Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko otsailaren 2koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Garapen Lankidetzarako Funtsaren kargura ekintza humanitarioak burutzeko 2012ko laguntzen deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 2koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Garapen Lankidetzarako Funtsaren kargura ekintza humanitarioak burutzeko 2012ko laguntzen deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 24
  • Hurrenkera-zk.: 582
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/02/02
  • Argitaratze-data: 2012/02/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Hondamendiak edo krisialdi humanitarioak desegituratze sozial eta ekonomikoko prozesuak dira, eta elikagaien eta sanitatearen baldintzetan kalte handia eragiten dute, baita heriotza-tasa handitu ere. Kalamitate naturalek edo gatazka armatuek eragiten dituzte hondamendi horiek, baina azken batean, horien intentsitatea biztanleen kalteberatasun-mailak ezartzen du.

Ekintza humanitarioak gaur egun aurre egin behar dien eszenatoki ohikoenek eta larrienek erronka kontzeptual eta operatibo berriak sortzen ditu, besteak beste printzipio humanitarioak babestea eta ekintza humanitarioa bakea eraikitzeko tresna baliagarri gisa erabiltzea.

Hori dela-eta, Eusko Jaurlaritzak 31/2008 Dekretuaren bidez ezarri ditu ekintza humanitarioak burutzeko laguntzak (31/2008 Dekretua, otsailaren 19koa, Garapenerako Lankidetzaren kargurako ekintza humanitariotarako laguntzak arautzen dituena). Dekretu honek ekintza humanitarioko politika bat lankidetza estruktural eta eraldatzailearekin bat eginik formulatzeko eta betearazteko tresna izan nahi du, printzipio humanitarioetan eta pertsonen eskubideetan oinarritutakoa, gai horretan nazioarteko jarrera-kode eta -arauak errespetatzen dituena, koherentea, parte-hartzailea eta epe ertaineko eta luzerako helburuei, esaterako, giza eskubideen defentsari, bakearen eraikuntzari edota etorkizuneko garapenari loturik dagoena.

Esparru humanitarioan lan egiten duten euskal erakundeen izaera heterogeneoa dela medio, 31/2008 Dekretuari ahalik eta malgutasunik handiena ematen saiatu gara. Ildo horretan, etengabeko finantzaketa-linearekin jarraitzeaz gain, beste finantzaketa-linea bat gaineratu da ekintza humanitarioko estrategia markoetarako, espezializazio humanitario handiagoa duten erakundeentzat.

Aipatu otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuaren 4. artikuluaren arabera, laguntzak emateko deialdia urtero egingo da, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu bidez, eta bertan honako puntu hauek zehaztuko dira: diru-laguntzen zenbatekoa, xedea, eskabide-eredua, epeak, eskabideak aurkezteko tokia, eta ezarritako bi finantzaketa-linea horien balorazio-irizpideak.

Deialdia egiteko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta abiarazi ondoren (Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legea; Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua; eta Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duen azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua), eta ikusirik Jaurlaritzaren Lehendakaritzari esleitu zaiola garapenerako lankidetzaren arloa, eta lehendakaritza horri atxiki zaiola Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia izeneko zuzenbide pribatuko erakunde publikoa (EAEko administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretua bigarren aldiz aldatzen duen Lehendakariaren urtarrilaren 18ko 6/2011 Dekretuaren lehenengo eta bigarren artikuluak), Lehendakaritzako idazkari nagusiak egin behar du diru-laguntzen deialdi hau.

Laguntza horiek kudeatu eta horretarako eman behar diren ebazpenei dagokienez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena da eskumena (Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu era arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legeko 11.2 artikulua; Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuko 11.1 artikulua).

Horren ondorioz, honako hau

XEDAtzen DUT:

Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak araututako ekintza humanitariotarako laguntzak 2012. urteko ekitaldirako deitzea da ebazpen honen xedea. Garapen Lankidetzarako Funtsaren kargurako ekintza humanitariotarako laguntzak arautzen ditu dekretu horrek. Guztira, 4.304.819 euro emango dira.

