Ikus .PDF)


