- EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 10ekoa, Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren zuzendariarena. Honen bitartez onartu egiten da Miguel de Aguilera Moyano jaunak uko egitea Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak eta ikertzaileak eta doktore titulua duten Unibertsitate pribatuetako irakasleak egiaztatzeko eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle lankideak kontratatu aurreko txostena eskuratzeko ebaluazio-batzordeetako kide izendatzeari; halaber, - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 10ekoa, Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren zuzendariarena. Honen bitartez onartu egiten da Miguel de Aguilera Moyano jaunak uko egitea Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak eta ikertzaileak eta doktore titulua duten Unibertsitate pribatuetako irakasleak egiaztatzeko eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle lankideak kontratatu aurreko txostena eskuratzeko ebaluazio-batzordeetako kide izendatzeari; halaber,
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 24
- Hurrenkera-zk.: 568
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/01/10
- Argitaratze-data: 2012/02/03
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Unibasq Agentziaren Estatutuei buruzko 349/2010 Dekretuaren 16.6.b) artikuluan xedatutakoaren arabera (abenduaren 28ko 349//2010 Dekretuaren bidez, Agentziaren Estatutuei buruzko ekainaren 27ko 138/2006 Dekretua aldatu zen), Miguel de Aguilera Moyano jaunak uko egin dio Gizarte Zientzietako ebaluazio-batzordeko kide izateari. Izendapen hori Adituen Batzordeak proposatu zuen, aldez aurretik Unibasqeko Administrazio Kontseiluak onartuta, eta Unibasqeko zuzendariaren 2011ko abenduaren 12ko Ebazpenaren bidez 2011ko abenduaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 247. zenbakian. Hortaz, Unibasq Agentziaren Estatutuei buruzko ekainaren 27ko 138/2006 Dekretua aldatu zuen abenduaren 28ko 349/2010 Dekretuaren 13.3.l) artikuluan esleitu zaizkidan eskumenei jarraikiz, honako hau
Lehenengoa. Onartu egiten dut Miguel de Aguilera Moyano jaunak uko egin izana Gizarte Zientzietako ebaluazio-batzordeko kide izateari, betiere Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak eta ikertzaileak eta doktore titulua duten Unibertsitate pribatuetako irakasleak egiaztatzeko eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle lankideak kontratatu aurreko txostena eskuratzeko prozesuan.
Bigarrena. Adituen Batzordeak proposatuta, eta Unibasqeko Administrazio Kontseiluak onartu ondoren, ebaluazio-batzordeko kide izendatzea:
Gizarte Zientziak Batzordea.
Kideak:
Batzordekidea: Rosario Martínez Arias.
Hirugarrena. Ebazpen honek egun honetatik bertatik aurrera izango ditu ondorioak. Nolanahi ere, ebazpena ezagutzera emate aldera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baita Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren web-orrian ere.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 10a.
Unibasqeko zuzendaria,
JUAN ANDRÉS LEGARRETA FERNÁNDEZ.


