Euskadi.eus
  • 9/2012 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira Terapeuta Okupazionalaren kategorian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria osasun diplomadunen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

9/2012 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira Terapeuta Okupazionalaren kategorian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria osasun diplomadunen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 18
  • Hurrenkera-zk.: 406
  • Xedapen-zk.: 9
  • Xedapen-data: 2012/01/09
  • Argitaratze-data: 2012/01/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartu dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoak arautuko dituzten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoarekin eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoarekin, honako hau

Lehenengoa. Oinarri hauen xede diren hautaketa-probak deitzea.

Bigarrena. Terapeuta Okupazionalaren kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onartzea, I. eranskinean daudenak. Aipatu kategoria osasun diplomadunen lanbide taldekoa da eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundeetan izango dira.

Hirugarrena. Ebazpen honen II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.

Laugarrena. Merituen baremoa onartzea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.

Bosgarrena. Dagokion gai-zerrenda onartzea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.

Seigarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezarrita baitago lege eta dekretu hauetan: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea; eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 9a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

  1. Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.

  1. Deialdi honen xede izango dira Terapeuta Okupazionalaren kategoriako destinoak diplomadunen lanbide taldekoak eta destinoak II. eranskinean agertzen diren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundetakoak izango dira. Destino horien kopurua eta ezaugarriak aldatu ahal dira 2011rako deitzen den lekualdatze-lehiaketa erabaki ahala.

  2. Deitutako destinoen % 5 pertsonal ezinduak betetzeko gordeko da. Oinarri orokorren arabera eskaini daitezkeen destinoak behin betiko zehazten direnean erabakiko da zenbatekoa den kopuru hori.

  1. Izangaiek bete beharreko baldintzak.

    Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean, oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, kasua bada destinoa esleitzen dela, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:

    1. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Terapia Okupazionalean Diplomatura titulua izatea edo izateko moduan egotea, 186/2005 Dekretuko I. eranskinean zehaztutakoa betez, uztailaren 19koa, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituenekoa.

    2. Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.

    3. Inskripzio-eskubide hauek ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epe barruan, eskainitako destinoen titulazio-taldearen arabera:

      A2 taldea (antzinako B taldea): 20 euro.

  2. Oposizio lehiaketaren nondik norakoa.

  1. Oposizioaldia.

    Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehienezko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira, gai zerrenda orokorra eta gai zerrenda komuna dagozkio.

    Era berean, aipatu eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.

  2. Oinarri orokorretako 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien zerrendaren ondoren, I. eranskinean agertzen diren proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:

    Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako Terapia Okupazionalean Diplomatura tituluaren fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza, Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutakoa betez.

  3. Lehiaketaldia.

    Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartutako oinarri orokorretako 1. oinarrian aurreikusitakoaren arabera, deitzen dira 6 destino.

Deitutako destino-kopurua alda liteke, 2011n deituko den lekualdaketa-lehiaketaren ondorioz.

  1. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren osasun-zerbitzu erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.

  1. Lan-esperientzia (gehienez, 45 puntu).

    Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

    Guztizko denbora zenbatzeko orduan, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan, eta ez dira zenbatuko hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

  1. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Osasun Zerbitzuetako, Gizarte Segurantzako edo komunitate autonomoetako Osasun Zerbitzuetako edo edozein herri administraziotako erakundeetan terapeuta okupazional gisa, emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko, Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko osasun zerbitzuetan emandako zerbitzua barne, 0,18 puntu.

    Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei, honela zenbatuko zaizkie eskainitako aurretiko zerbitzuak:

    1. E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,04 puntu hilabete bakoitzeko.

    2. D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

    3. C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,06 puntu hilabete bakoitzeko.

    4. B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.

    5. B taldean eskainitako zerbitzuak, lehiatzen den lanpostu berean: 0,18 puntu hilabete bakoitzeko.

      Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

      Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.

      1. Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 35 puntu).

        Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza balioztatuko da:

        1. Graduatu aurreko prestakuntza (gehienez, 3 puntu):

          Espediente akademikoaren balorazioa honela aterako da ondorengo hipotesien kasuan:

          (Ikus .PDF)

          Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo Terapeuta Okupazionalaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.

        2. Graduondoko prestakuntza (gehienez, 9 puntu):

          Ikertzeko nahikotasuna/Diploma ikasketa aurreratuetan: 5 puntu.

          Aditua/Espezialista unibertsitarioa: 7 puntu.

          Unibertsitate-master ofiziala: 9 puntu.

        1. Etengabeko prestakuntza (gehienez, 20 puntu):

          Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

          (Ikus .PDF)

          Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,30 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko, ikastaroko gehienez 20 kreditu onartuko direlarik.

          Ikastaroaren gutxieneko ordu-kopurua edo kredituen baliokidetza ordutan adierazten ez duten ziurtagirietan edo bai ordu-kopurua bai prestakuntza ematen duen administrazio publikoak onartutako kredituen baliokidetza ordutan jasotzen dutenetan, epaimahaiak, aurkeztutako ziurtagiriak eta ikastaroaren edukia ikusita, dagokion puntuazioa emango du, eta kasu horretan ez du inolaz ere 0,25 puntu baino gutxiago emango.

          Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak baloratuko dira, eta baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.

        2. Irakaslanak (gehienez 10 puntu):

          Terapeuta Okupazionalaren Unibertsitate Eskolako irakaslea denbora partzialeko dedikazioan (8 ordu bakoitzeko): 0,050 puntu.

          Praktika klinikoko tutore irakaslea, venia docendi delakoarekin (urteko): 0,750 puntu.

          Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,050 puntu.

        3. Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (gehienez, 15 puntu):

          Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

          Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

          Espainiako txosten bakoitzeko: 2 puntu.

          Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

          Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

          Espainiako ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

          Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

          Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

          Espainiako mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

          Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

          Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

          Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.

          Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

          Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

          Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

          Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.

          Tesina bakoitzeko: 3 puntu.

          Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

          1. Informatikako ezagutzak (gehienez, 2 puntu).

      2. Euskara.

  2. HE: 18 puntu.

  1. HE: 9 puntu.

  1. Diplomadunen lanbide taldeetako terapeuta okupazionalaren gai zerrenda orokorra.

    1. Terapia Okupazionalaren erreferentzia-marko teorikoak eta praktika-ereduak osasun mentalean.

    2. Ebaluazioa osasun mentalean.

    3. Planifikazioa eta esku-hartzea osasun mentalean.

    4. Bokazio-orientazioa paziente mentalaren lan-errehabilitazioan.

    5. Disfuntzio fisikoari maiz aplikatzen zaizkion erreferentzia-markoak eta ereduak.

    6. Terapia Okupazionala prozesu neurologikoetan.

    7. Terapia Okupazionala lokomozio-aparatuko trastornoetan.

    8. Artritisak eta artrosiak eragindako eskuen errehabilitazioa:

    1. Ekonomia artikularra.

    2. Ferula ohikoenak.

    1. Kanpo-laguntzak. Jarduerak eta guneak.

    2. Komunikazio handigarria eta alternatiboa.

    3. Terapia Okupazionalak haurtzaroan esku hartzearen zenbait ikuspegi:

    1. Neurogarapenaren teoria.

    2. Sentimen-integrazioaren teoria. Sentimen-integrazioaren disfuntzioak.

    1. Pediatrian estandarizatutako ebaluazio-tresnen deskribapena.

    2. Etxeko errehabilitazioaren ingurune estrukturala.

    3. Adineko pertsonen perspektiba okupazionala.

    4. Balorazio geriatriko integrala.

    5. Jarduera, Terapia Okupazionalaren tresna terapeutikoa.

    6. Eguneroko bizimoduko jarduerak eta eguneroko bizimoduko jarduera instrumentalak.

    7. Talde-prozesua.

    8. Talde-lana. Terapeuta Okupazionalaren ekarpena.

    9. CIF-eko (Funtzionamenduaren, desgaitasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Sailkapena) osagaien perspektiba.

