Euskadi.eus
  • 16/2012 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez, farmaziako laguntzaileen kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzen dira. Aipatu kategoria osasun teknikari laguntzaileen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

16/2012 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez, farmaziako laguntzaileen kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzen dira. Aipatu kategoria osasun teknikari laguntzaileen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 18
  • Hurrenkera-zk.: 411
  • Xedapen-zk.: 16
  • Xedapen-data: 2012/01/09
  • Argitaratze-data: 2012/01/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoarekin eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoarekin,

Lehenengoa. Oinarri hauen xede diren hautaketa-probak deitzea.

Bigarrena. Farmaziako laguntzaileen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean agertzen direnak daudenak. Aipatu kategoria osasun teknikari laguntzaileen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundeetan izango dira.

Hirugarrena. Ebazpen honen II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena. Merituen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.

Bosgarrena. Dagokion gai-zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.

Seigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 9a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

  1. Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.

  1. Deialdi honen xede izango dira farmaziako laguntzaileen kategoriako destinoak. II. eranskinean agertzen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundetakoak izango dira. Destino horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira 2011rako deitzen den lekualdatze-lehiaketa erabaki ahala.

  2. Deitutako destinoen % 5 pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Oinarri orokorren arabera eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehazten direnean erabakiko da zenbatekoa den kopuru hori.

  1. Izangaiek bete beharreko baldintzak.

    Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean, oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, kasua bada destinoa esleitzen dela, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:

    1. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Farmazian Teknikari titulazioa edo baliokidea izatea edo izateko moduan egotea, uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren (Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituena) I. eranskinean zehaztutakoa betez.

    2. Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.

    3. Inskripzio-eskubide hauek ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epe barruan, eskainitako destinoen titulazio-taldearen arabera:

      C2 taldea (antzinako D taldea): 15 euro.

  2. Oposizio lehiaketaren nondik norakoa.

  1. Oposizioaldia.

    Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira, gai zerrenda orokorra eta gai zerrenda komuna dagozkio.

    Era berean, aipatu eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.

  2. Oinarri orokorretako 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien zerrendaren ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:

    Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Farmaziako teknikari titulazioaren edo baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren (Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituena) I. eranskinean zehaztutakoa betez.

  3. Lehiaketaldia.

    Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian aurreikusitakoaren arabera, 20 destino deitzen dira.

Deitutako destino-kopurua alda liteke, 2011n deituko den lekualdaketa-lehiaketaren ondorioz.

  1. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren osasun-zerbitzu erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.

  1. Lan-esperientzia: gehienez, 55 puntu.

    Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

    Guztizko denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

  1. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo Komunitate Autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo herri administraziotako edozein erakundetan farmaziako laguntzaile gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzuak barne, 0,20 puntu.

    Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurretiko zerbitzuak:

    1. E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,07 puntu hilabete bakoitzeko.

    2. D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,11 puntu hilabete bakoitzeko.

    3. Lehiatzen den lanpostu berean egindako zerbitzuak: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko.

      Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

      Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.

      1. Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 25 puntu).

        Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza balioztatuko da:

        1. Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 6 puntu):

          Farmaziako Zainketa laguntzaileen teknikari ikasketetan edo baliokideetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, heziera politikoa, heziketa fisikoa eta hizkuntza).

          Ohorezko matrikula bakoitzeko: 0,6 puntu.

          Bikain bakoitzeko: 0,4 puntu.

    4. Etengabeko prestakuntza (gehienez, 20 puntu):

      Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

      (Ikus .PDF)

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko, ikastaroko gehienez 20 kreditu onartuko direlarik.

      Ikastaroaren gutxieneko ordu-kopurua edo kredituen baliokidetza ordutan adierazten ez duten ziurtagirietan edo bai ordu-kopurua bai prestakuntza ematen duen administrazio publikoak onartutako kredituen baliokidetza ordutan jasotzen dutenetan, epaimahaiak, aurkeztutako ziurtagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

      Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak baloratuko dira, eta baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

    5. Irakaslanak (gehienez 6 puntu):

      Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,050 puntu.

    6. Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 10 puntu):

      Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

      Txosten bakoitzeko: 2 puntu.

      Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.

      Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu.

      Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

      Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

      Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

      1. Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

        1. Euskara.

          2HE: 18 puntu.

          1HE: 9 puntu.

  1. Teknikari laguntzaileen lanbide taldeko farmaziako laguntzailearen gai zerrenda orokorra.

    1. Erabiltzaileen atentzioa:

    1. Komunikatzeko teknikak. Komunikazio ona izateko beharrezkoak diren elementuak.

    2. Faktore aldatzaileak. Komunikazio eta mintzaira-motak.

    3. Giza baliabideak komunikazioan. Jarrera eta trebetasuna erabiltzailearekiko erlazioan (kortesia, errespetua, diskrezioa,...).

