Euskadi.eus
  • 45/2012 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Barrualdeko Eskualdeko zuzendari gerentearena, Barrualdeko Eskualdeko Basauri-Kareagako Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

45/2012 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Barrualdeko Eskualdeko zuzendari gerentearena, Barrualdeko Eskualdeko Basauri-Kareagako Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 48
  • Hurrenkera-zk.: 1081
  • Xedapen-zk.: 45
  • Xedapen-data: 2012/02/06
  • Argitaratze-data: 2012/03/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Herri Administrazioa

Testu legala

Barrualdeko Eskualdeko Basauri-Kareagako Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren lanpostua betetzeke dago. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arauan eta Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan ezarritakoaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du zuzendaritza honek. Hona hemen

OINARRIAK

Lehenengoa. Barrualdeko Eskualdeko Basauri-Kareagako Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren lanpostua ebazpen honen bidez deitzen dena Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoak (funtzionario, estatutario nahiz lan-kontratuko langile finkoak), A1/B1 Talde Profesionaletakoak eskatu ahal izango dute, betiere honen ondoren aditzera ematen diren baldintzak betetzen badituzte:

  1. Titulu hauetakoren baten jabe izatea:

    1. Medikuntzako eta Kirurgiako lizentziatura, Familia eta Komunitate-Medikuntzako espezialitatea duela, edo Medikuntza Orokorreko eginkizunez baliatzeko ezarritako titulu, ziurtagiri edo diplomen jabe direla, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko I. eranskinean ezarritakoaren arabera, edota Pediatria espezialitatea.

    2. Erizaintzako Unibertsitate Diplomatura.

  2. Hizkuntza-eskakizuna: 2. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.

  3. Esperientzia: 4 urteko esperientzia izan beharko dute, A1 eta B1 taldeetako zereginetan.

    Bigarrena. Interesdunek Barrualdeko Eskualdeko Pertsonaleko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez daitezke eskabideak (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

    Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek eskabidearekin batera curriculum vitaea aurkeztu beharko dute (aplikazio informatikoan beteta badaukate, ez dute halakorik egin beharko), eta, hari Lehen Mailako Atentzioko Unitatearen kudeaketari buruzko txosten edo proiektu bat erantsi beharko diote, non datu hauek zehaztuko baitituzte:

    Titulu akademikoak.

    Orain arte betetako lanpostuak.

    Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan duten eskarmentua.

    Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki irizten dioten beste edozein merezimendu.

    Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Halaber, egoki iritzitako argitalpenak, txostenak edo beste edozein agiri aurkeztu ahal izango dituzte.

    Laugarrena. Deialdi hau Gerentzia honen ebazpen bidez ebatziko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

    Amorebieta-Etxano, 2012ko otsailaren 6a.

    Barrualdeko Eskualdeko zuzendari gerentea,

    ENRIQUE MAIZ OLAZABALAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik