Euskadi.eus
  • 18/2012 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez, ofizialen kategorian (mantentze lanetako ofizialen lanpostu funtzionalak) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzen dira. Aipatu kategoria teknikari laguntzaile profesionalen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

18/2012 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez, ofizialen kategorian (mantentze lanetako ofizialen lanpostu funtzionalak) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzen dira. Aipatu kategoria teknikari laguntzaile profesionalen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 18
  • Hurrenkera-zk.: 413
  • Xedapen-zk.: 18
  • Xedapen-data: 2012/01/09
  • Argitaratze-data: 2012/01/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoarekin eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoarekin,

Lehenengoa. Oinarri hauen xede diren hautaketa-probak deitzea.

Bigarrena. Ofizial kategorian (mantentze lanetako ofizialen lanpostu funtzionalak) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean agertzen direnak. Aipatu kategoria teknikari laguntzaile profesionalen taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundeetan izango dira.

Hirugarrena. Ebazpen honen II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena. Merituen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.

Bosgarrena. Dagokion gai-zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.

Seigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 9a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

  1. Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.

  1. Deialdi honen xede izango dira teknikari laguntzaile profesionalen lanbide taldeko ofizialen (mantentze lanetako ofizialen lanpostu funtzionalak) kategoriako destinoak. II. eranskinean agertzen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundetakoak izango dira. Destino horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira 2011rako deitzen den lekualdatze-lehiaketa erabaki ahala.

  2. Deitutako destinoen % 5 pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Oinarri orokorren arabera eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehazten direnean erabakiko da zenbatekoa den kopuru hori.

  1. Izangaiek bete beharreko baldintzak.

    Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean, oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, kasua bada destinoa esleitzen dela, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:

    1. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako ondorengo titulazioren bat edo baliokidea izatea edo izateko moduan egotea, uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren (Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituena) I. eranskinean zehaztutakoa betez:

      Teknikariarena (mantentze-lanetarako ofizialaren lanpostu funtzionaletan sartzeko eskatzen den edozein titulazio).

    2. Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.

    3. Inskripzio-eskubide hauek ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epe barruan, eskainitako destinoen titulazio-taldearen arabera:

      C2 taldea (antzinako D taldea): 15 euro.

  2. Oposizio lehiaketaren nondik norakoa.

  1. Oposizioaldia.

    Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

    Era berean, aipatu eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.

  2. Oinarri orokorretako 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien zerrendaren ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:

    Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako lanpostu funtzional bakoitzerako beharrezko titulazioaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren (Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituena) I. eranskinean zehaztutakoa betez.

  3. Lehiaketaldia.

    Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian aurreikusitakoaren arabera, deitzen dira 39 destino.

Deitutako destino-kopurua alda liteke, 2011n deituko den lekualdaketa-lehiaketaren ondorioz.

  1. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren osasun-zerbitzu erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.

  1. Lan-esperientzia: gehienez, 55 puntu.

    Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

    Guztizko denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

  1. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo Komunitate Autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo herri administraziotako edozein erakundetan kategoria berean emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzuak barne: 0,20 puntu.

    Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurretiko zerbitzuak:

    1. E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,07 puntu hilabete bakoitzeko.

    2. D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,11 puntu hilabete bakoitzeko.

    3. Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko.

      Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

      Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.

      1. Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza: gehienez, 25 puntu.

        Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza balioztatuko da:

        1. Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 6 puntu):

          Deitutako lanpostu-motari dagokion espezialitatean teknikari espezialistaren ikasketetan edo baliokideetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako irakasgai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, politika prestakuntza, heziketa fisikoa eta hizkuntza):

          -Ohorezko matrikula bakoitzeko: 0,6 puntu..

          Bikain bakoitzeko: 0,4 puntu.

    4. Etengabeko prestakuntza (gehienez, 20 puntu):

      Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

      (Ikus .PDF)

      Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko, ikastaroko gehienez 20 kreditu onartuko direlarik.

      Ikastaroaren gutxieneko ordu-kopurua edo kredituen baliokidetza ordutan adierazten ez duten ziurtagirietan edo bai ordu-kopurua bai prestakuntza ematen duen administrazio publikoak onartutako kredituen baliokidetza ordutan jasotzen dutenetan, epaimahaiak, aurkeztutako ziurtagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

      Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak baloratuko dira, eta baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

    5. Irakaslanak (gehienez 6 puntu):

      Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,050 puntu.

    6. Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 10 puntu):

      Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

      Txosten bakoitzeko: 2 puntu.

      Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.

      Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu.

      Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

      Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

      Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

      1. Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

        1. Euskara.

          2HE: 18 puntu.

          1HE: 9 puntu.

  1. Teknikari laguntzaile profesionalen lanbide taldeko ofizialen kategoriako (mantentze lanetako ofizialen lanpostu funtzionalak) kategoriako gai zerrenda orokorra.

    1. Elektrizitatea:

      1. Megafoniako instalazioak (Bibl. 1. zk.).

      2. Telefoniako instalazioak (Bibl. 1. zk.).

      3. Karga-aurreikuspena: eraikinetarako banaketa-sistema (Bibl. 2. zk.).

      4. Kableak eta kanalizazioak (Bibl. 2. zk.).

      5. Oinarrizko segurtasun-arauak instalazio elektrikoetan (Bibl. 2. zk.).

      6. Lotura-sarearen egitura eta barnealdeak (Bibl. 2. zk.).

      7. Transformazio-zentroak (Bibl. 2. zk.).

      8. Arrisku elektrikoak (Bibl. 3. zk.).

    2. Iturgintza eta klimatizazioa:

      1. Ur-hornidura (Bibl. 4. zk.).

      2. Ur-ebakuazioa (Bibl. 4. zk.).

      3. Barneko airearen kalitatea (Bibl. 4. zk.).

      4. Aire girotuko ekipoak (Bibl. 5. zk.).

      5. Hoztorreak (Bibl. 5. zk.).

    3. Mekanika eta pneumatika:

      1. Airea ekoiztu, banatu eta tratatzea (Bibl. 6. zk.).

      2. Makinen eta tresnen babesa (Bibl. 3. zk.).

      3. Neurtzeko tresnak (Bibl. 7. zk.).

    4. Arotzeria:

      1. Eskuzko tresnak (Bibl. 8. zk.).

      2. Muntaketak (Bibl. 8. zk.).

    5. Segurtasuna:

      1. Lehen laguntza (Bibl. 3. zk.).

      2. Segurtasuna honelako egoeretan: erorketetan, inpaktuetan edo harrapatuta gelditzean, lotuta geratzean eta argiteria desegokian (Bibl. 4. zk.).

  2. Gai-zerrenda komuna.

    1. Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: xedapen orokorrak. Osasun babeserako eskubidearen esparru subjektiboa eta eduki materiala Euskadiko autonomi Elkartean. Euskadiko Osasun Sistema. Antolamendua, printzipio talutzaileak, eta herritarren eskubideak eta betebeharrak.

    2. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrenda. Erakunde Zentrala: eraketa.

    3. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

    4. Kronikotasunaren erronka Euskadin: proiektu estrategikoak.

      TEKNIKARI LAGUNTZAILE PROFESIONALEN LANBIDE TALDEKO OFIZIALEN GAI-ZERRENDAREN BIBLIOGRAFIA (MANTENTZE LANETAKO OFIZIALEN LANPOSTU FUNTZIONALAK):

    1. Instalaciones singulares en viviendas y edificios. Autorea: Fernando Mantilla Solís. Editoriala: Paraninfo.

    2. Instalaciones eléctricas de enlace y centros de transformación. Autoreak: José Carlos Toledano Gasca, José Luis Sanz Serrano. Editoriala: Paraninfo.

    3. Seguridad e higiene en el Trabajo II. Autorea: José Luis Santos Durán. Editoriala: Donostiarra.

    4. Código Técnico de la Edificación (CTE).

      Libro 8. DB SU Seguridad de Utilización (Documentos Básicos SU 1, SU 2, SU 3 y SU 4)

      Libro 9. DB HS Salubridad (Documentos Básicos HS 3, HS 4 y HS 5). Autorea-Editorea: BOE. Ministerio de la Vivienda.

    5. Aire acondicionado. Autorea: E. Carnicer Royo. Editoriala: Paraninfo.

    6. Neumática. Autorea: A. Serrano Nicolás. Editoriala: Paraninfo.

    7. Mecánica Metodología básica. Autorea: E. Manrique, A. Casanova. Editoriala: Edebé.

    8. Carpintería. Autorea: Thierry Gallanziaux, David Felludo. Editoriala: Paraninfo.

      GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA:

    1. 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena (4., 5., 6., 10. eta 11. artikuluak).

    2. 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena (1., 3., 6. artikuluak).

    3. 175/1989 Dekretua, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharren karta onartzen duena (1., 2., 3. eta 4. artikuluak).

    4. Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategia.

      Ataria: http://cronicidad.blog.euskadi.net

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.