Finantzaketa-linea bakoitzerako honako diru-zuzkidura hau egongo da:

  1. Etengabeko finantzaketa-linea: 1.904.819 euro.

  2. Ekintza humanitarioko estrategia markoetarako finantzaketa-linea: 2.400.000 euro

    Garapen Lankidetzarako Funtsaren kargurako ekintza humanitarioak arautzen dituen 2008ko otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuaren 20. artikuluarekin bat etorriz, zenbateko jakin bat ezin bazaio esleitu ekintza humanitarioko ezein estrategia markori, ekintza humanitarioen kopuru egoki batek eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu ez duelako edo bete beharreko eskakizunak betetzen ez dituelako, edo eskuragarri dagoen aurrekontu-zuzkidurarako behar adina eskabide jaso ez direlako, zenbateko hori etengabeko finantzaketa-lineara bideratzeko aukera izango da. Zenbateko hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak horretarako ebazpena eman ondoren. Argitaratu egingo dira, halaber, euskal gizartearen parte-hartzetik datozen berariazko funtsen horniduraren bidez etor daitezkeen zenbateko berriak edota Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren beste laguntza-programa batzuk burutu ondoren agortu gabe gera daitezkeen aurrekontu-baliabideetatik etor daitezkeenak.

    Etengabeko finantzaketa-lineara zuzendutako funtsak agortzea ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren ebazpen baten bidez.

Etengabeko finantzaketa-linearako eskabideak 2012ko aurrekontu-ekitaldi osoan zehar aurkeztu ahal izango dira. Ekintza humanitarioko estrategia markoen kasuan, eskabideak hilabeteko epean aurkeztu ahal izango dira, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Eskabideak aurkeztu ahalko dira Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein modutan, II. eranskinean jasotako eredu normalizatuaren arabera (komeni da eranskin hori euskarri digitalean aurkeztea). Eskabideak helbide honetara zuzendu behar dira:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia.

Nafarroa kalea, 2

01007 Vitoria-Gasteiz.

Edo www.elankidetza.es Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren webgunetik sar daitekeen aplikazio informatikoaren bitartez.

  1. Erakunde onuradunek bete beharreko baldintzak.

    Erakunde eskatzaileak bete beharreko baldintzak 31/2008 Dekretuaren 7. artikuluan daude jasota (31/2008 Dekretua, otsailaren 19koa, Garapenerako Lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako laguntzak arautzen dituena).

  2. Ebazpena.

    Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak eman edo ukatuko ditu eskatutako laguntzak, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Kontseilu Errektoreari emango dio horren berri.

  3. Esanbidezko ebazpenik ez ematea.

    Eskabidea aurkeztu eta hurrengo egunetik hasita lau hilabeteko epean esanbidezko ebazpenik ematen ez bada, ezetsi egin dela ulertu ahal izango da.

  4. Ordainketa.

    Ordainketa bakarraren bidez ordainduko dira laguntzak, behin diru-laguntza emateko ebazpena eman ondoren.

  5. Justifikazioa.

    Proiektuaren azken datatik hasi eta lau hilabeteko epean erakunde esleipendunak txosten bat aurkeztu beharko du, Garapen Lankidetzarako Funtsaren kargurako ekintza humanitarioetarako laguntzak arautzen dituen 2008ko otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuaren 18. artikuluan bildutako terminoetan.

  1. Erakunde onuradunek bete beharreko baldintzak.

    Erakunde eskatzaileak bete beharreko baldintzak 31/2008 Dekretuaren 21. artikuluan jasota daude (31/2008 Dekretua, otsailaren 19koa, Garapenerako Lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako laguntzak arautzen dituena).

  2. Ebazpena.

    Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak emango edo ukatuko ditu eskatutako laguntzak. Ebazpena EHAAn argitaratuz jakinaraziko da.

  3. Esanbidezko ebazpenik ez ematea.

    Laguntzak emateko deialdia egiten duen ebazpena indarrean jarri eta hurrengo egunetik hasita sei hilabeteko epean esanbidezko ebazpenik ematen ez bada, ezetsi egin dela ulertu ahal izango da.

  4. Ordainketa.

    Emandako diru-laguntza honako epe hauetan ordainduko da:

    Lehenengo ordainketa, diru-laguntzaren zenbatekoaren % 50, hitzarmena sinatzen den unean.

    Bigarrren ordainketa, emandako diru-laguntzaren gainerakoari dagokiona, estrategia markoaren aurrekontu osoaren % 30 egin dela justifikatu ondoren.

  5. Justifikazioa.

    Erakunde eskatzaileak jarraipeneko txosten bat aurkeztu beharko du aurrekontu osoaren % 30 justifikatzen duenean, bigarren ordainketa jasotzeko aukera emango diona, eta bestalde, amaierako txosten bat aurkeztu beharko du, laguntza gauzatu ondorengo lau hilabeteko epean.

Eskabideak I. eranskineko hautaketa-irizpideen eta baremazioaren arabera baloratuko dira.

Ebazpen honetan deskribatutako laguntzak bateragarri izango dira beste edozein diru-laguntza edo laguntzarekin; nolanahi ere, finantziazio-iturri desberdinetatik jasotako laguntzen zenbateko osoak ezin izango du egindako kontratazioen kostua gainditu. Kostu hori gaindituz gero, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztuko da.

Diru-laguntzak emateko baldintzetan edozein aldaketa gertatzen bada eta, edozein kasutan, xede berbererako beste Administrazio edo erakunde publiko zein pribatu batzuetatik laguntzak edo diru-laguntzak edota beste edozein diru-sarrera edo baliabide jaso bada, diru-laguntza esleitzeko ebazpena aldatu ahal izango da, betiere diru-laguntza jasotzeko 31/2008 Dekretuan ezarritako gutxienezko baldintzak betetzen badira.

Erakunde esleipendunak ebazpen honetan ezarritakoa betetzen ez badu, aurkeztutako datuak faltsuak badira, jasotako diru-kopurua ematea eragin duenaz bestelako xede baterako erabiltzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 53. artikuluan bildutako gainerako ez-betetzeetako bat gertatzen bada, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak laguntza atzera botatzeko eskaera egingo dio Jaurlaritzaren Kontseiluari 31/2008 Dekretuko II. kapituluko diru-laguntzen kasuan, eta Lehendakaritzako idazkari nagusiari, dekretu bereko III. kapituluko diru-laguntzen kasuan, horretarako irekitako espedientea izapidetu eta erakunde interesdunari hamabost eguneko epean entzun ondoren. Horren ondorioz, erakunde interesdunak diru-laguntza galduko du, eta jasotako diru-kopuruak itzuli beharko dizkio Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusiari bi hilabeteko epean, gehi legez dagozkion interesak, egokitzat jotzen diren gainerako ekintzak bazter utzi gabe, eta hori guztia abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta 1/1997 Legegintza Dekretuan ezarritakoa betez.

Erakunde eskatzaileak Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Auzitegiari deialdi honen kargura jasotako diru-laguntzei buruzko informazioa ematera behartuta daude, haiek beren eginkizunak betetzeko eskatzen badiete.

Erakunde onuradunei abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 2.1 artikuluan ezarritako berme-araubidea aplikatuko zaie. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzen bermea eta itzulketak arautzen dira, eta kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta obligazioak ezartzen dira. Horren indarrez, emandako diru-laguntza onartutzat joko da onuradunak aurkako esanbidezko aitorpenik egiten ez badu, betiere jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera hamar eguneko epean.

Ebazpen honetan jasotzen ez den guztirako 31/2008 Derektua aplikatuko da (31/2008 Dekretua, 2008ko otsailaren 19koa, Garapen Lankidetzarako Funtsaren kargurako ekintza humanitarioetarako laguntzak arautzen dituena).

Lehenengoa. Errekurtsoak.

Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du; beraz, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lehendakaritzako idazkari nagusiari. Horretarako epea hilabetekoa izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena. Eraginkortasuna.

EHAAn argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean ebazpen hau.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 2a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.

1. ETENGABEKO FINANTZAKETA-LINEAKO PROIEKTUEI APLIKATU BEHARREKO HAUTAKETA IRIZPIDEAK.

  1. Proiektuaren edukiaren arabera: 70 puntu.

    1. Proiektuaren koherentzia orokorra: gehienez 24 puntu.

    1. Hondamendiek erasandako pertsonentzako babesari eta laguntzari dagokienez proiektuaren egokitasuna: gehienez 2 puntu.

    2. Hondamendiaren testuinguruaren balorazioa: gehienez 10 puntu.

    3. Helburuen, emaitzen eta aurreikusitako jardueren arteko koherentzia. gehienez 2 puntu.

      Helburu espezifikoa lortzeko behar diren elementuekiko koherentea den esku-hartze logika bat badu proiektuak, 2 puntu.

      Puntu 1 esku-hartze logikak akatsak baditu.

    4. Jardueren eta jarduera horiek gauzatzeko baliabideen arteko harremana. gehienez 4 puntu.

      4 puntu, jarduerak, baliabideak eta kostuak guztiz zehazturik badaude eta koherentzia badago esku-hartzearen logikaren eta aurrekontuaren artean.

      2 puntu, banakatzea osoa ez bada edo esku-hartzearen logikaren eta aurrekontuaren artean proportziorik ez bada.

    5. Jarraipena eta ebaluazioa egiteko adierazle zehatzak, egiaztagarriak eta ebaluagarriak: gehienez 6 puntu.

      6 puntu, helburu espezifikoari eta espero diren emaitzei dagokienez, adierazle zehatz eta egiaztagarriak ezartzen badira. Larrialdietarako laguntza-proiektuetan aski izango da emaitzen adierazleekin.

      3 puntu, baldin eta espero izateko emaitzei begira zehatz eta egiaztagarriak diren adierazleak ezartzen badira.

      Puntu 1, adierazleak eta egiaztatzeko iturriak nahikoak izanda ere, alderdiren bat ondo zehaztu gabe uzten badute.

    1. Proiektuaren bideragarritasun orokorra: gehienez 14 puntu.

    1. Bideragarritasun teknikoa: gehienez 8 puntu.

      7 puntu, proiektua gauzatzeko erabili behar diren baliabide teknikoei buruz (planoak, bitarteko materialak eta pertsonalak), eta, hala badagokio, azterlan ekonomikoei buruz, behar adina informazio aurkezten bada

      2 puntu, baliabideei buruzko informazioa osatugabea bada.

      Puntu 1 gehiago, proiektuaren barnean hartutako langileen eta ondasunen segurtasun-baldintzak kontuan hartzen badira, bereziki testuinguru ezegonkor edo gatazkatsuetan (segurtasun-protokolo idatzia izatea, langileei informazioa eta prestakuntza eskaintzea eta abar).

    1. Erakunde-bideragarritasuna: gehienez 6 puntu.

      3 puntu, proiektuaren exekuzioan erakunde esanguratsu batek parte hartzen badu, eta horrek proiektuaren guztizko aurrekontuari % 5eko aurrekontu-ekarpena egiten badio.

      Puntu 1, ordezkaritza-erakunde baten abalak proiektua babesten badu, edo proiektua egiteko beharrezko administrazio-neurriak hartu badira.

      3 puntu gehiago, tokiko bazkideen, tokiko eta nazioarteko GKEen, agintarien eta/edo aldebiko agentzia edo agentzia multilateralen arteko koordinazio-mekanismo batean parte hartzen bada.

    2. 3 puntu, egoera ahulean dauden kolektiboei lehentasuna ematea.

      3 puntu, krisi humanitario baten eraginpeko biztanleria hautatzeko irizpide argi batzuk ezartzen badira.

      Puntu 1, hautaketa-irizpideak argiak ez badira, edo eraginpeko biztanleriaren barnean, krisi humanitario batek kalteturiko pertsonak ez ezik, beste pertsona batzuk ere hartzen badira.

    3. Lehentasun geografikoa: gehienez 4 puntu.

      4 puntu, estaturik gabeko herria edo herrialde indigena bada, herrialdearen edo eskualdearen GGIa 0,5etik azpikoa bada, edo EBk identifikaturiko krisi ahaztuetako bat bada.

      3 puntu, GGIa 0,5etik 0,599ra bitartekoa bada.

      2 puntu, GGIa 0,6tik 0,699ra bitartekoa bada.

      1 puntu, GGIa 0,7tik 0,799ra bitartekoa bada.

    4. Zehar-lerroak: gehienez 23 puntu.

    1. Konektibitate-irizpideekin ahultasun-egoera murriztea eta tokiko gaitasunak sendotzea: gehienez 6 puntu.

    2. Biztanleriaren parte-hartzea eta errealitate soziokulturalei egokitzea: gehienez 5 puntu.

    3. Bakearen eraikitzea, testigantza eta babespena: gehienez 5 puntu.

    4. Genero-berdintasuna: gehienez 5 puntu.

    5. Iraunkortasun ekologikoa: gehienez 2 puntu.

    6. Partzuergoak: gehienez 2 puntu.

      Puntu 1, proiektua euskal erakunde eskatzaileen partzuergo batek gauzatzen badu.

      Puntu 1, proiektua tokiko erakundeen partzuergo batek gauzatzen badu baterako jarduneko programa baten barruan.

  2. Tokiko erakundearekin zerikusia duten arloak: 16 puntu.

    1. Esperientzia: gehienez 3 puntu.

      3 puntu, legez eratu zenetik 8 urte igaro badira eta sektore humanitarioan esperientzi jarraitua egiaztatzeko dokumentu bat aurkezten badu.

      1 puntu, legez eratu zenetik 8 urte igaro badira eta sektore humanitarioan esperientzi ez-jarraitua egiaztatzeko dokumentu bat aurkezten badu.

    2. Gaitasuna eta kaudimena: gehienez 2 puntu.

      2 puntu, erakundeak azken bost urteotan, Eusko Jaurlaritzak ekintza humanitarioentzat emandako zenbateko berdina edo handiagoa duen eta dagoeneko justifikatuta dagoen laguntzaren bat kudeatu badu erakundeak.

      1 puntu, erakundeak azken bost urteotan, Eusko Jaurlaritzak ekintza humanitarioentzako emandako zenbateko berdina edo % 75etik gorakoa duen eta dagoeneko justifikatuta dagoen laguntzaren bat kudeatu badu erakundeak.

    3. Tokiko erakundearen eta zuzeneko onuradunen arteko harremana: gehienez 4 puntu.

      4 puntu, tokiko erakundeak komunitatearekin lau urtetik gorako lan-esperientzia badu.

      2 puntu, tokiko erakundeak komunitatearekin bi urtetik gorako lan-esperientzia badu.

    4. Tokiko erakundearen eta zuzeneko onuradunen arteko loturari buruzko ikuspegiak: gehienez 4 puntu.

      4 puntu, xede-komunitatea tokiko erakundearen Plan Estrategiko baten barnean hartuta badago.

      2 puntu, proiektua amaitutakoan tokiko erakundeak xede-komunitatearekiko jarduerak planteatzen baditu.

    5. Printzipio eta estandar humanitarioekiko atxikimendua: gehienez 2 puntu.

      Puntu 1, Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek hondamendi-kasuetarako sorospenari lotuta ezarritako Jokabide-Kodearekiko atxikimendu-adierazpena eransten bada.

      Puntu 1 gehiago, Hirugarren Munduari buruzko irudiei eta mezuei lotutako jokabide-kodearekiko atxikimendu-adierazpena eransten bada.

    6. Genero-ikuspegia erakunde mailan sartzea: gehienez puntu 1.

      Puntu 1, erakundeak genero-berdintasuna lortzeko ekintza-plan estrategiko bat badu.

  3. Euskadiko erakunde eskatzailearekin zerikusia duten arloak: 14 puntu.

    1. Gizarte-oinarria: gehienez 4 puntu.

      Puntu 1, 200 bazkide baino gehiago baditu.

