- EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 26koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Bilboko 4 zenbakiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (327/2011 prozedura laburra) interesa izan lezaketenak epatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 26koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Bilboko 4 zenbakiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (327/2011 prozedura laburra) interesa izan lezaketenak epatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 35
- Hurrenkera-zk.: 760
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/01/26
- Argitaratze-data: 2012/02/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (327/2011 prozedura laburra) aurkeztu da Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2011ko ekainaren 9ko Ebazpenaren aurka. Azken ebazpen horrek ezetsi egin zuen 2011ko maiatzaren 20ko Ebazpenaren aurka aurkeztutako berraztertze-errekurtsoa (2011ko maiatzaren 20ko Ebazpenaren bitartez, Egiterapen Eskalan barne-sustapenez sartzeko hautaketa-prozeduretan parte hartzeko Gaikuntza ikastarotik baztertzea erabaki zen). Eta, Epaitegiak jatorrizko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoaren bat etorriz, honako hau jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak euren interes legitimoen defentsan azal daitezela egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Arkauti, 2012ko urtarrilaren 26a.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,
ELENA MORENO ZALDIBAR.


