- EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 9koa, Teknologiako zuzendariarena, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2008ko abuztuaren 4ko Aginduan 2011. urterako ezarritako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen duena. Agindu horren bidez, Kooperatiba Ikerketarako Zentroen kategorian kreditatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteentzako laguntzak arautzen dira. KIZ Programa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 9koa, Teknologiako zuzendariarena, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2008ko abuztuaren 4ko Aginduan 2011. urterako ezarritako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen duena. Agindu horren bidez, Kooperatiba Ikerketarako Zentroen kategorian kreditatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteentzako laguntzak arautzen dira. KIZ Programa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 24
- Hurrenkera-zk.: 569
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/01/09
- Argitaratze-data: 2012/02/03
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa
Testu legala
Diru-laguntza publikoak emateko, ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela-eta, Kooperatiba Ikerketarako Zentroen kategorian kreditatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteentzako laguntzak (KIZ programa) arautzen dituen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2008ko abuztuaren 4ko Aginduak honako hau xedatzen du: laguntzak emateko ebazpenak banan-banan jakinarazi beharko zaizkie interesdunei, eta horretaz gain, onuradunen eta emandako diru-laguntzen diru-zenbatekoen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Kooperatiba Ikerketarako Zentroen kategorian kreditatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteentzako laguntzak (KIZ programa) arautzen dituen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2008ko abuztuaren 4ko Aginduaren 12. artikuluko 3. puntuan ezarritakoarekin bat etorriz, Teknologiako zuzendariak, honako hau
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 9a.
Teknologiako zuzendaria,
EDORTA LARRAURI TERÁN.
(Ikus .PDF)