      Puntu 1, 10 kolaboratzaile edo bolondres baino gehiago baditu.

      Puntu 1, azken urtean ekintza humanitarioari buruzko hiru sentsibilizazio-ekintzatik gora egin baditu.

      Puntu 1, portaera-kodea duen lankidetza koordinakunde edo sareren batean badago eta bere jarraipen-batzordeak berretsita ez badago.

    2. Esperientzia: gehienez 2 puntu.

      2 puntu, legez eratu zenetik 5 urte edo gehiago igaro badira eta sektore humanitarioan esperientzi egonkorra egiaztatzeko dokumentu bat aurkezten badu.

    3. Gaitasuna eta kaudimena: gehienez 2 puntu.

      2 puntu, erakundeak azken bost urteotan, Eusko Jaurlaritzak ekintza humanitarioentzat emandako eta zenbateko berdina edo handiagoa duen eta dagoeneko justifikatuta dagoen laguntzaren bat kudeatu badu.

      1 puntu, erakundeak azken bost urteotan, Eusko Jaurlaritzak ekintza humanitarioentzat emandako eta zenbateko berdina edo % 75etik gorakoa duen eta dagoeneko justifikatuta dagoen laguntzaren bat kudeatu badu.

    4. Tokiko bazkidearekiko harremana eta esperientzia bertako eremuan: gehienez 3 puntu.

      3 puntu, Euskadiko erakundeak tokiko erakundearekin bost urtetik gorako esperientzia badu, proiektuak batera kudeatzean,

    5. Printzipio eta estandar humanitarioekiko atxikimendua: gehienez 2 puntu.

      Puntu 1, Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek hondamendi-kasuetarako sorospenari lotuta ezarritako Jokabide-Kodearekiko atxikimendu-adierazpena eransten bada.

      Puntu 1 gehiago, Hirugarren Munduari buruzko irudiei eta mezuei lotutako jokabide-kodearekiko atxikimendu-adierazpena eransten bada.

    6. Genero-ikuspegia erakunde mailan sartzea: gehienez puntu 1.

      Puntu 1, erakundeak genero-berdintasuna lortzeko ekintza-plan estrategiko bat badu.

      2. EKINTZA HUMANITARIOKO ESTRATEGIA MARKOETARAKO FINANTZAKETA-LINEAKO PROIEKTUEI APLIKATU BEHARREKO HAUTAKETA IRIZPIDEAK.

      1. Proiektuaren edukiaren arabera: 70 puntu.

        1. Proiektuaren koherentzia orokorra: gehienez 27 puntu.

        1. Hondamendiek erasandako pertsonentzako babesari eta laguntzari dagokienez proiektuaren egokitasuna: gehienez 2 puntu.

        2. Hondamendiaren testuinguruaren balorazioa: gehienez 8 puntu.

        3. Helburuen, emaitzen eta aurreikusitako jardueren arteko koherentzia. gehienez 2 puntu.

          2 puntu, helburu espezifikoa lortzeko behar diren elementuekiko koherentea den esku-hartze logika bat badu proiektuak.

          Puntu 1, esku-hartze logikak akatsak baditu.

        4. Jardueren eta jarduera horiek gauzatzeko baliabideen arteko harremana. gehienez 3 puntu.

          3 puntu, jarduerak, baliabideak eta kostuak guztiz zehazturik badaude eta koherentzia badago esku-hartzearen logikaren eta aurrekontuaren artean.

          Puntu 1, banakatzea osoa ez bada edo esku-hartzearen logikaren eta aurrekontuaren artean proportziorik ez bada.

        5. Jarraipena eta ebaluazioa egiteko adierazleak, egiaztagarriak eta ebaluagarriak. gehienez 4 puntu.

          4 puntu, helburu espezifikoari eta espero diren emaitzei dagokienez, adierazle zehatz eta egiaztagarriak ezartzen badira. Larrialdietarako laguntza-proiektuetan aski izango da emaitzen adierazleekin.