  2. Gai-zerrenda komuna.

    1. Lanbide Sanitarioen Antolamenduaren Legea. Lanbide sanitarioak burutzea.

    2. Osasun Sistema Nazionaleko kohesio eta kalitatearen xedapen orokorrak.

    3. Osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren Legea: arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Ordainketak. Lanaldia, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.

    4. Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema. Antolamendua eta herritarren eskubideak eta betebeharrak. Programa-kontratua. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren eraketa. Zuzendaritza-antolakuntza. Gestio-araubidea.

    5. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Xedeak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrenda. Erakunde Zentrala: eraketa. Zerbitzu-erakundeak: legezko aitorpena.

    6. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak.

    7. Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio kliniko gaietan. Informazio sanitariorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomia errespetatzea. Historia klinikoa. Alta txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

    8. Kronikotasunaren erronka Euskadin.

      BIBLIOGRAFIA

    1. Polonio B., Durante P., Noya B. «Conceptos fundamentales de Terapia Ocupacional». Ediciones Panamericana (2001).

    2. Crepeau, Cohn, Schell. «Willard y Spackman. Terapia Ocupacional». 10.ª edición. Editorial Panamericana (2005).

    3. Moruno P., Talavera M.A. «Terapia Ocupacional en salud mental». Elsevier Masson (2011).

    4. Consejería de Servicios Sociales Comunidad de Madrid. Cuadernos técnicos de Servicios Sociales. «Rehabilitación laboral de personas con enfermedad mental crónica: programas básicos de intervención».

    5. Polonio B., Garra L. «Terapia Ocupacional en discapacitados físicos: teoría y práctica». Editorial Panamericana (2003).

    6. Chapinal A. «Rehabilitación de las manos con artritis y artrosis en Terapia Ocupacional». Masson (2002).

    7. Servicio de Daño Cerebral del Hospital Aita Menni. «Manual de ayudas externas». bbk (2005).

    8. CEAPAT. «Comunicación aumentativa y alternativa. Guía de referencia» (2009).

    9. Polonio B., Castellanos M.C., Viana I. «Terapia Ocupacional en la infancia». Editorial Panamericana (2008).

    10. Ayres J. «La Integración Sensorial en los niños. Desafíos sensoriales ocultos». TEA Ediciones S.A., Madrid (2008).

    11. Shelley Mulligan. «Terapia Ocupacional en pediatría». Editorial Panamericana (2006).

    12. Montagut F., Flotats G., Lucas E. «Rehabilitación domiciliaria. Principios, indicaciones y programas terapéuticos». Masson (2005).

    13. Durante P., Pedro P. «Terapia Ocupacional en geriatría: principios y práctica». 2.ª edición. Elsevier Masson (2007).

    14. Corregidor A.I. «Terapia Ocupacional en geriatría y gerontología: bases conceptuales y aplicaciones prácticas». Sociedad Española de Geriatría y Gerontología SEGG (2010).

    15. García Margallo P., San Juan M., Jorquera S., Navas I. «El análisis y la adaptación de la actividad en Terapia Ocupacional». Aytona Editores (2005).

    16. Imserso, Ministerio de Trabajo y Asuntos Sociales. «CIF Clasificación Internacional del Funcionamiento, de la Discapacidad y de la Salud».

      GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

    1. 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa (4-11 artikuluak).

    2. 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa (1-29 artikuluak).

    3. 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena (1., 2., 3., 4., 17., 18., 19., 42-61, 76. eta 77. artikuluak).

    4. 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena (1-11 eta 19-23 artikuluak).

    5. 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena (1., 3., 6., 9. eta 13. artikuluak).

    6. 175/1989 Dekretua, uztailaren 18koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharren karta onartzen duena (1., 2., 3. eta 4. artikuluak).

    7. 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, informazio eta dokumentazio klinikoaren arloan pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak arautzen dituen oinarrizko legea (1-23 artikuluak).

    8. Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategia.

      Ataria: http://cronicidad.blog.euskadi.net.