- EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 17koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, Santi Kurutze Kanpezu udalerrian (Araba) «Kanpezu» izeneko maniobra-zentro aurrefabrikatua eta 13,2 kV-ko lurrazpiko elikadura-linearen ezarpena eta exekuzio-proiektua baimendu eta hura herritarrentzat onuragarria dela deklaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 17koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, Santi Kurutze Kanpezu udalerrian (Araba) «Kanpezu» izeneko maniobra-zentro aurrefabrikatua eta 13,2 kV-ko lurrazpiko elikadura-linearen ezarpena eta exekuzio-proiektua baimendu eta hura herritarrentzat onuragarria dela deklaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 39
- Hurrenkera-zk.: 857
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/01/17
- Argitaratze-data: 2012/02/23
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa
Testu legala
Erref: 17899-PRD-mmb.
Esp.: 01-AT-D-2011-00019.
Bat. 2011ko uztailaren 11n, Iberdrola Distribución Eléctrica SA (Araba) enpresak (helbidea: Vitoria-Gasteiz, Urartea kalea 2) «Kanpezu» izeneko maniobra-zentro aurrefabrikatua eta 13,2 kV-ko lurrazpiko elikadura-linearen Santi Kurutze Kanpezu udal-mugapean egikaritze-proiekturako administrazio-baimena emateko, zehazki onura publikokotzat deklaratzeko eta proiektua onartzeko eskatu du; horretarako horri buruzko eskabidea egin du eta horrekin batera, dagokion proiektua aurkeztu du, industria-ingeniari tekniko Emilio Nanclares Ocio jaunak.
BI. Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan aurreikusitako ondorioetarako (2002 abenduaren 23ko EHAA) honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenerako prozedurak arautzen ditu Dekretu horrek: energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, baita kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere eta Sektore Elektrikoaren azaroaren 27ko 54/1997 Legean (1997 azaroaren 28ko BOE) eta 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2 eta 52. artikuluetan (1954 abenduaren 17ko BOE) eta 1957ko apirilaren 26ko haren Erregelamenduaren 56. artikuluan (1957 ekainaren 20ko BOE) xedaturikoari jarraiki, aipatutako proiektua jendaurrean erakusgai jarri da hogei eguneko epean, enpresa horrek derrigorrez desjabetu beharrezkotzat hartu dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatza eta indibidualizatuarekin batera.
Hiru. Horretarako, jendaurreko erakustaldiaren izapidearen barnean, Santi Kurutze Kanpezu Udaletxeko iragarki-tauletan argitaratu zen iragarkia 2011ko uztailaren 19tik abuztuaren 20ra bitarte, bai eta ALHAOn ere, 2011ko abuztuaren 10ean, EHAAn 2011ko irailaren 5ean, eta «El Correo» egunkarian 2011ko uztailaren 26an.
OINARRI JURIDIKOAK
Bat. Energia eta Meategien Zuzendaritzak du espediente hau ebazteko eskumena, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 24ko 514/2009 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.
Bi. Sektore elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 40. artikuluak ezartzen duenaren arabera, energia elektrikoa banatzeko instalazioen eraikuntza, ustiapena, funtsezko aldaketa, eskualdatzea eta itxiera administrazio-baimenaren erregimenari lotuta geratuko dira.
Hiru. Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuak argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko instalazioak eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenerako prozedurak arautzen ditu, baita kontsumitzaileak konektatzeko harguneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere.
Lau. Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 52. artikuluan ezartzen da herri onurakoak direla energia elektrikoa sortu, garraiatu eta banatzeko diren instalazio elektrikoak, ezartzeko beharrezkoak diren ondasunak eta eskubideak nahitaez desjabetze aldera eta igarobide zorra jartze eta erabiltze aldera. Lege horretako 54. artikuluan ezartzen da, halaber, herri onurako deklaratze horrek ondasunak okupatu beharra, eragindako eskubideak erosi beharra eta, Nahitaezko Desjabetze Legeko 52. artikuluaren ondorioetarako, urgentziaz okupatu beharra dakarrela.
Bost. Espedientea bideratzean, administrazio-prozedurari buruzko arauetan zein arestian adierazitako legerian aurreikusitako prozedura-baldintzak eta -izapideak kontuan hartu eta bete dira.
Sei. Proiektuak betetzen ditu aplikagarriak diren segurtasun-araudietan biltzen diren eskakizun teknikoak.
Aipaturiko lege-xedapenak eta gai honi lotuta oro har aplikatzekoak diren bestelako xedapenak aztertuta, honako hau
Baimena ematea Ibedrola Distribución Eléctrica SA (Araba) enpresari «Kanpezu» izeneko maniobra-zentro aurrefabrikatua eta 13,2 kV-ko lurrazpiko elikadura-linea Santi Kurutze Kanpezu udal-mugapean instalatzeko eta onartzea industria-ingeniari tekniko Emilio Nanclares Ocio jaunak bisaturiko egikaritze proiektua, honako ezaugarri nagusi hauek dituelarik:
Lurrazpiko linea:
Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.
Zirkuitu kopurua: 4.
Eroale kopurua: 3.
Eroaleak: HEPRZ1 12/20 kV 150 mm2 Al.
Luzera: 18 m.
Jatorria: 29. zk.ko euskarria, «Antoñana-Santikurutze Kanpezu TEA»ko eta «CT Zuñiga-CT Contrasta»ko 13,2 kVko airetiko lineakoa.
Amaiera: «Kanpezu» Sekzionatze Zentroa.
Sekzionatze Zentroa:
Mota: lonja.
Gelak: 4.
Gela mota: 24 kV-ko SF6.
Baimentzen den instalazioa onura publikokoa dela deklaratzea; azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan xedatutakoari jarraiki, deklarazio horrek eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideak eskuratu beharra dakar, eta horrenbestez, premiazko okupazioa eragiten du, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak premiazko okupazioko deklaraziorako xedatzen dituen ondorioak zehaztuz, lege horren 53. artikuluaren erregistro-ondorioekin.
Ebazpen hau abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutakoaren arabera eta honako baldintza orokor hauei jarraiki eman da:
Onartutako proiektuari jarraiki egin beharko dira obrak, kasu bakoitzean eskatu eta baimenduko diren aldaketekin.
Martxan jartzeko epea hiru urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Instalazioen titularrak obren amaiera jakinarazi beharko dio Arabako Lurralde Bulegoari, behin betiko onarpena eman eta abiaraztearen akta egin dezan.
Obrak egiteko beharrezkoak diren udal eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak edozein direla ere, eta horiek aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industria eta Energia Sailburuordetzari, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, hala agintzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen 4/1999 Legean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 17a.
Energia eta Meategien zuzendaria,
JORGE JUAN LETAMENDIA BELZUNCE.


