Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 9koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2011ko onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa -Gaitek programa- arautzen duen agindu hori, 2009ko abenduaren 23ko Aginduak aldatu zuen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 9koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2011ko onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa -Gaitek programa- arautzen duen agindu hori, 2009ko abenduaren 23ko Aginduak aldatu zuen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 24
  • Hurrenkera-zk.: 573
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/01/09
  • Argitaratze-data: 2012/02/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela-eta, produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa Gaitek programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko Aginduak 19. artikuluko 5. paragrafoan ezartzen duenez, eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio ebazpena, eta, horretaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian esleipendunen zerrenda argitaratuko da.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak lagundu du programa hau finantzatzen; horrenbestez, Europako Erkidegoko araudian informazioari eta publizitateari buruz xedatzen diren betekizunak bete beharko dira.

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriaz, hau