- EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 20koa, Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordearena; honen bidez, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko otsailaren 16ko Aginduaren babesean 2011ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratu da; agindu horren bidez, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren babesean nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen merkaturatzea, eraldaketa eta sustapenerako 2011. ekitaldirako laguntzen deialdia egin zen (L - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 20koa, Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordearena; honen bidez, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko otsailaren 16ko Aginduaren babesean 2011ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratu da; agindu horren bidez, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren babesean nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen merkaturatzea, eraldaketa eta sustapenerako 2011. ekitaldirako laguntzen deialdia egin zen (L
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 38
- Hurrenkera-zk.: 836
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/01/20
- Argitaratze-data: 2012/02/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko otsailaren 16ko Aginduaren bidez, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatu, merkaturatu eta sustatzeko laguntzen deialdia egin zen (Lehiatu Programa), 2011ko ekitaldirako, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren babesean.
Behin laguntzak esleituta eta ebazpenak kasuan kasuko onuradunei jakinarazi ondoren, Elikagai Politika eta Industriako sailburuordearen Ebazpen bidez, EHAAn argitaratuko da aipatu xedapenaren babesean emandako laguntzen onuradun suertatu direnen zerrenda, xedapen hauek betez: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. paragrafoko bigarren atala eta goian aipatu den urriaren 7ko 172/2008 Dekretua.
Horrenbestez, ondokoa
Lehenengoa. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko otsailaren 16ko Aginduaren babesean 2010ean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, guztiak jakinaren gainean egon daitezen; agindu horren bidez, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren babesean, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen merkaturatzea, eraldaketa eta sustapenerako 2011. ekitaldirako laguntzen deialdia egin zen (Lehiatu programa). Ebazpen honen eranskinean ageri dira onuradunak.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 20a.
Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordea,
JUAN RAMÓN AZKUE MANTEROLA.
(Ikus .PDF)


