Euskadi.eus
  • 13/2012 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten kategorian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria osasun teknikari espezialisten lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetakoak izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

13/2012 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten kategorian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria osasun teknikari espezialisten lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 18
  • Hurrenkera-zk.: 408
  • Xedapen-zk.: 13
  • Xedapen-data: 2012/01/09
  • Argitaratze-data: 2012/01/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoarekin eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoarekin, honako hau

Lehenengoa. Oinarri hauen xede diren hautaketa-probak deitzea.

Bigarrena. Osasun teknikari espezialisten lanbide taldeko Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten kategorian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean daudenak. Aipatu kategoria osasun teknikari espezialisten lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundeetan izango dira.

Hirugarrena. Ebazpen honen II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena. Merituen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.

Bosgarrena. Dagokion gai-zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.

Seigarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezarrita baitago lege eta dekretu hauetan: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea; eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 9a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

  1. Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.

  1. Deialdi honen xede izango dira Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten kategoriako destinoak. II. eranskinean agertzen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundetakoak izango dira. Destino horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira 2011rako deitzen den lekualdatze-lehiaketa erabaki ahala.

  2. Deitutako destinoen % 5 pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Oinarri orokorren arabera eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehazten direnean erabakiko da zenbatekoa den kopuru hori.

  1. Izangaiek bete beharreko baldintzak.

    Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean, oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, kasua bada destinoa esleitzen dela, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:

    1. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Diagnostikorako Irudian Goi Mailako Teknikari titulazioa edo baliokidea izatea edo izateko moduan egotea, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

    2. Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.

    3. Inskripzio-eskubide hauek ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epe barruan, eskainitako destinoen titulazio-taldearen arabera:

      C1 taldea (antzinako C taldea): 15 euro.

  2. Oposizio lehiaketaren nondik norakoa.

  1. Oposizioaldia.

    Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira, gai zerrenda orokorra eta gai zerrenda komuna dagozkio.

    Era berean, aipatu eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.

  2. Oinarri orokorretako 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien zerrendaren ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:

    Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Diagnostikorako Irudian Goi Mailako teknikari titulazioaren edo baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

  3. Lehiaketaldia.

    Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

  4. 1984ko ekainaren 14a baino lehenagotik Teknikari Espezialistaren zerbitzuak eskaintzen dituen Erizaintzako Laguntzailea.

    Osakidetza-osasun zerbitzuan Erizaintzako Laguntzaile kategoriako erizaintzako laguntzaile plaza daukaten langileek, 1984ko ekainaren 14ko Agindua indarrean jarri zenean osasun-arloko teknikari espezialista lanetan jardun baziren, eskabideak aurkezteko azken egunean dagokien espezialitateko Osasun arloko Teknikari Espezialista titulazioa baldin badaukate, eta plaza lortzen badute, gaur egun betetzen ari diren plaza eta destinoan jarraitu eta lanbide-kategoria berria finkatzeko aukera daukate.

    Sarbide-modalitate honetan lehiatu nahi dutenek espresuki utzi behar dute hori jasota dagokion eskabidean.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian aurreikusitakoaren arabera, 40 destino deitzen dira.

Deitutako destino-kopurua alda liteke, 2011n deituko den lekualdaketa-lehiaketaren ondorioz.

  1. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren osasun-zerbitzu erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.

  1. Lan-esperientzia (gehienez, 55 puntu).

    Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

    Guztizko denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

  1. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo Komunitate Autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo herri administrazioetako edozein erakundetan dagokion espezialitatean teknikari espezialista gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europako Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzuak barne: 0,30 puntu.

    Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurretiko zerbitzuak:

    1. E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.

    2. D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

    3. C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko.

    4. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.

      Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

      Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.

      1. Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 25 puntu).

        Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza balioztatuko da:

        1. Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 6 puntu):

          Dagokion espezialitatean teknikari espezialistaren ikasketetan edo baliokideetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, heziera politikoa, heziketa fisikoa eta hizkuntza):

          Ohorezko matrikula bakoitzeko: 06 puntu.

          Bikain bakoitzeko: 0,4 puntu.

        1. Etengabeko prestakuntza (gehienez, 20 puntu):

          Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

          (Ikus .PDF)

          Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko, ikastaroko gehienez 20 kreditu onartuko direlarik.

