- 7/2012 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira emaginen kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria osasun diplomadunen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetan izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu7/2012 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira emaginen kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria osasun diplomadunen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetan izango dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 18
- Hurrenkera-zk.: 404
- Xedapen-zk.: 7
- Xedapen-data: 2012/01/09
- Argitaratze-data: 2012/01/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoarekin eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoarekin, honako hau
Lehenengoa. Oinarri hauen xede diren hautaketa-probak deitzea.
Bigarrena. Emaginen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean daudenak. Aipatu kategoria osasun diplomadunen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundeetan izango dira.
Hirugarrena. Ebazpen honen II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena. Merituen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.
Bosgarrena. Dagokion gai-zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.
Seigarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezarrita baitago lege eta dekretu hauetan: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea; eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 9a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.
Deialdi honen xede izango dira emaginen kategoriako destinoak diplomadunen lanbide taldekoak eta destinoak II. eranskinean agertzen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundetakoak izango dira. Destino horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira 2011rako deitzen den lekualdatze-lehiaketa erabaki ahala.
Deitutako destinoen % 5 pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Oinarri orokorren arabera eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehazten direnean erabakiko da zenbatekoa den kopuru hori.
Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean, oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, kasua bada destinoa esleitzen dela, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Obstetrizia eta Ginekologian (Emagina) Erizain espezialistaren titulazioa edo baliokidea izatea edo izateko moduan egotea, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko I. eranskinean zehaztutakoa betez.
Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.
Inskripzio-eskubide hauek ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epe barruan, eskainitako destinoen titulazio-taldearen arabera:
A2 taldea (antzinako B taldea): 20 euro.
Oposizio lehiaketaren nondik norakoa.
Oposizioaldia.
Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira, gai zerrenda orokorra eta gai zerrenda komuna dagozkio.
Era berean, aipatu eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.
Oinarri orokorretako 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien zerrendaren ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Obstetrizia eta Ginekologian (Emagina) Erizain espezialistaren titulazioa edo baliokidearen fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko I. eranskinean zehaztutakoa betez.
Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.
Lanpostuaz jabetzea.
Oinarri orokorretako 17 atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetarikoren batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetzako ekitaldian:
Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian aurreikusitakoaren arabera, 39 destino deitzen dira.
Deitutako destino-kopurua alda liteke, 2011n deituko den lekualdaketa-lehiaketaren ondorioz.
oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren osasun-zerbitzu erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.
Lan-esperientzia: gehienez, 45 puntu.
Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.
Guztizko denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo komunitate autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo edozein herri administraziotako erakundeetan emagin gisa, edo/eta erizaintza arloko kudeaketa-lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzua barne, 0,18 puntu.
Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurretiko zerbitzuak:
E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.
D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.
C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.
B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.
B taldean eskainitako zerbitzuak, lehiatzen den lanpostu berean: 0,18 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.
Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 35 puntu):
Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza balioztatuko da:
Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 3 puntu):
Espediente akademikoaren balorazioa honela aterako da ondorengo hipotesien kasuan:
(Ikus .PDF)
Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo erizaintzako osasun laguntzaile tekniko/diplomadun ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.
Graduondoko prestakuntza (gehienez, 9 puntu):
Ikertzeko nahikotasuna/Diploma ikasketa aurreratuetan: 5 puntu.
Aditua/Espezialista unibertsitarioa: 7 puntu.
Unibertsitate-master ofiziala: 9 puntu.
Prestakuntza espezializatua (gehienez, 6 puntu):
Ofizialki onartutako espezialitateren batean Erizain espezialistaren titulua izateagatik, 3 puntu.
Atal honetan ez da baloratuko aukeratu nahi den kategorian plaza lortzeko eskatzen den titulazioa.
Etengabeko prestakuntza (gehienez, 20 puntu):
Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
(Ikus .PDF)
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,30 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko, ikastaroko gehienez 20 kreditu onartuko direlarik.
Ikastaroaren gutxieneko ordu-kopurua edo kredituen baliokidetza ordutan adierazten ez duten ziurtagirietan edo bai ordu-kopurua bai prestakuntza ematen duen administrazio publikoak onartutako kredituen baliokidetza ordutan jasotzen dutenetan, epaimahaiak, aurkeztutako ziurtagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak baloratuko dira, eta baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.
Irakaslanak (gehienez 10 puntu):
Erizaintzako Unibertsitate Eskolako irakaslea denbora partzialeko dedikazioan (8 ordu bakoitzeko): 0,050 puntu.
Kreditatutako tutorea egoiliarrentzako irakaskuntzan, kasua bada, dagokion espezialitatean (urteko): 0,750 puntu.
