Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko otsailaren 7koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoan ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantzaketa-erregimenaren 2011ko deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren Aginduaren babesean emandako maileguen enpresa onuradunen eta ukatutako eskaeren zerrendaren berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 7koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoan ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantzaketa-erregimenaren 2011ko deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren Aginduaren babesean emandako maileguen enpresa onuradunen eta ukatutako eskaeren zerrendaren berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 43
  • Hurrenkera-zk.: 957
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/02/07
  • Argitaratze-data: 2012/02/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. 2007ko uztailaren 19an argitaratu zen EHAAn ekainaren 26ko 107/2007 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantzaketa-erregimena ezartzen duena (dekretu hori abenduaren 16ko 214/2008 Dekretuaren bidez aldatu zen).

  2. 2011ko maiatzaren 31n argitaratu zen EHAAn Kulturako sailburuaren 2011ko apirilaren 20ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoan ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantzaketa-erregimenaren 2011ko deialdia egiten duena 107/2007 Dekretuak ezarritako esparruaren barruan.

  3. Aipaturiko aginduaren 7.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, eskatutako maileguaren emakidari edo ukapenari buruzko ebazpena enpresa interesatu bakoitzari jakinarazi beharko zaio, bai eta erakunde laguntzaileari ere; nolanahi ere, emandako maileguen enpresa onuradunen eta ukatutako eskaeren zerrenda (ukapenaren arrazoia adierazita) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Horiek horrela, hau

Lehenengoa. Kulturako sailburuaren 2011ko apirilaren 20ko Aginduaren babesean emandako maileguen, enpresa onuradunen eta ukatutako eta artxibaturiko eskaeren zerrenda argitara ematea. Datu horiek eranskinean daude jasota.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 7a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik