- EBAZPENA, 2012ko otsailaren 2koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena. Honen bidez, aldatu egiten da zuzendari beraren 2011ko abuztuaren 4ko ebazpena (Ebazpen honen bidez, argitara eman ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko deitutako hautaketa-proze - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko otsailaren 2koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena. Honen bidez, aldatu egiten da zuzendari beraren 2011ko abuztuaren 4ko ebazpena (Ebazpen honen bidez, argitara eman ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko deitutako hautaketa-proze
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 43
- Hurrenkera-zk.: 947
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/02/02
- Argitaratze-data: 2012/02/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Eider Arantzamendi Aristondo andreak gorako errekurtsoa jarri zuen Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2011ko abuztuaren 4ko ebazpenaren (EHAA, 2011-08-8) kontra, Maisu-maistren Kidegoko Haur Hezkuntza espezialitatean eta txanda librean. Ebazpen honen bidez, argitara eman ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bitartez (EHAA, 2011-01-10) Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko deitutako hautaketa-prozesuan hautatuak izan diren izangaien behin betiko zerrendak eta espezialitate berriak lortzeko prozedura gainditu duten behin betiko izangaien zerrenda.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko urtarrilaren 12ko aginduaren bidez aintzat hartu zen Eider Arantzamendi Aristondo andreak jarritako gorako errekurtsoa eta, ondorioz, antzeman zaizkio 2 puntu deialdiaren I. eranskineko II.3.1 atalean, merezimenduen baremoan, eta 7,6028 puntu guztira.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2012ko otsailaren 1eko Ebazpenaren bidez, Eider Arantzamendi Aristondo andreak jarritako gorako errekurtsoa aintzat hartu izanaren ondorioz, aldatu zen zuzendari beraren 2011ko uztailaren 18ko ebazpena, aipatutako aukeratze-prozesuaren lehiaketa-fasean lehiatzaileek lortutako behin betiko puntuazioak argitara eman zituena.
Errekurtsoa aintzat hartu izanaren ondorioz areagotu da Eider Arantzamendi Aristondo andreak lortutako guztizko puntuazioa, lehiaketa-fasean eta oposizio-fasean lortutako puntuazioa batu izanaren ondoriozkoa.
Ondorioz, eta horren arabera,
Lehenengoa. Aldatzea Eider Arantzamendi Aristondo andreak lortutako guztizko puntuazioa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez hautatua izan zen, Maisu-maistren Kidegoko Haur Hezkuntza espezialitatean eta txanda librean. Guztira 7,6028 puntu ditu (Ebazpen honen bidez, dei egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurarako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko funtzionarioentzako espezialitate berriak hartzeko prozedurarako).
Bigarrena. Ebazpen hau Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web orrietan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net edo http://irakasle.net, argitara ematea.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 2a.
Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,
JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.


