- 45/2012 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bitartez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari -zuzenbide pribatuko ente publikoari- atxikiak dauden zerbitzu sanitarioetako erakunde publikoei bilera zientifikoak eta prestakuntza-jarduerak egin ditzaten laguntzak ematen zaizkie. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu45/2012 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bitartez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari -zuzenbide pribatuko ente publikoari- atxikiak dauden zerbitzu sanitarioetako erakunde publikoei bilera zientifikoak eta prestakuntza-jarduerak egin ditzaten laguntzak ematen zaizkie.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 48
- Hurrenkera-zk.: 1086
- Xedapen-zk.: 45
- Xedapen-data: 2012/02/09
- Argitaratze-data: 2012/03/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 14ko 1205/2011 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzu publikoa zuzenbide pribatuko erakundeari atxikitako zerbitzu sanitarioetako erakunde publikoek 2011. urtean zehar edo urte horretan hasitako bilera zientifikoetarako eta prestakuntza-jardueretarako laguntzetarako deialdia egin zen.
Ebazpen horretako bederatzigarren oinarrian ezartzen da eskaerak Giza Baliabideetako zuzendaria ebatziko dituela, betiere, horretarako izendatutako balorazio-batzordearen proposamenaren arabera, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpen baten bidez.
Aurreko guztiagatik, eta balorazio-batzordearen proposamena aintzat hartuta, hau
Lehenengoa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari zuzenbide pribatuko ente publikoari atxikiak dauden zerbitzu sanitarioetako erakunde publikoei laguntzak ematea bilera zientifikoak eta prestakuntza-jarduerak antolatzeko. Zenbatekoak I. eranskinean (bilera zientifikoak antolatzea modalitatea -batzarrak, sinposioak, jardunaldiak, mintegiak eta antzeko beste jarduera zenbait) eta II. eranskinean (prestakuntza-jarduerak antolatzea modalitatea) daude zehaztuta.
Bigarrena. Ebazpen honen zerrendan agertzen ez diren eskabideei ezezkoa ematea, kontuan hartuta aurrekontuetan dauden mugak, deialdi-ebazpenean ezarritako lehentasun-irizpideak edo eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak behar den epean eta moduan ez aurkeztu izana.
Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Lehenengoa. Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatua), Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta, azkenik, Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari (Araba kalea 45, 01006, Vitoria-Gasteiz). Horretarako epea hilabetekoa izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Bigarrena. EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hara izango ditu ondorioak ebazpen honek.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 9a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendaria,
TOMÁS MENDOZA CARNICERO.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