          2 puntu, baldin eta espero izateko emaitzei begira zehatz eta egiaztagarriak diren adierazleak ezartzen badira.

          Puntu 1, adierazleak eta egiaztatzeko iturriak nahikoak izanda ere, alderdiren bat ondo zehaztu gabe uzten badute.

        6. Erakunde eskatzailearen Plan Estrategikoan jasotzea proiektua: gehienez 8 puntu.

        1. Proiektuaren bideragarritasun orokorra: gehienez 11 puntu.

        1. Bideragarritasun teknikoa: gehienez 7 puntu.

          6 puntu, proiektua gauzatzeko erabili behar diren baliabide teknikoei buruz (planoak, bitarteko materialak eta pertsonalak), eta, hala badagokio, azterlan ekonomikoei buruz behar adina informazio aurkezten bada

          2 puntu, baliabideei buruzko informazioa osatugabea bada.

          Puntu 1 gehiago, proiektuaren barnean hartutako langileen eta ondasunen segurtasun-baldintzak kontuan hartzen badira, bereziki testuinguru ezegonkor edo gatazkatsuetan (segurtasun-protokolo idatzia izatea, langileei informazioa eta prestakuntza eskaintzea eta abar).

        2. Erakunde-bideragarritasuna: gehienez 4 puntu.

          2 puntu, proiektuaren exekuzioan erakunde esanguratsu batek parte hartzen badu, eta horrek proiektuaren guztizko aurrekontuari % 5etik gorako aurrekontu-ekarpena egiten badio.

          Puntu 1, ordezkaritza-erakunde baten abalak proiektua babesten badu, edo proiektua egiteko beharrezko administrazio-neurriak hartu badira.

          2 puntu gehiago, tokiko bazkideen, tokiko eta nazioarteko GKEen, agintarien eta/edo aldebiko agentzia edo agentzia multilateralen arteko koordinazio-mekanismo batean parte hartzen bada.

        3. Egoera ahulean diren kolektiboak lehenestea. gehienez 3 puntu.

          3 puntu, krisi humanitario baten eraginpeko biztanleria hautatzeko irizpide argi batzuk ezartzen badira.

          Puntu 1, hautaketa-irizpideak argiak ez badira, edo eraginpeko biztanleriaren barnean, krisi humanitario batek kalteturiko pertsonak ez ezik, beste pertsona batzuk ere hartzen badira.

        4. Lehentasun geografikoa: gehienez 4 puntu.

          4 puntu proiektua honako herri hauetako batean gauzatzen bada: El Salvador, Guatemala, Honduras, Nikaragua, Mexiko, Brasil, Kuba, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, Peru, Venezuela, Boli Kosta, Ruanda, Mozambike, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Angola, Uganda, Burundi, Palestina eta India.

          2 puntu, herrialdearen edo eskualdearen GGIa 0,699tik azpikoa bada, edo EBk identifikaturiko krisi ahaztuetako bat bada.

        5. Zehar-lerroak: gehienez 23 puntu.

        1. Konektibitate-irizpideekin ahultasun-egoera murriztea eta tokiko gaitasunak sendotzea: gehienez 6 puntu.

        2. Biztanleriaren parte-hartzea eta errealitate soziokulturalei egokitzea: gehienez 5 puntu.

        3. Bakearen eraikitzea, testigantza eta babespena: gehienez 5 puntu.

        4. Genero-berdintasuna: gehienez 5 puntu.

        5. Iraunkortasun ekologikoa: gehienez 2 puntu.

        6. Partzuergoak: gehienez 2 puntu.

          Puntu 1, proiektua euskal erakunde eskatzaileen partzuergo batek gauzatzen badu.

          Puntu 1, proiektua tokiko erakundeen partzuergo batek gauzatzen badu baterako jarduneko programa baten barruan.

      2. Tokiko erakundearekin zerikusia duten arloak: 16 puntu.

        1. Esperientzia: gehienez 3 puntu.

          3 puntu, legez eratu zenetik 8 urte igaro badira eta sektore humanitarioan esperientzi jarraitua egiaztatzeko dokumentu bat aurkezten badu.

