- 15/2012 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartu egiten dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan, teknikari espezialista profesionalen kategorian (Informatikako teknikari lanpostu funtzionala), lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria teknikari espezialista profesionalen lanbide taldekoa da, eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetakoa - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu15/2012 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartu egiten dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan, teknikari espezialista profesionalen kategorian (Informatikako teknikari lanpostu funtzionala), lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria teknikari espezialista profesionalen lanbide taldekoa da, eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetakoa
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 18
- Hurrenkera-zk.: 410
- Xedapen-zk.: 15
- Xedapen-data: 2012/01/09
- Argitaratze-data: 2012/01/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoarekin eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoarekin, honako hau
Lehenengoa. Oinarri hauen xede diren hautaketa-probak deitzea.
Bigarrena. Teknikari espezialista profesionalen kategorian (Informatika teknikari lanpostu funtzionala) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean agertzen direnak daudenak. Aipatu kategoria kategoria teknikari espezialista profesionalen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundeetan izango dira.
Hirugarrena. Ebazpen honen II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena. Merituen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.
Bosgarrena. Dagokion gai-zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.
Seigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 9a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.
Deialdi honen xede izango dira teknikari espezialista profesionalen lanbide taldeko Informatikako teknikari espezialisten kategoriako destinoak. II. eranskinean agertzen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundetakoak izango dira. Destino horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira, 2011rako deitzen den lekualdatze-lehiaketa erabaki ahala.
Deitutako destinoen % 5 pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Oinarri orokorren arabera eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehazten direnean erabakiko da zenbatekoa den kopuru hori.
Izangaiek bete beharreko baldintzak:
Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean, oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, kasua bada destinoa esleitzen dela, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako egindako Sistema informatikoetako Administrazioko goi mailako teknikari edo Aplikazio informatikoen garapeneko goi mailako teknikari titulazioa edo baliokidea izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretuko I. eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.
Inskripzio-eskubide hauek ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epe barruan, eskainitako destinoen titulazio-taldearen arabera:
C1 taldea (antzinako C taldea): 15 euro
Oposizio lehiaketaren nondik norakoa.
Oposizioaldia.
Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira, gai zerrenda orokorra eta gai zerrenda komuna dagozkio.
Era berean, aipatu eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.
Oinarri orokorretako 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien zerrendaren ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako egindako Sistema informatikoetako Administrazioko goi mailako teknikari edo Aplikazio informatikoen garapeneko goi mailako teknikari titulazioa edo baliokidea izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretuko I. eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian aurreikusitakoaren arabera, 19 destino deitzen dira. Deitutako destino-kopurua alda liteke, 2011n deituko den lekualdaketa-lehiaketaren ondorioz.
oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren osasun-zerbitzu erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.
TEKNIKARI ESPEZIALISTA PROFESIONALEN LANBIDE TALDEKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA PROFESIONAL KATEGORIAKO (INFORMATIKAKO TEKNIKARIEN LANPOSTU FUNTZIONALA) MEREZIMENDUEN BAREMOA; destinoa: osakidetza-euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeak
Lan-esperientzia: gehienez, 55 puntu.
Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.
Guztizko denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo Komunitate Autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo edozein herri administraziotako erakundetan deitutako postuko espezialitatean profesionala den teknikari espezialista gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzua barne: 0,30 puntu.
Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurretiko zerbitzuak:
E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.
D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.
C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko.
Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.
Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 25 puntu).
Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza balioztatuko da:
Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 6 puntu):
Dagokion espezialitatean teknikari espezialistaren ikasketetan edo baliokideetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, heziera politikoa, heziketa fisikoa eta hizkuntza):
Ohorezko matrikula bakoitzeko: 06 puntu.
Bikain bakoitzeko: 0,4 puntu
Etengabeko prestakuntza (gehienez, 20 puntu):
Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
(Ikus .PDF)
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko, ikastaroko gehienez 20 kreditu onartuko direlarik.
Ikastaroaren gutxieneko ordu-kopurua edo kredituen baliokidetza ordutan adierazten ez duten ziurtagirietan edo bai ordu-kopurua bai prestakuntza ematen duen administrazio publikoak onartutako kredituen baliokidetza ordutan jasotzen dutenetan, epaimahaiak, aurkeztutako ziurtagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak baloratuko dira, eta baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.
Irakaslanak (gehienez 6 puntu):
Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,050 puntu.
Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 10 puntu):
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:
Txosten bakoitzeko: 2 puntu.
Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: puntu 1.
Mahai-inguru bakoitzeko: puntu 1.
Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.
Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).
Euskara.
2HE: 18 puntu.
1HE: 9 puntu.
Teknikari profesionalen lanbide taldeko informatikako gai zerrenda orokorra.
Ordenagailu pertsonalak: arkitektura eta osagarriak.
Sistema operatiboak. Ezaugarriak eta osagai-elementuak.
Sistema informatikoen bizi-zikloa. Garapen metodologiak.
Datuen kontzeptu-eredua. Erlazio eta normalizazio-eredua.
Datu-baseen galdeketa-lengoaia estandarra. SQL. Oinarrizko sententziak. Prozedurak eta funtzioak.