          Ikastaroaren gutxieneko ordu-kopurua edo kredituen baliokidetza ordutan adierazten ez duten ziurtagirietan edo bai ordu-kopurua bai prestakuntza ematen duen administrazio publikoak onartutako kredituen baliokidetza ordutan jasotzen dutenetan, epaimahaiak, aurkeztutako ziurtagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

          Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak baloratuko dira, eta baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

        2. Irakaslanak (gehienez, 6 puntu):

          Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,050 puntu.

        3. Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 10 puntu):

          Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

          Txosten bakoitzeko: 2 puntu.

          Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.

          Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu.

          Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

          Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

          Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

          1. Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

      2. Euskara.

  2. HE: 18 puntu.

  1. HE: 9 puntu.

  1. Osasun teknikari espezialisten lanbide taldeko erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten kategoriako merezimenduen gai zerrenda orokorra.

    1. Erradiologia Digitalari buruzko oinarrizko kontzeptuak: HIS, RIS, DICOM, PACS, Telerradiologia.

    2. Erradiodiagnostikoaren oinarriak.

    3. Ultrasoinuen ezaugarri fisikoak eta oinarriak, tomografia konputarizatua eta Erresonantzia Magnetikoa.

    4. Kontraste-baliabideak erradiologian, ultrasoinu eta erresonantzia magnetikoan.

    5. Erradiobiologia eta Erradiobabesa. Kalitate Garantia Erradiodiagnostikoan.

      Toraxa, bihotza eta hodi handiak eta interbentzionismoa.

    6. Toraxeko teknika eta anatomia erradiologikoa.

    7. Parenkima-gaixotasuna eta birika-interstizioko patologia.

    8. Albeoloko eta aire bideetako gaixotasuna.

    9. Biriketako eta arnasbideetako neoplasia.

    10. Pleura.

    11. Mediastinoa.

    12. Traumatismo torazikoa.

    13. Biriketako enbolismoa.

    14. Sortzetiko bihotz-gaixotasuna.

    15. Hartutako gaixotasun kardiobaskularra.

    16. Tumore kardiakoak eta patologia perikardikoa.

    17. Gaixotasun koronarioa.

    18. Aorta-disekzioa.

    19. Abdomeneko, pelbiseko eta gorputz-adarretako hodi handien patologia.

    20. Kaba zainaren eta zain handien (tronbosia) patologia.

    21. Aorta-gaineko enborrak eta garuneko baskularizazioa Irudi bidez aztertzea.

    22. Diagnostiko-angiografiaren oinarrizko kontzeptuak.

    23. Interbentzionismo baskularraren eta ez-baskularraren oinarriak.

      Neuroerradiologia. Burua eta lepoa

    24. Nerbio-Sistema Zentraleko sortzetiko lesioak.

    25. Substantzia zuriaren gaixotasuna.

    26. Infekzioa, hantura eta mielina kaltetzen duen gaixotasuna.

    27. Gaixotasun zerebro baskularra.

    28. Neoplasiak eta masa intrakranialak.

    29. Hipofisi-patologia.

    30. Kranio-entzefaloko eta aurpegiko traumatismoa.

    31. Bizkarrezurra: patologia traumatikoa, infekziosoa, endekapenezkoa eta neoplasikoa.

    32. Muina: neoplasia eta konpresio-prozesuak eta mielina kaltetzen duten prozesuak.

    33. Belarria eta hezur tenporala.

    34. Orbita.

    35. Sinu paranasalak, sudur-barrunbea eta beheko masailezurra. Aho-barrunbeko patologia.

    36. Tiroidea eta paratiroidea irudi-teknikekin aztertzea.

    37. Laringea, faringea, listu-guruina eta masak lepoan.

      Abdomena.

    38. Hestegorri, urdail eta duodenoaren azterketa.

    39. Hantura-gaixotasuna, buxadura eta heste meharreko tumoreak.

    40. Heste lodia irudi bidez aztertzea. Uzki-ondestearen balorazioa.

    41. Mesenterio eta pareta abdominalaren patologia. Herniak.

    42. Gibela eta behazunbidea.

    43. Pankrea, barea eta peritoneoa irudi bidez aztertzea.

    44. Sistema genitourinarioko anatomia eta aldaerak.

    45. Giltzurruna: infekzioa, traumatismoa, masak.

    46. Litiasia eta buxadura: irudi bidezko azterketa.

    47. Ureter, maskuri eta uretraren azterketa (infekzioa, tumoreak).

    48. Ugaltze-aparatu maskulinoa baloratzea (prostata, semen-besikulak, zakila).

    49. Eskroto-patologia.

    50. Gibeleko eta giltzurrunetako transplantea.

    51. Giltzurrun gaineko eta peritoneo atzeko patologia aztertzea.

    52. Emakumezkoen pelbisa: obulutegia eta uteroko patologia.

    53. Pankrea-tumore endokrinoak, kartzinoideak, neoplasia endokrino anizkoitza

    54. Abdomen-pelbiseko traumatismoak.

    55. Gestazioaren azterketa-protokoloa lehen, bigarren eta hirugarren hilabetean. Orokortasunak, fetuaren hazkundea, fetuaren ongizatea eta anomaliak eta malformazioak bilatzea.

