Euskadi.eus
  • 5/2012 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira osasun mentaleko erizainen kategorian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria osasun diplomadunen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

5/2012 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira osasun mentaleko erizainen kategorian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria osasun diplomadunen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 18
  • Hurrenkera-zk.: 402
  • Xedapen-zk.: 5
  • Xedapen-data: 2012/01/09
  • Argitaratze-data: 2012/01/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoarekin eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoarekin,

Lehenengoa. Oinarri hauen xede diren hautaketa-probak deitzea.

Bigarrena. Osasun mentaleko erizainen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean agertzen direnak. Aipatu kategoria osasun diplomadunen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundeetan izango dira.

Hirugarrena. Ebazpen honen II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena. Merituen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.

Bosgarrena. Dagokion gai-zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.

Seigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 9a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

  1. Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.

  1. Deialdi honen xede izango dira II. eranskinean agertzen diren osasun mentaleko erizainen kategoriako destinoak, diplomadunen lanbide taldekoak, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundeetan izango dutenak. Destino horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira 2011rako deitu beharreko lekualdatze-lehiaketa erabaki ahala.

  2. Deitutako destinoen % 5 pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Oinarri orokorren arabera eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehazten direnean erabakiko da zenbatekoa den kopuru hori.

  1. Izangaiek bete beharreko baldintzak.

    Osasun Mentaleko lanpostu funtzional bat okupatu eta tituludun erizainen modalitateaan parte hartzen dutenek, hautaketa-prozesuan onartua izateko eskabidean bakarrik adierazi beharko dute modalitate hori hautatu dutela.

    Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean, oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, kasua bada destinoa esleitzen dela, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:

    1. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako OLT edo Erizaintzako Unibertsitateko Diplomatura titulazioa eta Osasun Mentaleko espezialista titulua izatea edo izateko moduan egotea, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

    2. Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera, baita indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozein ere.

    3. Inskripzio-eskubide hauek ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epe barruan, eskainitako destinoen titulazio-taldearen arabera:

      A2 taldea (antzinako B taldea): 20 euro.

  2. Oposizio lehiaketaren nondik norakoa.

  1. Oposizioaldia.

    Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira, gai zerrenda orokorrari eta gai zerrenda komunari dagozkionak.

    Era berean, aipatu eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.

  2. Oinarri orokorretako 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien zerrendaren ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:

    Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako OLT edo Erizaintzako Unibertsitateko Diplomatura titulazioaren eta Osasun Mentaleko espezialista tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

  3. Lehiaketaldia.

    Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

  4. Lanpostuaz jabetzea.

    Oinarri orokorretako 17. atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetako bat jabetzan hartzen dutenek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetzeko ekitaldian:

    Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian aurreikusitakoaren arabera, 27 destino deitzen dira.

Deitutako destino-kopurua alda liteke, 2011n deitu beharreko lekualdaketa-lehiaketaren ebazpenaren ondorioz.

  1. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren osasun-zerbitzuetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.

  1. Lan-esperientzia (gehienez, 45 puntu).

    Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

    Guztizko denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

  1. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo komunitate autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo edozein herri administraziotako erakundeetan osasun mentaleko erizain espezialista gisa, edo/eta erizaintza arloko kudeaketa-lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europako Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzua barne, 0,18 puntu.

    Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie aurretik egindako zerbitzuak:

    1. E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.

    2. D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

    3. C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.

    4. B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.

    5. B taldean eskainitako zerbitzuak, lehiatzen den lanpostu berean: 0,18 puntu hilabete bakoitzeko.

      Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

      Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.

      1. Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 35 puntu).

        Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza balioztatuko da:

        1. Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 3 puntu):

          Espediente akademikoaren balorazioa honela aterako da:

          (Ikus .PDF)

          Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko baliozkotze ofiziala egin zaien irakasgaiak, ezta ondorengo irakasgaiei dagozkien kalifikazioak ere: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, etxeko hezkuntza, autopsia mediko-legalaren inguruko nozioak, edo erizaintzako osasun laguntzaile tekniko/diplomadun ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste irakasgai batzuk.

        2. Graduondoko prestakuntza (gehienez, 9 puntu):

          Ikertzeko nahikotasuna/Diploma ikasketa aurreratuetan: 5 puntu.

          Aditua/Espezialista unibertsitarioa: 7 puntu.

          Gradu ondoko masterra: 9 puntu.

        3. Prestakuntza espezializatua (gehienez, 6 puntu):

          Ofizialki onartutako espezialitateren batean Erizain espezialistaren titulua izateagatik, 3 puntu.