    4. Erabiltzaileen atentzioa. Atentzioaren aldiak definitutako ekintza-planaren arabera.

    5. Osakidetzako erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak. Isilpekotasuna.

    1. Dokumentazio Farmazeutikoaren Administrazioa.

    1. Sistema sanitario publiko eta pribatua. Prestazio-motak. Farmazia-prestazioak.

    2. Saltoki eta zerbitzu farmazeutikoen ezaugarriak.

    3. Profesional sanitarioen funtzio eta eskumenak farmaziako bulegoetan.

    4. Dokumentazioa farmazia-saltokietan. Dokumentu-motak euskarri informatikoan eta paperean. Dokumentuak betetzeko sistemak.

    5. Farmako-zaintza sistemari buruzko informazioa eta dokumentazioa.

    6. Ospitaleko farmaziako zerbitzuetako dokumentazioa. Medikamentuak banaka edo globalki eskatzeko sistemak. Banaketa kontrolatzeko dokumentuak. Eskabide eta irteera-orriak. Ospitaleko aginduen artxiboa.

    7. Legeri farmazeutikoa: Medikamentuaren legea.

    1. Farmaziako Biltegiaren Kontrola.

    1. Farmaziako produktuen biltegia. Funtzioak. Segurtasun eta higieneko arauak.

    2. Biltegiratzeko sistemak. Izakinak antolatzeko eta gordetzeko bereiztutako eremuak. Produktuak antolatzeko eta kontserbatzeko irizpideak.

    3. Farmaziako produktuak identifikatzeko kodeak.

    4. Ospitaleko farmaziako zerbitzuetako medikamentuen berrontziraketa-sistemak. Baldintzak eta ontziratze-motak.

    5. Iraungitze-daten kontrola eta ospitaleko farmaziako zerbitzuetako medikamentuen erregistro-koadernoa.

    6. Stockaren kudeaketa. Inbentarioak. Inbentario-motak. Biltegiko fitxak. Biltegiko mugimenduen erregistro eta kontrola. Produktuen kontrola. Izakinak baloratzeko sistemak.

    7. Farmaziako produktuen ohiko alterazioak. Arrazoia (tenperatura, hezetasuna,...). Zeinuak. Iraungitzea. Kontserbazioa.

    8. Produktuak itzultzeko prozedura. Lege-arautegia.

    9. Produktuen kudeaketaren eta kontrolaren aplikazio informatikoak.

    1. Eskabideen Kontrola.

    1. Eskabideak jasotzeko teknikak. Albaranak begiratzea.

    2. Sorgorgarriak eta psikotropikoak eskuratzeko, itzultzeko era erregistratzeko baldintza bereziak. Legeria.

    3. Eskabideak bidaltzeko eta jasotzeko sistemak.

    4. Egindako eskabideen arabera ospitaleko unitateetako botika-kutxa berriak jartzeko sistema.

    5. Ospitaleko farmaziako eskabideen kontrola egiteko aplikazio informatikoak.

    1. Farmaziako Produktuen Preskripzioaren Interpretazioa:

    1. Farmaziako produktuak banatzeko teknikak. Desberdintasunak. Gehien erabiltzen diren termino farmazeutikoak.

    2. Espezialitate farmazeutikoa. Espezialitate farmazeutiko generikoa eta publizitatezkoa. Medikamentuen 1. eta 2. egokitzapena.

    3. Errezeta medikoa. Errezetarik gabeko medikamentuak.

    4. Banatutako medikamentuak erregistratzeko sistemak.

    5. Medikamentuak banatzeko indarrean dagoen legeria.

    6. Medikamentuen egokitzapenari buruzko ikurren interpretazioa.

    1. Medikamentuen Banaketa:

    1. ATC-ren arabera (farmakoak sailkatzeko sistema) gehien ordezkatzen duten printzipio aktiboen identifikazioa.

    2. Oinarrizko farmakologia. Forma farmazeutikoak. Emateko bideak.

    3. Oinarrizko farmakozinetika. LADMER prozesuak (askatzea, xurgapena, banaketa, metabolismoa, iraiztea eta erantzuna). Medikamentuen interakzioak. Kontrako ondorioak.

    4. Farmakodinamia. Medikamentuen eragin farmakologikoa.

    5. Farmakoen dosifikazioa. Dosi-motak. Dosifikazioan parte hartzen duten faktoreak.

    6. Medikamentuak sailkatzeko sistemak. Sailkapen anatomikoterapeutikoa. Talde terapeutikoak.

    7. Egoera berezian dauden medikamentuak.

    8. Espezialitateen katalogoa, bibliografia eta medikamentuei buruz datuak bilatzeko sistema informatikoak (interakzioak, kontrako ondorioak, indikazioak,...)

