- EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 19koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, administrazio-espediente bat bidaltzeko eta prozeduran interesdun direnak epatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 19koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, administrazio-espediente bat bidaltzeko eta prozeduran interesdun direnak epatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 27
- Hurrenkera-zk.: 615
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/01/19
- Argitaratze-data: 2012/02/07
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa; Herri Administrazioa
Testu legala
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak eskatu du Izaskun Pascual Mata andreak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondorioz sortutako 374/2011-B prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea. Errekurtso hori, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2011ko ekainaren 15eko Ebazpenaren aurka jarri zen. Ebazpen horren bidez ezetsi egin zen Langileriaren Kudeaketako zuzendariak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkapenak egiteko izangaien behin betiko zerrenda onartzeko 2011ko ekainaren 10ean emandako Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau
Lehenengoa. Eskatutako administrazio-espedientea Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea.
Bigarrena. Prozedura honetan interesdun direnak epatzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik harako bederatzi eguneko epean aipatu prozeduran demandatu gisa aurkez daitezen, betiere euren interesen alde egiteko bidezko baderitzote.
Epaian, eskatutakoa onartzen bada, beheragoko espezialitateetako zerrendetako hautagaien hurrenkera alda daiteke, hiru lurralde historikoetan aldatu ere.
(Ikus .PDF)
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 19a.
Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,
ANA ISABEL CARO MUÑOZ.


