- EBAZPENA, 2012ko otsailaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, administrazio-espediente bat bidaltzeko eta prozeduran interesdun direnak epatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko otsailaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, administrazio-espediente bat bidaltzeko eta prozeduran interesdun direnak epatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 45
- Hurrenkera-zk.: 1003
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/02/07
- Argitaratze-data: 2012/03/02
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Herri Administrazioa; Justizia
Testu legala
Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak eskatu du Enrique Rodríguez García jaunak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondorioz sortutako 461/2011-A prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea. Errekurtso hori, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2011ko ekainaren 13ko Ebazpenaren aurka jarri zen. Ebazpen horren bidez ezetsi egin zen Langileriaren Kudeaketako zuzendariak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkapenak egiteko izangaien behin betiko zerrenda onartzeko 2011ko ekainaren 10ean emandako Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, honako hau
Lehenengoa. Eskatutako administrazio-espedientea Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea.
Bigarrena. Prozedura honetan interesdun direnak epatzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik harako bederatzi eguneko epean aipatu prozeduran demandatu gisa aurkez daitezen, betiere euren interesen alde egiteko bidezko baderitzote.
Epaian, eskatutakoa onartzen bada, beheragoko espezialitateetako zerrendetako hautagaien zerrendak alda daitezke, hiru lurralde historikoetan aldatu ere.
0105. Euskara (Irale)
0106. Euskal Literatura eta hizkuntza
0126. Latina
0134. Gaztelania eta literatura
0986. Curriculum-aniztasun soziolinguistikoa
1581. EPA- Gaztelaniazko komunikazio-arloa
1583. EPA- Euskarazko komunikazio-arloa
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 7a.
Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,
ANA ISABEL CARO MUÑOZ.


