- 8/2012 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira gizarte langileen kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria erdi mailako teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu8/2012 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira gizarte langileen kategorian lotura estatutarioa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria erdi mailako teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal Osasun Zerbitzuko erakundeetakoak izango dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 18
- Hurrenkera-zk.: 405
- Xedapen-zk.: 8
- Xedapen-data: 2012/01/09
- Argitaratze-data: 2012/01/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoarekin eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoarekin, hau
Lehenengoa. Oinarri hauen xede diren hautaketa-probak deitzea.
Bigarrena. Gizarte langileen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean agertzen daudenak. Aipatu kategoria erdi mailako teknikarien lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundeetan izango dira.
Hirugarrena. Ebazpen honen II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena. Merituen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.
Bosgarrena. Dagokion gai-zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.
Seigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoak; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 9a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.
Deialdi honen xede izango dira Gizarte langileen kategoriako destinoak erdi mailako teknikarien lanbide taldekoak eta destinoak II. eranskinean agertzen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundetakoak izango dira. Destino horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira 2011rako deitzen den lekualdatze-lehiaketa erabaki ahala.
Deitutako destinoen % 5 pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Oinarri orokorren arabera eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehazten direnean erabakiko da zenbatekoa den kopuru hori.
Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean, oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, kasua bada destinoa esleitzen dela, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Gizarte Laneko Diplomatura titulazioa izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretuko I. eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.
Inskripzio-eskubide hauek ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epe barruan, eskainitako destinoen titulazio-taldearen arabera:
A2 taldea (antzinako B taldea): 20 euro.
Oposizio lehiaketaren nondik norakoa.
Oposizioaldia.
Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira, gai zerrenda orokorra eta gai zerrenda komuna dagozkio.
Era berean, aipatu eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.
Oinarri orokorretako 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien zerrendaren ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Gizarte Laneko diplomatura titulazioaren fotocopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, 186/2005 Dekretuko I. eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.
Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian aurreikusitakoaren arabera, deitzen dira 20 destino.
Deitutako destino-kopurua alda liteke, 2011n deituko den lekualdaketa-lehiaketaren ondorioz.
oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren osasun-zerbitzu erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.
Lan-esperientzia: gehienez, 45 puntu.
Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.
Guztizko denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo komunitate autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo edozein herri administraziotako erakundeetan gizarte langile gisa, emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzua barne, 0,18 puntu.
Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurretiko zerbitzuak:
E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.
D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.
C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.
B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.
B taldean eskainitako zerbitzuak, lehiatzen den lanpostu berean: 0,18 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.
Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 35 puntu).
Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza balioztatuko da:
Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 3 puntu):
Espediente akademikoaren balorazioa honela aterako da ondorengo hipotesien kasuan:
(Ikus .PDF)
Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo gizarte langile ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.
Graduondoko prestakuntza (gehienez, 9 puntu):
Ikertzeko nahikotasuna/Diploma ikasketa aurreratuetan: 5 puntu.
Aditua/Espezialista unibertsitarioa: 7 puntu.
Unibertsitate-master ofiziala: 9 puntu.
Etengabeko prestakuntza (gehienez, 20 puntu):
Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
(Ikus .PDF)
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,30 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko, ikastaroko gehienez 20 kreditu onartuko direlarik.
Ikastaroaren gutxieneko ordu-kopurua edo kredituen baliokidetza ordutan adierazten ez duten ziurtagirietan edo bai ordu-kopurua bai prestakuntza ematen duen administrazio publikoak onartutako kredituen baliokidetza ordutan jasotzen dutenetan, epaimahaiak, aurkeztutako ziurtagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak baloratuko dira, eta baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.
Irakaslanak (gehienez 10 puntu):
Gizarte langileko Unibertsitate Eskolako irakaslea denbora partzialeko dedikazioan (8 ordu bakoitzeko): 0,050 puntu.
Praktika klinikoko tutore irakaslea, venia docendi delakoarekin (urteko): 0,750 puntu.
Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,050 puntu.
Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 15 puntu):
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:
Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.
Espainiako txosten bakoitzeko: 2 puntu.
Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.
Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.
Espainiako ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.
Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.
Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.
Espainiako mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.
Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.
Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.
Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.
Tesina bakoitzeko: 3 puntu.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.
Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).
Euskara.
2HE: 18 puntu.
1HE: 9 puntu.
Erdi mailako teknikarien lanbide taldeetako gizarte langileen gai zerrenda orokorra.
Gizarte Langilea: kontzeptuak, printzipioak, helburuak eta eginkizunak.
Gizarte Lanaren filosofia. Diziplinak eta ikuspegi teorikoak. Gizarte Lanaren oinarri etikoak. Sekretu profesionala.