Windows 7. Ezaugarri berriak eta Kudeaketa.
Windows Server 2008. Active Directory-ren oinarrizko kontzeptuak eta kudeaketa.
Ms Exchange Server 2010. Kudeaketa-oinarriak.
Sareak: Elementu aktiboak. OSI eredua.
Segurtasun informatikoa: oinarrizko kontzeptuak eta segurtasuna sareetan.
Datuak Babesteko Lege Organikoa (DBLO). Indarrean dagoen legedia.
Sinadura digitala: indarrean dagoen legedia.
Internet. Zerbitzuak: posta elektronikoa; WWW, FTP, Telnet. HTTP, HTTPS eta SSL Protokoloak.
Business Intelligence: Oinarriak eta teknologiak.
Help Desk eta erabiltzailearen atentzioa. ITIL. Oinarrizko kontzeptuak eta zerbitzuaren eragiketa.
Gai-zerrenda komuna.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema. Antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrenda. Erakunde Zentrala: eraketa. Zerbitzu-erakundeak: legezko aitorpena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.
Kronikotasunaren erronka Euskadin: proiektu estrategikoak.
BIBLIOGRAFIA:
El PC. Hardware y Componentes. Edición 2010. Herrerías Rey Juan Enrique. Anaya Multimedia. ISBN-13: 9788441527171.
Fundamentos de Sistemas Operativos. Teoría y ejercicios resueltos. Quesada Arencibia, Alexis; Candela Solá, Santiago; García Rodríguez, Carmelo Rubén, (aut.). Ediciones Paraninfo. S.A. ISBN: 8497325478 ISBN-13: 9788497325479.
Análisis y diseño de aplicaciones informáticas de gestión. Piattini Velthuis, Mario G.... [et al.], (aut.). Ra-Ma, Librería y Editorial Microinformática. ISBN: 847897587X ISBN-13: 9788478975877.
Fundamentos de sistemas de bases de datos. Elmasri, Ramez; Navathe, Shamkant, (aut.). Díaz Martín, José Manuel, (tr.). Pearson Addison-Wesley. ISBN: 8478290850 ISBN-13: 9788478290857.
SQL. Charte Ojeda, Francisco, (aut.). Anaya Multimedia-Anaya Interactiva. ISBN: 8441526087 ISBN-13: 9788441526082.
Windows 7. Dans Álvarez de Sotomayor, Pedro, (aut.). Anaya Multimedia-Anaya Interactiva. ISBN: 8441526613 ISBN-13: 9788441526617.
Windows Server 2008. Guía del Administrador. Stanek, William R., (aut.). Gutiérrez Gallardo, Juan Diego, (tr.). Anaya Multimedia-Anaya Interactiva. ISBN: 8441524157 ISBN-13: 9788441524156.
Exchange Server 2010. Guía del Administrador. William R. Stanek (Autor). ISBN-10: 8441527407 ISBN-13: 9788441527409.
Redes. Black, Uyless D., (aut.). Casanova Fernández, Vanesa, (tr.). Anaya Multimedia-Anaya Interactiva. ISBN: 8441526591 ISBN-13: 9788441526594.
Seguridad informatica. Seoane Ruano, César... [et al.], (aut.). McGraw-Hill / Interamericana de España, S.A. ISBN: 8448171373 ISBN-13: 9788448171377.
Datuak Babesteko Lege Organikoa (DBLO). Indarrean dagoen legedia.
Sinadura digitala: indarrean dagoen legedia.
Redes de ordenadores e Internet. Gómez Vieites, Álvaro, (aut.). Ra-Ma, Librería y Editorial Microinformática. ISBN: 8499640370 ISBN-13: 9788499640372.
Introducción al Business Intelligence. Curto Díaz, Josep, (aut.). Conesa Caralt, Jordi, (coord.). Editorial UOC, S.L. ISBN: 8497888863 ISBN-13: 9788497888868.
Fundamentos de la Gestión de Servicios de TI: basada en ITIL V3. Bon, Jan Van. Editorial: Van Haren Publishing. ISBN-13: 9789087530600.
GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA:
8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena (1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10. eta 11. artikuluak).
255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena (1., 3., 6., 9. eta 13. artikuluak).
175/1989 Dekretua, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharren karta onartzen duena (1., 2., 3. eta 4. artikuluak).
Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategia: proiektu estrategikoak.
Ataria: http://cronicidad.blog.euskadi.net
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Ikus: 60/2015 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da I. eranskinean Informatikako Teknikari Espezialisten kategorian sartutako esleipendunen izendapena, pertsonal estatutario fink
- Ikus: 816/2014 EBAZPENA, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da I. eranskinean txanda irekian sartutako Informatikako Teknikari Espezialisten kategoriako esleipendunen izendapena, pertsonal e
- Ikus: 815/2014 EBAZPENA, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da I. eranskinean barne sustapen txandan sartutako Informatikako Teknikari Espezialisten kategoriako esleipendunen izendapena, per
- Ikus: 573/2012 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, hautatze-prozesuetarako Kalifikazio-Epaimahaiak izendatzeko, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan duten hainbat ka