          Atal honetan ez da baloratuko aukeratu nahi den kategorian plaza lortzeko eskatzen den titulazioa.

        4. Etengabeko prestakuntza (gehienez, 20 puntu):

          Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

          (Ikus .PDF)

          Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,30 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko, ikastaroko gehienez 20 kreditu onartuko direlarik.

          Ikastaroaren gutxieneko ordu-kopurua edo kredituen baliokidetza ordutan adierazten ez duten ziurtagirietan edo prestakuntza hori ematen duen Administrazio Publikoak aitortutako ordu-kopurua eta prestakuntza jasotzen dutenetan, epaimahaiak, aurkeztutako ziurtagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

          Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak baloratuko dira, eta baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

        5. Irakaslanak (gehienez 10 puntu):

          Erizaintzako Unibertsitate Eskolako irakaslea denbora partzialeko dedikazioan (8 orduko): 0,050 puntu.

          Kreditatutako tutorea egoiliarrentzako irakaskuntzan, dagokion espezialitatean (urteko): 0,750 puntu.

          Praktika klinikoko tutore irakaslea, venia docendi delakoarekin (urteko): 0,750 puntu.

          Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,050 puntu.

        6. Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 15 puntu):

          Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

          Txosten erregional bakoitzeko: 0,50 puntu.

          Espainiako txosten bakoitzeko: 2 puntu.

          Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

          Ahozko komunikazio/poster erregional bakoitzeko: 0,30 puntu.

          Espainiako ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

          Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

          Mahai-inguru erregional bakoitzeko: 0,40 puntu.

          Espainiako mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

          Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

          Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

          Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.

          Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

          Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

          Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

          Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.

          Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

          Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

          1. Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

      2. Euskara.

        2HE: 18 puntu.

        1HE: 9 puntu.

  1. Diplomadunen lanbide taldeetako osasun mentaleko erizainen gai zerrenda orokorra.

    1. Gaixotasun mentala historian zehar. Asistentzia psikiatrikoaren eta osasun mentalaren eboluzio historikoa. Teoria eta eredu psikologiko eta psikiatrikoak. Epidemiologia psikiatrikoa.

    2. Osasun mentaleko atentzioaren arlo etikoak eta legalak.

    3. Pertsona harreman-unitate eta izaki holistiko bezala.

    4. Osasun mentala eta gaixotasun mentala, funtsezko kontzeptuak.

    5. Osasun mentaleko erizaina: osasun mentaleko erizaintzako zainketen oinarri psikosozialak.

    6. Pertsona arteko harremana, osasun mentaleko erizainaren interbentzioaren funtsezko tresna. Praktikarako komunikatzeko eta harremanak izateko trebetasunak.

    7. Osasun mentaleko erizaina eta taldeak: talde-lana eta talde-lidergoa.

    8. Osasun Mentaleko Erizaintzaren arloko teoriak eta ereduak (Virginia Henderson) eta osasun mentalean aplikatzea.

    9. Erizaintzako metodologia aplikatzea osasun mentaleko erizaintzako zainketa-planak egiteko. Erizaintzako nosografiak eta sailkatzeko sistemak.

    10. Psikopatologia, klinika psikiatrikoa eta horri lotutako erizaintzako zainketak: Kontzeptuak, orokortasunak, forma klinikoak, sintomatologia¡ eboluzioa, pronostikoa, tratamendua, erizaintzako diagnostikoak eta erizaintzako interbentziorik ohikoenak bizi-ziklo osoko osasun mentaleko hainbat arazotan:

      Hasierako trastornoak haurtzaroan eta nerabezaroan.

      Adimen-atzerapena eta garapen-ezintasunak.

      Antsietatea eta horrekin lotura duten trastornoak.

      Trastorno somatoformoak eta disoziatiboak.

      Eskizofrenia eta beste trastorno psikotiko batzuk.

      Gogo aldartearen trastornoak.

      Nortasun-trastornoak.

      Elikadura-portaeraren trastornoak.

      Substantzien kontsumoarekin lotura duten trastornoak.

      Narriadura kognitiboak eragindako trastornoak: delirioa eta dementzia.

      Loaren trastornoak.

      Bulkaden kontrolaren trastornoak.

      Agresibitatea eta indarkeria.

      Abusuak, tratu txarrak eta indarkeria familiaren baitan.

      Diagnostiko duala duten pazienteak.

      Gaixotasun mental larri eta iraunkorrak dituzten pazienteak.

      Adinekoen arazo psikiatrikoak.

      Larrialdi psikiatrikoak: suizidio-jokabideak, agitazio psikomotorra, angustia-krisia, alkohol-abstinentziaren sindromea.