Gizarte langileen kode deontologikoa.
Gizarte Laneko Prozesu Metodologikoa: azterketa-ikerketa, Diagnostikoa, Plangintza, Egikaritzapena eta Ebaluazioa. Faseen eta prozesu-unitatearen arteko elkarreragina.
Gizarte Laneko Oinarrizko dokumentazioa.
Elkarrizketa Gizarte Lanean.
Gizarte Laneko Interbentzio Eredu nagusiak erreferentziazko paradigmen arabera: Eredu Sistemikoa eta Eredu Psikosoziala. Ezaugarriak. Aldeak. Bateragarritasun-aukerak.
Gizarte Lan indibiduala eta familiarra.
Taldeko Gizarte Lana: gizarte-terapeutikako eta gizarte-heziketako taldeak.
Komunitateko Gizarte Lana. Antolamendua eta animazio komunitarioa. Jarrera sozialak. Formazioa, aldaketa eta neurria.
Gizarte Langileen esku-hartzea Emergentzia Sozialeko egoeretan.
Azterketa eta ikerketa. Ikerketa-teknikak: behaketa, laginak, inkestak. Inkesta-motak. Aldagaiak.
Esklusio/inklusio sozialeko prozesuak. Esklusio kontzeptuaren eta beste kontzeptu batzuen (esaterako, txirotasuna desbideratzea, marjinazioa, desberdintasuna) arteko erlazioa. Esklusio / inklusio prozesuak. Parte hartzen duten faktoreak.
Esku-hartze soziala behartsuen eta/edo bereziki ahulen taldeekin.
Esku-hartze soziala pertsona drogazaleekin.
Esku-hartze soziala adin nagusiko pertsonekin.
Esku-hartze soziala pertsona ezinduekin.
Esku-hartze soziala adingabeekin.
Esku-hartze soziala emakumearen aurkako indarkeria eta/edo diskriminazioarekin.
Esku-hartze soziala gutxiengo etnikoekin.
Esku-hartze soziala migrazio-mugimenduekin.
Gizarte-zerbitzuen programen ebaluazioa.
Gizarte Laneko gainbegirapena: motak, prozesuak, faseak eta helburua. Laguntza Profesionalaren prozesua. Giza Baliabideak Kudeatzeko prozesua.
Gizarte Zerbitzuen kalitatea.
Diziplinartekoa. Kontzeptua. Motak. Ezaugarriak. Gizarte lana Diziplinarteko taldeen gizarte-lana.
Osasun/gaixotasunaren egungo kontzeptua ikuspegi biopsikosozialaren arabera. Osasunaren faktore determinatzaileak eta desberdintasun sozialen arazoa. Gaixotasunen historia naturala eta psikosoziala. Osasuna galtzearen ondorio psikosozialak. Kronikotasuna eta bizitzaren amaiera.
Gizarte Lan Klinikoa. Kontzeptua. Xedea. Helburuak. Gizarte Lan Klinikoko Prozedura eta Prozesua.
Apirilaren 25eko 14/1986 Legea: Osasuneko Lege Orokorra. Arrazoien azalpena.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea: Euskadiko Antolamendu Sanitarioa. Arrazoien azalpena.
Maiatzaren 28ko 16/2003 Legea: Osasun Sistema Nazionalaren kohesioa eta kalitatea. I. Kapitulua: Osasun Sistema Nazionalaren Prestazioen Katalogoa. Zerbitzu Zorroaren kontzeptua.
Gizarte Zerbitzuak Autonomia Estatutuetan: Gizarte Zerbitzuen Lege Autonomikoak: abenduaren 5eko 12/2008 Legea, EAEko gizarte zerbitzuei buruzkoa.
Abenduaren 14ko 39/2006 Legea, Autonomia Pertsonala Sustatzeari eta Mendekotasun-egoeran dauden Pertsonak zaintzeari buruzkoa. Arrazoien azalpena. Zerbitzuen katalogoa.
Kotizatu gabeko prestazioak: baliaezintasuna, erretiroa eta prestazio familiarra seme-alaba bere kargu izateagatik.
Minusbaliatuak Gizarteratzeko Legean onartutako prestazioak (LISMI).
Gai-zerrenda komuna.
Lanbide Sanitarioen Antolamenduaren Legea. Lanbide sanitarioak burutzea.
Osasun Sistema Nazionaleko kohesio eta kalitatearen xedapen orokorrak.
Osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren Legea: arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Ordainketak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema. Antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak. Programa-kontratua. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren eraketa. Zuzendaritza-antolakuntza. Gestio-araubidea.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrenda. Erakunde Zentrala: eraketa. Zerbitzu-erakundeak: legezko aitorpena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.
Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio kliniko gaietan. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomia errespetatzea. Historia klinikoa. Alta txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.
Kronikotasunaren erronka Euskadin.
GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA:
Gizarte Laneko Batzorde Orokorra (1999): Gizarte Lanean Diplomatuaren lanbideko Kode Deontologikoa.
De Robertis, C. (1988): Metodología de la Intervención en Trabajo Social. Buenos Aires (Argentina). El Ateneo.
Du Ranquet, M. (1996): Modelos en Trabajo Social. Intervención con personas y familias. Madrid. Siglo XXI.
Esteban, M. L., ed. (2007): Introducción a la antropología de la salud. Aplicaciones teóricas y prácticas. Bilbao. OSALDE Asociación por el Derecho a la Salud.
Fernández Barrera, J. (1997): La supervisión en el Trabajo Social. Barcelona. PAIDÓS Trabajo Social 4.
Ituarte Tellaeche, A. (1992): Procedimiento y proceso en Trabajo Social Clínico. Madrid. Siglo XXI.
CTS Vol. 20 (2007): Intervención psicosocial.
CTS Vol. 8 (1995): Toxicomanías y Trabajo Social.
CTS Vol. 10 (1997): El menor y su protección.
CTS Vol. 14 (2001): La vejez.
CTS Vol. 15 (2002): Inmigración.
CTS Vol. 18 (2005): Violencia contra las mujeres.
Porcel, A. y Vázquez, C. (1995): La supervisión: Espacio de aprendizaje significativo. Instrumento para la gestión. Zaragoza. Certeza. Colección INTRESS.
Rossell, T. (1998): La entrevista en Trabajo Social. Barcelona. EUGE. Hogar del Libro.
Rossell, T. (1995): El Trabajo Social con grupos en el campo de la Salud: El grupo socioterapéutico. Revista Trabajo Social y Salud, n.º 21.
Tezanos, J.F. (1988). La exclusion social en España, en Temas para el Debate, 49, pp 63-97.
Trabajador Social. Temario para la preparación de oposiciones. Volumen I: Trabajo Social. ISBN: 8466504168. Ed. MAD, 2001.
Trabajador Social. Temario para la preparación de oposiciones. Volumen II: Servicios Sociales. ISBN: 8466504176. Ed. MAD, 2001.
Trabajador Social. Temario para la preparación de oposiciones. Volumen IV: Campos de intervención en Trabajo Social. ISBN: 846650544X. Ed. MAD, 2005.
GAI-ZERRENDA OROKORRAREN LEGEDIA:
Kanarietako Gobernua (2004): Gizarte Laneko rol profesionala Osasuneko Lehen Mailako Atentzioan. Dokumentu markoa.
Apirilaren 25eko 14/1986 Legea: Osasuneko Lege Orokorra.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea: Euskadiko Antolamendu Sanitarioa.
Maiatzaren 28ko 16/2003 Legea: Osasun Sistema Nazionalaren kohesioa eta kalitatea.
Euskal Autonomia Erkidegoan atentzio soziosanitarioaren ildoak prestatzeko dokumentu markoa. 2010eko abendua.
GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFÍA
44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa (4-11 artikuluak).
16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa (1-29 artikuluak).
55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena (1., 2., 3., 4., 17., 18., 19., 42-61, 76. eta 77. artikuluak).
8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena (1-11 eta 19-23 artikuluak).
255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena (1., 3., 6., 9. eta 13. artikuluak).
175/1989 Dekretua, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharren karta onartzen duena (1, 2, 3, 4 artikuluak).
41/2002 Legea, azaroaren 14koa, informazio eta dokumentazio klinikoaren arloan pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak arautzen dituen oinarrizko legea (1-23 artikuluak).
Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategia.
Ataria: http://cronicidad.blog.euskadi.net
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Ikus: 58/2015 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da I. eranskinean Gizarte Langileen kategorian sartutako esleipendunen izendapena, pertsonal estatutario finko gisa. Destino hori
- Ikus: 812/2014 EBAZPENA, uztailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da I. eranskinean txanda irekian sartutako Gizarte Langileen kategoriako esleipendunen izendapena, pertsonal estatutario finko gis
- Ikus: 573/2012 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, hautatze-prozesuetarako Kalifikazio-Epaimahaiak izendatzeko, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan duten hainbat ka
- Ikus: 811/2014 EBAZPENA, uztailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da I. eranskinean barne sustapen txandan sartutako Gizarte Langileen kategoriako esleipendunen izendapena, pertsonal estatutario f