    56. Haurdunaldi ektopikoa eta gestazio anizkoitza.

      Titiak

    57. Diagnostiko-kategoriak mamografian, ekografian eta erresonantzia magnetikoan. Titietako minbizia goiz detektatzea.

    58. Titietako masen ebaluazioa eta algoritmo diagnostikoa.

    59. Titietako kaltzifikazioen ebaluazioa.

    60. Titietako patologia onbera. Gizonezkoen titiak.

    61. Titietako biopsia perkutaneoa eta bestelako interbentzio-prozedurak.

      Muskulu eskeletikoa.

    62. Sortzetiko anomaliak eta garatutakoak.

    63. Infekzio eta gaixotasun metabolikoak.

    64. Hezur eta alde bigunetako tumoreak eta pseudotumore-lesioak.

    65. Artropatiak.

    66. Hezurretako eta alde bigunetako traumatismoak.

    67. Patologia ortopedikoa irudi bidez aztertzea.

    68. Operazio osteko irudia eta protesiena baloratzea sistema muskulu eskeletikoan.

    69. Osteoporosia.

      Pediatria

    70. Jaioberriaren, bularreko haurraren eta haurraren torax pediatrikoa

    71. Irudi diagnostiko gastrointestinala pediatrian.

    72. Uroerradiologia pediatrikoa.

    73. Hezur-displasiak. Pediatrian sistema muskulu eskeletikoa irudi bidez diagnostikatzea.

    74. Neuroirudia: garapeneko anomaliak eta Nerbio-Sistema Zentraleko tumoreak pediatrian.

  2. Gai-zerrenda komuna.

    1. Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema. Antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak.

    2. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrenda. Erakunde Zentrala: eraketa. Zerbitzu-erakundeak: legezko aitorpena.

    3. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

    4. Kronikotasunaren erronka Euskadin: proiektu estrategikoak.

      BIBLIOGRAFÍA:

    1. Dähnert W. Radiology review manual. 4.ª ed. Lippincott williams& wilkins; 2007ko apirila. ISBN-10:0-7817-6620-6. ISBN-13:978-0-7817-6620.3.

    2. Weissleder R., Rieumont MJ, Wittenberg J. Primer of Diagnostic imaging, 2.ª ed. Mosby; Nov 2006. ISBN-13:978-0-323-04068-6; ISBN-10: 0-323-04068-3.

    3. Pedrosa CS, Casanova R. Diagnóstico por imagen, 2.ª ed. (5 vols.) Mc. Graw-Hill Interamericana; 2000. ISBN: 8448601440.

    4. Osborn AG. Neurorradiología diagnóstica. Mosby/Doyma; 1996. ISBN: 8581741191.

    5. Harnsberger HR Handbook of Head and Neck Imaging, 2.ª ed. Mosby; 1995. ISBN: 0815142331.

    6. Haaga JR, Lanzieri CF, Gilkeson RC. TC y RM. Diagnóstico por imagen del cuerpo humano. Elsevier; 2004. ISBN: 8481747033.

    7. ACR / SERAM. BI-RADS. Sistema de informes y registro de datos de imagen de mama. Atlas de diagnóstico por la imagen de mama. Mamografía, ecografía, resonancia magnética. Ed. Campillo Nevado.; 2006. ISBN: 8461109112.

    8. Resnick D., Kransdorf MJ. Bone and joint imaging. 3.º ed. Elsevier Saunders; 2005. ISBN: 0721602703.

    9. Pediatric diagnostic imaging. 2VM. 2.502 pag. Ed.Mosby Philadelphia ISBN: 0-323-0-1109-8.

      GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFÍA:

    1. 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10. eta 11. artikuluak).

    2. 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena (1., 3., 6., 9. eta 13. artikuluak).

    3. 175/1989 Dekretua, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharren karta onartzen duena (1., 2., 3. eta 4. artikuluak).

    4. Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategia: proiektu estrategikoak.

      Ataria: http://cronicidad.blog.euskadi.net.