    11. Osasun mentalerako heziketa. Osasun mentalaren arloko prebentzioa eta sustapena. Psikoheziketa. Errehabilitazio psikiatrikoa.

    12. Psikofarmakologia eta osasun mentalean interbentzioa egiteko beste modalitate terapeutiko batzuk. Horrekin lotura duten erizaintzako zainketak.

    13. 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesarena.

    14. Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun esparruko Aurreratutako Borondateena.

  2. Gai-zerrenda komuna.

    1. Lanbide Sanitarioen Antolamenduaren Legea. Lanbide sanitarioak burutzea.

    2. Osasun Sistema Nazionaleko kohesio eta kalitatearen xedapen orokorrak. Prestazioak.

    3. Osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren Legea: arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Ordainketak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.

    4. Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema. Antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak. Programa-kontratua. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren eraketa. Zuzendaritza-antolakuntza. Gestio-araubidea.

    5. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrenda. Erakunde Zentrala: eraketa. Zerbitzu-erakundeak: legezko aitorpena.

    6. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

    7. Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomia errespetatzea. Historia klinikoa. Alta txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

    8. Kronikotasunaren erronka Euskadin.

      GAI-ZERRENDA OROKORRARI BURUZKO BIBLIOGRAFIA:

    1. Fornes J. Enfermería de Salud Mental y Psiquiátrica. Planes de cuidados. Madrid: Medica Panamericana; 2005.

    2. Fornes J. Carballal MC. Enfermería de Salud Mental y Psiquiátrica. Guía práctica de valoración y estrategias de intervención. Madrid: Medica Panamericana; 2001.

    3. Fornes J. Gómez J. Principales problemas de Salud Mental e intervención de enfermería. Enfermería de Salud Mental y Psiquiátrica I y II. Colección líneas de Especialización en Enfermería. Madrid: FUDEN; 2008.

    4. Johnson B. Enfermería de salud Mental y psiquiátrica. 2.ª Edición. Colección Enfermería Profesional. Tomos 15 y 16. Madrid: McGraw-Hill Interamericana; 2000.

    5. Luis Rodrigo M.T. Los Diagnósticos Enfermeros. Revisión crítica y guía práctica. 8.ª Edición. Barcelona: Elsevier Masson; 2008.

    6. Mejías F y Serrano D. Enfermería Psiquiátrica y de Salud Mental. Enfermería 21. Madrid: DAE,SL; 2000.

    7. Novel G, Lluch MT, Miguel MD. Enfermería psicosocial y salud mental. Barcelona: Masson; 2005.

    8. Ortiz de Zárate A, Alonso I, Ubis A y Ruiz de Azua MA. Guías de cuidados de enfermería en Salud mental.

      Volumen 1 Patología dual. Barcelona: Elsevier- Masson; 2009.

      Volumen 2 Trastorno mental grave de larga evolución. Barcelona: Elsevier- Masson; 2010.

      Volumen 3 Psicogeriatría. Barcelona: Elsevier- Masson; 2010.

      Volumen 4 Trastornos psicóticos. Barcelona: Elsevier- Masson; 2011.

      Volumen 5 Trastornos del estado de ánimo. Barcelona: Elsevier- Masson; 2011.

      Volumen 6 Adicciones. Barcelona: Elsevier- Masson; 2011.

    9. Rigol Cuadra A. y Ugalde Apalategui M. Enfermería de salud mental y psiquiátrica. 2.ª Edición. Barcelona: Masson; 2003.

    10. Shives LR. Enfermería Psiquiátrica y de Salud Mental. Conceptos básicos. 6.ª Edición. Madrid: Mc-Graw-hill; 2007.

    11. Vallejo Ruiloba J. Introducción a la psicopatología y psiquiatría. 7.ª Edición. Barcelona: Elsevier-Masson Medicina; 2007.

    12. 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesarena.

    13. Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, osasun esparruko Aurreratutako Borondateena.

      GAI-ZERRENDA KOMUNARI BURUZKO BIBLIOGRAFIA:

    1. 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa (4-11 artikuluak).

    2. 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa (1-29 artikuluak).

    3. 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena (1., 2., 3., 4., 17., 18., 19., 42-61, 76. eta 77. artikuluak).

    4. 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena (1-11 eta 19-23 artikuluak).

    5. 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena (1., 3., 6., 9. eta 13. artikuluak).

    6. 175/1989 Dekretua, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharren karta onartzen duena (1., 2., 3. eta 4. artikuluak).

    7. 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, informazio eta dokumentazio klinikoaren arloan pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak arautzen dituen oinarrizko legea (1-23 artikuluak).

    8. Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategia.

      Ataria: http://cronicidad.blog.euskadi.net.