Praktika klinikoko tutore irakaslea, venia docendi delakoarekin (urteko): 0,750 puntu.
Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,050 puntu.
Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 15 puntu):
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:
Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.
Espainiako txosten bakoitzeko: 2 puntu.
Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.
Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.
Espainiako ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.
Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.
Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.
Espainiako mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.
Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.
Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.
Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.
Tesina bakoitzeko: 3 puntu.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.
Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).
Euskara.
HE: 18 puntu
HE: 9 puntu
Diplomadunen lanbide taldeetako emaginen gai zerrenda orokorra.
Emagina, osasun hezitzaile: Programa bateko faseen garapena. Lehentasunen aukeraketa. Helburuak prestatzea.
Emakumezkoaren ugalketa-osasunaren zainketa. Familia Plangintza: Kontzeptua. Antzutasuna/Ernalezintasuna. Kontrazepzioa. Jaio aurreko/ondorengo diagnostikoa. Atentzio sexuala eta ugalketari dagokiona. Pubertaroa eta nerabezaroa. Klimaterioa eta menopausia.
Haurduntza Borondatez Etetea. Legeak barne hartzen dituen kasuak.
Enbriologia: Haurduntza ezartzea. Ernalketa / Habiaketa / Plazentazioa. Umeki-anexuak (Alderdi orokorrak). Plazenta. Likido amniotikoa.
Umekia haztea eta garatzea.
Haurdunaldiaren garapena: Haurdunaldiaren diagnostikoa. Ama-organismoaren aldaketak (Anatomikoak/Fisiologikoak). Jaio aurreko zainketak (Higienea, Nutrizioa, jarduera,... ). Osasunerako heziketa (Ama-heziketa. Nutrizioa. Higienea. Jarduera, etab... ).
Umekiaren ongizatearen balorazioa: Proba diagnostikoak.
Erditzea: Definizioa/Mekanismoak/Aldiak. Erditzen laguntzea (Maniobrak, Teknikak, Farmakoak, Analgesia). Amaren/fetuaren ongizatea baloratzea. Erditze motak.
Puerperio normala: Kontzeptua eta iraupena. Aldaketa fisiko/psikikoak. Amaren eta haurraren asistentzia eta zainketak, ospitale barrukoak eta ospitalez kanpokoak.
Jaioberri normala: Asistentzia. Berehalako eta eguneroko zainketak, ospitale barrukoak eta ospitalez kanpokoak.
Haurdunaldiko konplikazioak: emaginaren balorazioa, asistentzia eta zainketak arriskuko haurduntzan. Patologia usuena. l. hiruhilekoa. 2. eta 3. hiruhilekoetakoa.
Konplikazioak erditzean, ondoko hauekin lotutakoak: Erditzeko kanala. Erditze-motorra (Dinamika). Erditze-xedea. Konplikazioak erditzean. Balorazioa, asistentzia eta zainketak.
Puerperioko konplikazioak: Odoljarioak. Infekzioak. Trastorno psikiatrikoak. Baskularrak. Bularreko konplikazioak (edoskitzean, etab.).
Jaioberri patologikoa: Garaiz aurreko erditzea, garaiz osteko erditzea, hazkunde-atzerapena. Pisu txikia. Kontzeptua.
Ospitale barruko eta ospitalez kanpoko balorazioa, asistentzia eta zainketak.
Espezialitatearen berezko prozedurak. Teoria eta praktika.
Laneko Higienea: Istripuen prebentzioa. Isolamendu-sistemak eta arreta-neurri estandarrak. Arrisku biologikoen ondoriozko istripuetarako prebentzio eta tratamendu-neurriak.
Ikerkuntza Erizaintza Obstetriko-Ginekologikoaren arloan.
Legeria eta Etika: Lana eta amatasuna. Lan-eskubideak. Erditzea eta jaiotzea (Osasun karti1ak. Dokumentazio espezifikoa). Haurduntza Borondatez Etetea.
Erizaintzako kode deontologikoa.
Erabiltzailearen eskubideak eta betebeharrak.
Gai-zerrenda komuna:
Lanbide Sanitarioen Antolamenduaren Legea. Lanbide sanitarioak burutzea.
Osasun Sistema Nazionaleko kohesio eta kalitatearen xedapen orokorrak.
Osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren Legea: arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Ordainketak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema. Antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak. Programa-kontratua. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren eraketa. Zuzendaritza-antolakuntza. Gestio-araubidea.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrenda. Erakunde Zentrala: eraketa. Zerbitzu-erakundeak: legezko aitorpena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.
Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio kliniko gaietan. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomia errespetatzea. Historia klinikoa. Alta txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.
Kronikotasunaren erronka Euskadin.