    9. Medikamentuak banatzeko segurtasuna. Banatzean egindako okerrak.

    1. Ospitalean Erabiltzen Diren Farmaziako Produktuen Banaketa:

    1. Ospitalean erabiltzen diren medikamentuak. Solairuetako botika-kutxak.

    2. Kontrol bereziak dituzten farmakoak. Indarrean dagoen legeria.

    3. Ospitaleetako medikamentuak banatzeko sistemak. Unitate bakarra banatzeko sistema.

    4. Ospitaleko zerbitzuan kudeatzeko eta banatzeko programa informatikoak.

    1. Farmaziako Laborategiko Materialak Prestatzea Eta Mantentzea:

    1. Farmaziako laborategiko tresneria. Material-motak.

    2. Sailkapena. Erabiltzea eta mantentzea. Aplikazioak.

    3. Ekipoak. Laborategiko zerbitzu lagungarriak.

    4. Farmaziako laborategiko ekipoen eta materialen garbiketa, desinfekzio eta esterilizazio teknikak eta prozedurak.

    5. Laborategiko segurtasuna eta arriskuen prebentzioa.

    1. Farmaziako Produktuen Prestaketa:

    1. Forma farmazeutikoaren kontzeptua. Motak: aho-bidezkoak, parenterala, topikoa, ondestekoa.

    2. Farmaziako produktuak prestatzeko tekniken aplikazioa, formula magistralak, prestakin ofizinalak.

    3. Prestatutako produktuei etiketak jartzea eta biltegiratzea.

    4. Medikamentuak prestatzeko oinarriak: printzipio aktiboa, eszipientea, forma farmazeutikoa.

    5. Laborategian formula magistralak prestatzeko tresneria. Prestaketa-teknikak.

    6. Formula magistralak prestatzeko teknikak, prestakin ofizinalak, kosmetikoak eta dietetikoak.

    7. Formula magistralen kontserbazioa eta iraungitzea.

    8. Formula magistralean erabilitako terminologia espezifikoa eta laburtua.

    9. Formula magistralak ontziratzeko teknikak, prestakin ofizinalak, dietetikoak eta kosmetikoak. Tresneria. Ontziak eta edukigailuak. Enbalajeak.

    10. Ondokoari buruzko dokumentazioa: Ontziratzea, etiketak jartzea eta enbalatzea.

    11. Etiketak jartzeari buruzko teknikak.

    12. GMP eta PNT.

    13. Medikamentuen prestaketa jario laminar horizontal eta bertikaleko kabinetan.

    14. Zitostatikoak: segurtasuna eta arriskuen prebentzioa zitostatikoak erabiltzean.

    1. Hondakin Sanitarioak:

    1. EAEko hondakin sanitarioen identifikazioa, sailkapena eta ezabapena.

  2. Gai-zerrenda komuna.

    1. Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: xedapen orokorrak. Osasun babeserako eskubidearen esparru subjektiboa eta eduki materiala Euskadiko autonomi Elkartean. Euskadiko Osasun Sistema. Antolamendua,printzipio talutzaileak, eta herritarren eskubideak eta betebeharrak.

    2. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrenda. Erakunde Zentrala: eraketa.

    3. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

    4. Kronikotasunaren erronka Euskadin: proiektu estrategikoak.

      BIBLIOGRAFIA:

    1. Oficina de Farmacia. Cruz Arrieta, César. Ed. McGraw Hill 2011.

    2. Dispensación de productos farmacéuticos. Frutos Sastre, Maria Jesús. Ed. McGraw Hill 2009.

    3. Formulación Magistral. Fernández, M.I. Ed. McGraw Hill 2009.

    4. Operaciones básicas de laboratorio. Gasol Aixalá, Rosa M. Ed. Altamar. 2009.

    5. 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei buruzkoa.

    6. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren pazienteen eta erabiltzaileen eskubideen eta betebeharren karta (175/1989 Dekretua).

    7. 29/2006 Legea, uztailaren 26koa, sendagai eta produktu sanitarioen bermeei eta erabilpen arrazionalari buruzkoa.

    8. 76/2002 Dekretua, martxoaren 26koa, Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzekoa (2002-04-22ko EHAA, 75. zk.).

      GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA:

    1. 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena (4., 5., 6., 10. eta 11. artikuluak).

    2. 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena (1., 3., 6. artikuluak).

    3. 175/1989 Dekretua, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharren karta onartzen duena (1., 2., 3. eta 4. artikuluak).

    4. Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategia.

      Ataria: http://cronicidad.blog.euskadi.net