          1 puntu, legez eratu zenetik 8 urte igaro badira eta sektore humanitarioan esperientzi ez-jarraitua egiaztatzeko dokumentu bat aurkezten badu.

        2. Gaitasuna eta kaudimena: gehienez 2 puntu.

          2 puntu, erakundeak azken bost urteotan, Eusko Jaurlaritzak ekintza humanitarioentzat emandako zenbateko berdina edo handiagoa duen eta dagoeneko justifikatuta dagoen laguntzaren bat kudeatu badu.

          1 puntu, erakundeak azken bost urteotan, Eusko Jaurlaritzak ekintza humanitarioentzat emandako eta zenbateko berdina edo % 75etik gorakoa duen eta dagoeneko justifikatuta dagoen laguntzaren bat kudeatu badu.

        3. Tokiko erakundearen eta zuzeneko onuradunen arteko harremana: gehienez 4 puntu.

          4 puntu, tokiko erakundeak komunitatearekin lau urtetik gorako lan-esperientzia badu.

          2 puntu, tokiko erakundeak komunitatearekin bi urtetik gorako lan-esperientzia badu.

        4. Tokiko erakundearen eta zuzeneko onuradunen arteko loturari buruzko ikuspegiak: gehienez 4 puntu.

          4 puntu, xede-komunitatea tokiko erakundearen plan estrategiko baten barnean hartuta badago.

          2 puntu, proiektua amaitutakoan tokiko erakundeak xede-komunitatearekiko jarduerak planteatzen baditu.

        5. Printzipio eta estandar humanitarioekiko atxikimendua: gehienez 2 puntu.

          Puntu 1, Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek hondamendi-kasuetarako sorospenari lotuta ezarritako Jokabide-Kodearekiko atxikimendu-adierazpena eransten bada.

          Puntu 1 gehiago, Hirugarren Munduari buruzko irudiei eta mezuei lotutako jokabide-kodearekiko atxikimendu-adierazpena eransten bada.

        6. Genero-ikuspegia erakunde mailan sartzea: gehienez puntu 1.

          Puntu 1, erakundeak genero-berdintasuna lortzeko ekintza-plan estrategiko bat badu.

      3. Euskadiko erakunde eskatzailearekin zerikusia duten arloak: 14 puntu.

        1. Gizarte-oinarria: gehienez 4 puntu.

          Puntu 1, 200 bazkide baino gehiago baditu.

          Puntu 1, 10 kolaboratzaile edo bolondres baino gehiago baditu.

          Puntu 1, azken urtean ekintza humanitarioari buruzko hiru sentsibilizazio-ekintzatik gora egin baditu.

          Puntu 1, portaera-kodea duen lankidetza koordinakunde edo sareren batean badago eta bere jarraipen-batzordeak berretsita ez badago.

        2. Esperientzia: gehienez 2 puntu.

          2 puntu, legez eratu zenetik 5 urte edo gehiago igaro badira eta sektore humanitarioan esperientzi egonkorra egiaztatzeko dokumentu bat aurkezten badu.

        3. Gaitasuna eta kaudimena: gehienez 2 puntu.

          2 puntu, erakundeak azken bost urteotan, Eusko Jaurlaritzak ekintza humanitarioentzat emandako zenbateko berdina edo handiagoa duen eta dagoeneko justifikatuta dagoen laguntzaren bat kudeatu badu.

          1 puntu, erakundeak azken bost urteotan, Eusko Jaurlaritzak ekintza humanitarioentzat emandako eta zenbateko berdina edo % 75etik gorakoa duen eta dagoeneko justifikatuta dagoen laguntzaren bat kudeatu badu.

        4. Tokiko bazkidearekiko harremana eta esperientzia bertako eremuan: gehienez 3 puntu.

          3 puntu, Euskadiko erakundeak tokiko erakundearekin bost urtetik gorako esperientzia badu, zertan-eta proiektuak batera kudeatzean.

          (Ikus .PDF)