BIBLIOGRAFIA
Fernández C. Enfermería Fundamental. Masson: Bartzelona; 1995.
Kozier. Enfermería Fundamental. Conceptos. Procesos y prácticas. 7. edizioa. 2 bol. Interamericana. Madril. 2005.
Marriner A. y Raile M. Modelos y teorías en enfermería. 6. ed. Madril: Elsevier Mosby; 2007.
Luis MT., Fernández C. y Navarro M.V. De de teoría a la práctica. El pensamiento de Virginia Henderson en el siglo XXI. Bartzelona: Masson; 2005.
Beare/Myers. Enfermería Médico-Quirúrgica. 3. edizioa 2 bol. Mosby. Madril. 2000.
Brunner y Shudarth. Enfermería Médico-Quirúrgica. 10. Edizioa 2 bol. McGraw-Hill Interamericana. México. 2005.
Novel Martí, G.; Lluch Canut, MªT.;Miguel López de Vergara, MªD. Enfermería psicosocial y Salud Mental. Barcelona: Ed. Masson; 2005.
Rigol, A.; Ugalde, M. Enfermería de salud mental y psiquiátrica, 2001 Edición: 2.ª
Flórez, J. Farmacología humana. Editorial Elsevier-Masson. 5.ª ed. 2008.
Castells Molina S, Hernández Pérez M. Farmacología en Enfermería. Editorial Elsevier. 2.ª ed. 2007.
Chaure López I., Inarejos García M., Enfermería Pediátrica, Elsevier Masson, Barcelona 2007 (Ed. revisada).
Diaz Gómez, M. Atención integral de enfermería en el niño y adolescente. Síntesis. Madrid 1994.
Rochon A. Educación para la salud. Barcelona: Masson, 1992.
Piedrola. Medicina preventiva y Salud Pública. 10.ª edición. Masson-Salvat. Barcelona 2001.
Caja López Carmen. Enfermería Comunitaria III. Atención Primaria. Masson. Barcelona. 2003.
Martín Salinas C. Y cols Nutrición y Dietética. DAE; 2000.
Guyton A, Hall J. Tratado de fisiología médica. 11.ª ed. Barcelona: McGraw Hill Interamericana; 2006.
Manual de procedimientos de enfermería.
Astudillo, W. Y col. Cuidados del Enfermo en Fase Terminal y Atención a su Familia. Eunsa. Pamplona. 1995.
Infekzio Nosokomiala kontrolatzeko arauen eskuliburua. I. eranskina. 1. INOZ batzordea Osakidetza. 1997.
Práctica clínica basada en la evidencia en enfermería y cuidados de la salud. Madrid MacGraw Hill Interamericana; 2008.
Código Deontológico de la Enfermería. Consejo General de Enfermería.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko gaixo eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharren karta (175/1989 Dekretua).
41/2002 Legea, azaroaren 14koa, informazio eta dokumentazio klinikoaren arloan pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak arautzen dituen oinarrizko legea.
29/2006 Legea, uztailaren 26koa, medikamentu eta produktu sanitarioen garantiei eta erabilera arrazionalari buruzkoa.
Abenduaren 30eko 28/2009 Legea, medikamentu eta produktu sanitarioen garantiei eta erabilera arrazionalari buruzko uztailaren 26ko 29/2006 legea aldatzen duena.
GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA
44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa (4-11 artikuluak).
16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa (1-29 artikuluak).
55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena (1., 2., 3., 4., 17., 18., 19., 42-61, 76. eta 77. artikuluak).
8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.(1-11 eta 19-23 artikuluak).
255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena (1., 3., 6., 9. eta 13. artikuluak).
175/1989 Dekretua, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharren karta onartzen duena (1., 2., 3. eta 4. artikuluak).
41/2002 Legea, azaroaren 14koa, informazio eta dokumentazio klinikoaren arloan pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak arautzen dituen oinarrizko legea (1-23 artikuluak).
Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategia.
Ataria: http://cronicidad.blog.euskadi.net
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Ikus: 808/2014 EBAZPENA, uztailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da I. eranskinean txanda irekian sartutako Emaginen kategoriako esleipendunen izendapena, pertsonal estatutario finko gisa. Destin
- Ikus: 807/2014 EBAZPENA, uztailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da I. eranskinean barne sustapen txandan sartutako Emaginen kategoriako esleipendunen izendapena, pertsonal estatutario finko gisa
- Ikus: 573/2012 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, hautatze-prozesuetarako Kalifikazio-Epaimahaiak izendatzeko, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan duten hainbat ka
- Ikus: 43/2015 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da I. eranskinean emaginen kategorian sartutako esleipendunen izendapena, pertsonal estatutario finko gisa. Destino horiek Osakid


